Landetxo Goikoa baserria
Landetxo Goikoa baserria –
BIZKAIKO BASERRIRIK ZAHARRENA: OLENTZEROREN ETXEA
Euskal Herriko arkitekturan oso garrantzitsuak dira baserriak. Antzinako ekonomia eta nekazaritzari eta abeltzaintzari lotuta zeuden, eta etxeak egiteko orduan, gizakiak egoteko ez ezik, animaliak eta uztak gorde behar zituzten.
Mungian (hau da, Bizkaian), ezagutzen den Bizkaiko baserri zaharrena dago, 1510 urtekoa. Landetxo Goikoa du izena, Landetxo linajearena izan zelako eta gaur egun Olentzeroren etxea da. Ume eta nagusientzat erakusketak, aktibitateak eta bisita gidatuak antolatzen dituzte. “Izena du ba” bezala ere ezagutzen da.
Euskaltegiko Lagunak bezala argitaratu genuen artikulu bat. Artikulu horrek saria lortu zuen eta sariaren diruari esker, bisita gidatu batzuk egiten ari gara.
Baserri hau nekazari aberatsek eraiki zuten: XVI. mendean, harrizko baserriak aberatsek bakarrik egin ahal zituzten. Erdi Arotik, nekazarien artean, klase sozial ezberdinak zeuden, eta landetxotarrak klase altukoak ziren. Ez zuten zergarik ordaintzen, eta lurraren gainean eskubide osoak zituzten.
Garai haietan baserriak goiko zonaldean eraikitzen zituzten, lapurretak eta erasoak ez jasateko eta abereak hobeto kontrolatzeko. Landetxo Goikoa, ordea, herritik hurbil dago: garaiko jauntxoen artean gerra amaitu zelako. Bi leinu ziren nagusi Mungian: Billela familia, Ganboatarren alde; eta Butroitarrak (Oinaz bandoaren alde).
Landetxo Goikoa baserriak, nahiz eta bi sute jasan, barrualdeko egurrezko egitura osoa mantentzen du. Egitura nagusia egurrezkoa da, eta ondoren harrizko murruak jarri ziren, baina murruak kenduta, baserriaren egitura ez da mugitzen, teilatua egurrezko pilareetan sostengatzen delako.
Aurreko fatxadak nortasuna ematen dio baserriari, zurezko oholekin eta harriz eraikita dago. Atari handia du eta alboetako bi arku zorrotzeko leihoak daude, gotiko estilokoak. Ohol asko eta asko apainduta daude. Motiboak geometrikoak dira, argi-ilunaren efektua indartzeko. Irudi ohikoenak diamante puntak, soka dekorazioa eta eguzki-helizeak dira.
Baserriaren aurreko aldean egurrezko leihoak daude. Eraikin honetan, ekonomiarekin lotutako guneek garrantzirik handia zuten; hau da, ukuiluek eta lastategiek. Bizitzeko guneek, ordea, ez zuten hainbeste garrantzirik, eta aurrealdean zeuden. Halere, mende horretako baserrietan leiho handiagoak jartzen hasi ziren. Barruan eroso bizitzeak garrantzia hartu zuen.
Baserria produkziorako pentsatua zegoen, auto-hornikuntzarako. Baserri guztiek bezala, bi solairu ditu; behekoa familiarentzat eta etxabereentzat, eta goikoa uzta gordetzeko. Dirudienez, Landetxo Goikoa baserriak banandu zituen lehen aldiz pertsonak eta animaliak teilatupe berean. Baserriak izugarrizko garrantzia zuen familiarentzat Euskal Herrian. Unitate zatiezina zen, eta seme zaharrenarentzat geratzen zen (emakumearen bazterketaren ikur lazgarria).
Baserrietan bosten bat besterik ez zen erabiltzen etxebizitzarako, beste guztia baserriko lanak egiteko erabiltzen zen. Guztiak bizi ziren %20 horretan; aitita-amamak, gurasoak eta seme-alabak. Denak batera egiten dute zuten lo, bere intimitatea gortina batzuekin babestuz. Gune nagusia, batzar lekua, hizketa gunea eta bisitak hartzeko lekua sukaldea zen. Hau, normalean, baserriaren sarreratik gertu egoten zen, eraikinaren aurreko partean.
Sukaldearen erdian jarritako harlosa handi baten gainean pizten zen sua, eta handik zintzilikatzen zen supazterreko katea. Tximinia baserriko bizitzaren ardatza eta bilgunea eta berotasun-iturri zen. Landetxo familia aspaldi ez zen bizi baserrian, baina alokatuta zegoen. 80 hamarkadan berreraiki zuten, haritzaren egurrez eta antzinako teknikak erabilita.
Sukaldearen ondoan logela dago eta beste aldean, aparejuak gordetzekoa. Goiko solairua uzta pilatzeko erabiltzen zen. Landetxo Goikoan banatu egin ziren etxebizitza eta ukuilua. Abereak begiratzeko, murruan leiho txikiak zeuden.
Euskaltegitik kanpo egin dugun bisita honekin, asko ikasi dugu. Joan baino lehen, baserriari buruzko informazioa jaso eta landu dugu. Bisitarako galderak prestatu eta egin ditugu eta bukatzeko, artikulu hau argitaratu dugu, zikloa itxiz!