Kuadrilla, uste baino instituzio garrantzitsuagoa

Kuadrilla, uste baino instituzio garrantzitsuagoa –

Kuadrilla, uste baino instituzio garrantzitsuagoa

Aipatzekoa da, zein garrantzitsua den gure gizartean eta eguneroko bizipenetan, lagun-kuadrilla edukitzea, askotan betirako eraikitzen den zutabea izan daitekeelako. Nortasuna garatzeko duen inportantzia, gure bizitzako garai desberdinetan hain zuzen ere.

Askotan, baten bat behar izaten dugu, norberan arazoak edota bizipenak, gertakariak eta gehienetan, barruan daramagun guztia kontatzeko.

Uste dut, berez, nerabezaroa dela unerik aipagarrienetarikoa; honetan, jakin-mina sortzen hasten da hainbat gai desberdinetan, eta beti datorkigu kuadrillako norbait prest gure ondoan ditugun galderei erantzunak eman edota zalantzak argitzeko.

Nerabezaroan, aldaketa askotxo daude; gure gorputza hazi egiten da eta aldaketa nabarmenak dira fisikoki. Horiek lehenengo sexu kontaktuarekin ere hasten dira eta norekin sentitzen gara gustora? Lagunekin noski.

Nerabezaroko oroitzapen politak baditut bai; lagun-kuadrilla berriari esker hain zuzen ere. Batxilergoa ikasten hasi giñenean Mungiako institutoan, toki ezberdin askotatik etorritakoak ginen. Horrek lagundu egin ginduen, nolabait, ezezagunekin harremanetan jartzen eta kuadrilla berriak sortzen. Orduak ematen genituen berriketan, hori bai, soilik neskatoak; talde berekoia ginela gogoratzen dut. Gure lehen amodiozko edota sexu kontuak adibidez; patioan korroan batu eta txutxumutxuka aritzen ginen. Gure desioak eta arazoak kontatzen, askotan baita besteen kontuak ere.

Konfiantza eta leialtasuna lantzen ziren nolabait; urteak pasa ahala, oraindik irauten baitute; harro sentiarazten nauena. Gogoan daukat, Mungiako “Aurresku” taberna famatua zena garai hartan;  beldur barik lagun-kuadrilla, zezena adarretatik hartu eta bertara sartu ginen. Hura izan zen gure lehen irteera kuadrilla bezala, oraindik ahaztezina dena.

– Arratsaldeon; zer nahi duzue kuadrilla?

– 8 kalimotxo mesedez.

Tabernaria barrezka hasi eta honakoa esan zigun;

– Gehienez 15 urte dituzue gazteok, denak ez du balio.

Lelokeria hutsa izan zen, baina garai hartan ausartak  ginen talde multzoan; gaur egun ez gendun egingo eta. Edozertarako prest geunden, taldekideen laguntza ezinbestekoa zelarik. Inportantzia itzela dauka niretzat adiskidetasunak; zorioneko pertsona sentitzen naiz benetan. Ez bakarrik talde-kuadrillagaitik, baizik eta benetazko lagunak ditudalako.

Kontua da, taldearen barruan beti sortzen direla azpi-taldeak; lagun min bihurtzen direnak, eta pozik eta alai nago horregaitik. Inoiz ez naizelako bakardadean sentitzen. Nahiz eta urteak aurrera joan, eta beste kuadrilla batzuetako partaide bihurtu; bikotekide-kuadrilla, lankide-kuadrilla, nire benetazko lagunak nerabezaroko kuadrillakoak dira.

Gaur egun, nire amak, 42 urterekin adierazten dit, pozik eta gogotsu elkartzen dela bere betiko kuadrillarekin; gustatuko litzaiokeela beraien arteko harreman estua, betirako izatea. 

Besterik gabe, hausnarketa sakona egin ostean, lagun-kuadrilla eta bertatik lagun on bihurtzen direnak, ezinbestekoak dira nire eguneroko bizitzan.

Besteak beste, adiskidetasun sanoa denontzat!!!

Kuadrilla, uste baino instituzio garrantzitsuagoa