Mai(z)tasuna garrantzitsua da
Mai(z)tasuna garrantzitsua da –
Nondik dator San Valentin eguna? Zergatik ospatzen da? Bazegoen enperadore bat garai batean non uste zuen momentu horretako gerran gizonak amodioren bat izanez gero ez zutela ondo babestuko herrialdea. Beraz, debekatu zituen ezkontzak, baina bazegoen apaiz bat Valentin izenekoa sekretuan ezkontzen zituena. Baina historia krudel guztietan bezala ongilea harrapatu zuten eta otsailaren 14ean harriekin jo eta jipoi bat emonez hil egin zuten.
Hala ere, San Valentinen ospakizuna, urteetan zehar, maitasunaren benetako adierazpenari eskainitako eguna izatetik kontsumismoarekin eta gehiegizko gastuarekin lotura handia duen eguna izatera pasatu da azken urteotan. Ospakizun horri buruz dudan jarrera kritikoa jatorrizko esentzia nola galdu duen behatzean datza. Enpresek kontsumoa bultzatzeko aukera bihurtu da, maitasuna dirutan neurtzen delako ideia transmititzeko diseinatutako produktuen eta sustapenen bidez.
Ez dut San Valentin ospatzen, ez maitasunaren adierazpenaren aurka nagoelako, baizik eta uste dudalako benetako maitasuna urteko egun bakar batean bildutako opari eta keinu handietatik harago doala. 365 egun daude maitasun hori adierazi ahal izateko familiari, bikotekideari, lagunari…. Maitasuna maiztasunaz adierazi behar da. Mai(z)tasuna garrantzitsua da. Harreman sendo baten funtsa eguneroko keinu txikietan, etengabeko arretan eta baldintzarik gabeko laguntzan eraikitzen da. Nire ustez, maitasuna ospatzeak eguneroko praktika izan beharko luke, non egunero aukera bat bihurtzen den lotura emozionala indartzeko.
San Valentinen komertzializazioak abagune ez oso errealistak eta beharrezkoak ez diren presioak sortzen laguntzen du bikoteetan. Opariak eta keinuak alderatuz gero, ospakizuna azaleko lehia bihur daiteke, non maitasunaren balioa oparien tamainaren arabera neurtzen den eta haren balioaren arabera ere. Dinamika horrek, benetako harremanak sustatu beharrean, tentsioak, borrokak eta desadostasunak sor ditzake.
San Valentinen merkataritza-zurrunbiloarekin bat egin beharrean, amodioaren ospakizunaz murgiltzen naiz bere erarik garbi eta iraunkorrenean. Eguneroko bizitzan maitasuna lantzearen garrantzia azpimarratzen dut, ekintza txikiek eta etengabeko afektuaren adierazpenek eragin askoz ere esanguratsuagoa baitute sentimendu horiek guztiak egutegiko egun bakar batean kontzentratzea baino.
Laburbilduz, San Valentinen ospakizunarekiko nire erresistentzia ez dator maitasunarekiko gorrototik, baizik eta jai honen inguruan nagusitu den ikuspegi komertzialaren kritikatik eta azken urteetan egindako gorakadatik. Egun jakin batek ezarritako denbora-mugetatik haratago doan maitasun batean sinesten dut, benetakotasunetik eta etengabeko konpromisotik elikatzen dena. Maitasunaren benetako adierazpena ez litzateke gastu-terminoetan neurtu behar, baizik eta lotura emozional sendo eta esanguratsuen eguneroko eraikuntzan.