Mugikorra azkarrago kargatzeko aholkuak

Mugikorra azkarrago kargatzeko aholkuak –

Mugikorra azkarrago kargatzeko aholkuakGaur egun, mugikor askok badute karga azkarreko sistema bat [ordubete baino gutxiagoan kargatzeko aukera ematen die], baina gogoratu behar dugu ez dela ona karga mota hori gehiegi erabiltzea, luzarora bateriaren bizitza erabilgarria laburtu baitezake.

Askotan nahi izango duzu azkar kargatu, mendira, kalera, bidaian… aterako zarelako. Eta denbora gutxitan atera behar zarelako etxetik edo lanetik.

Nahiz eta karga azkarra ia estandarra bihurtu den merkatuan, oraindik badira funtzionalitate hori ez duten terminalak, eta, horregatik, gaur 8 trikimailu azalduko dizkizut, zure mugikorra azkarrago kargatzeko.

  1. Mugikorra, itzalita
  2. Ez erabili kargatzen den bitartean
  3. Kargagailu eta kable ziurtatuak erabili
  4. Entxufea hobeto, USB haria edo haririk gabekoa baino.
  5. Tenperatura eta hezetasun maila egokia
  6. Itxi app guztiak
  7. Aktibatu “hegazkin modua” 
  8. Jakinarazpenak desaktibatu

Mugikorra itzali kargatzean

Zure mugikorra ahalik eta azkarren kargatzen dela ziurtatzeko modurik onena itzalita dagoenean kargatzen jartzea da; izan ere, smartphonea piztuta badago, nahiz eta ez erabili, bigarren planoan prozesu batzuk exekutatzen ari dira zuk jakin gabe.

Gainera, merkatuko Android mugikor gehienek ahalbidetzen dizute kargaren ehunekoa egiaztatzea pizte-botoia sakatuz itzalita dauden bitartean.

Baina dei baten zain bazaude, aholkuak ez du balio. Hortaz hartu kontuan hurrengoak:

Ez erabili mugikorra kargatzen den bitartean

Dena delakoagatik, mugikorra ezin baduzu itzalita kargatu, egokiena da ez erabiltzea edo ahalik eta gutxien erabiltzea; izan ere, karga geldotzeaz gain, smartphonea berotzea eta bateria hondatzea ere eragin lezake.

Kargagailu eta kable ziurtatuak erabil itzazu

Zure telefono adminentsuaren (smartphonearen) karga-abiadura eta segurtasun maximoa lortzeko, terminalaren fabrikatzaileak ziurtatutako kargagailu bat da gomendagarriena, batez ere jatorrizkoak edo originalak.

Horma-kargagailu bat erabilzazu, USB hargune baten ordez

Zure mugikorra ahalik eta azkarren kargatzea nahi baduzu, ahal den guztietan, hormako entxufe batean kargatu beharko zenuke, horiek karga-korronte azkarragoa ematen baitizute ordenagailu bateko edo kanpoko bateria bateko USB atakek baino. 

Eta are motelagoa da haririk gabeko kargagailua.

Mugikorrak giro egokian kargatzen du

Txorakeria dirudi, baina zure smartphoneak azkarrago kargatuko du hezetasun eta tenperatura maila egokiak dituen gela batean kargatzen jartzen baduzu, horrek gailua berotzea eta osagairen bat kaltetzea saihestuko baitu.

Itxi app guztiak terminala kargatzen jarri aurretik

Mugikorrak azkarrago kargatzea errazten duen beste trikimailu erraz bat da mugikorra kargatzen jarri aurretik multitareara joatea eta irekita dituzun app guztiak ixtea, gailuaren kontsumoan eta, beraz, karga-abiaduran eraginik izan ez dezaten.

Aktibatu “hegaldi modua” smartphonean

Zure terminalak ahalik eta azkarren kargatzea nahi baduzu, komeni da konexio guztiak desaktibatzea, kargatzen jarri aurretik, eta zeregin hori egiteko modurik errazena hegazkin-modua aktibatzea da.

Jakinarazpenak desaktibatu eta gailua isildu

Azkenik, zure terminalak azkarrago kargatzea ahalbidetuko duen beste ekintza bat da jakinarazpenak desaktibatzea eta mugikorra isilaraztea kargatzen jarri aurretik. Hori egiteko modurik errazena “Ez gogaitu” (no molestar) modua edo “Atsedena” modua aktibatzea da, zureAndroideko doikuntza azkarren paneletik.

Mugikorra azkarrago kargatzeko aholkuak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude