Modaren kontsumo lasai, etiko eta iraunkor
Modaren kontsumo lasai, etiko eta iraunkor –
Slow fashion edo Moda lasaia-ren diseinatzaileek ez dute denboraldiaren arabera lan egiten. Horren ordez, prest daudenean eta esateko zerbait dutenean ateratzen dute haien lana. Moda etikoa eta ekologikoa da eta, tokiko ekoizpenen bidez, fabrikazio-prozesuak errespetuz egiten dira. Kontsumitzaileari ere eragiten dion zerbait da, gutxi erostea baita filosofia, baina erosten den hori berezia eta oinordetzan uzteko modukoa izatea, bai eta edonoiz erabiltzekoa eta norberaren izaerarekin lotura duena ere. Norbere nortasunari fidel izatea eta hori iraunaraztea. Ekoizpenarekin zintzoa izatea eta bidezkoa erosketetan.
Upcycling kontzeptua, aldiz, botatzeko material bati ematen diogun balio berriari buruz hitz egiteko erabiltzen dugu. Ondo ikertutako diseinu baten bidez, material horri kategoria handiago bat ematen diogu.
Hasieran, beharbada, pixka bat motel joan zen dena, eta kontzeptua ez zen oso ondo ulertu. Zenbaitek uste zuten etorri bezala joan egingo zen beste modalitate bat zela hau modaren munduaren barruan, baina gauza bera gertatu zen Finlandian 90eko hamarkadan. Sektoreko zenbait adituk esaten zuten etorkizunik gabeko zerbait zela hau. Gaur egun, aldiz, modaren munduan iraunkortasuna da hizpide nagusia. Oso positiboa da hori, petrolioaren industriaren ondoren, modarena baita ingurua gehien kutsatzen duena. Diskurtsoa edonon dago, maila teorikoan behintzat.
Supra-birziklatzean (upcycling) hondakinak diren material edo ehunak produktu edo proiektu berri bihurtzean datza. Indargunea hori da, eta sormenarekin eta berau sustatzearekin lotura handia dauka. Iraunkortasunari buruzko ikuspegi teorikoa ere eskaintzen da, eta azken mugimendu guztien berri izateko ahalegina egiten.
Iraunkortasuna da programaren oinarrietako bat. upcyclingarekin loturiko erronka «Desegin-Berregin» izenekoarekin du lotura. look berriak diseinatu eta prestazen dituzte, zaborrera botatzeko ehunetatik abiatuta. Diseinatzaile bakoitzak bere nortasunari eusten dio bere lanean.
Pandemiaren eraginen ondoren, eraldaketa ekonomiko handi baten atarian gaudela esaten da, ekonomia berde baterantz goazela, alegia. Indar eraldatzaile berri horrek modaren munduan eragin positiboa izango du?
Praktika oso anekdotikoa da. Marka multinazionalek «berdea» izena duten jantzi-sortak atera ohi dituzte. Alde batetik, ondo dago, baina “Berde” itxurakeria da. Hain zuzen ere, haiek dira gehien kutsatzen dutenak eta langileen eskubideak gehien zapaltzen dituztenak, baina, aldi berean, benetako aldaketa baten alde egiteko boterea eta baliabideak haien esku daude.
Materialen eta josturaren kalitatea hobetu beharko lukete beste ezeren gainetik, nahiz eta zenbait multinazionalen jantziak ondo eginda dauden.
Bidezko prezio bat eta jostunentzako baldintza duinak lortzea aurrerapauso handia izango litzateke. Gutxiago ekoiztea, baina ekoizten den horren kalitatea hobea izatea; eta lan-baldintza duinak eta ingurumenarekiko errespetua.
Askoz garestiagoa da kalitate eskaseko moda-modako jantzi merkeak erostea, edozein garaitarako balio duten kalitate oneko diseinuen alde egitea baino. Horregatik kontsumo lasaiaren aldekoa naiz.