Jubilazioa, familia eta bakardadea
Jubilazioa, familia eta bakardadea –
Erretreta askoren ametsa den gizarte honetan, gero eta gehiago dira lan egiteari utzi nahi diotenak. Hamaika dira jubilazioarekin amesten dutenak. Hamaika. Beste askok, berriz, sufrimenduaren isla ikusten dute bertan. Baina irudikatzen duten bezain polita da erretiroa?
Nire jubilazioa nolakoa izatea nahiko nukeen imagina dezadan eskatzen badidate argi daukat “jubilazio utopikoan” jaustea ekidituko nukeela. Izan ere, oso ohikoa izaten da espektatiba handiak izatea lan egiteari uzten diogunean. Horren ondorioz, oso garrantzitsua iruditzen zait momentuaz gozatzea, egin beharrekoa biharko ez uztea eta gure gertuko jendeari zenbat maite dugun esatea. Euskal Herriko biztanlerian, gero eta jubilatu gehiago dago, baina bakardadea sentiarazten duten beste jubilatu asko daude ere.
Jubilazioa etaa bakardadea eskutik doazen terminoak dira. Ume gutxi izatearen ondorioz, familia sareak ahulagoak bihurtzen ari dira eta hori dela eta, seme-alabarik, ilobarik eta bilobarik gabeko nagusi asko aurki ditzakegu. Goian aipatu dudan bezala, pertsona asko dira erretiro hitza entzutean bere barnean tristura sentitzen dutenak. Nolakoa da erretiroa bizitzea bakardadean murgilduta egonik?
Gure gizartean oso ohikoa den afera da hau. Inork ez du tristura sentitu nahi, zereginik ez izan eta honen ondorioz aspertuta bizi, hitz egiteko inor ez izan, etxean isolatuta bizi edota jubilatu ostean gutxira hil egin. Nik barne. Erretiroaren alde hau nork azaltzen digu? Inork ez. Asko dira egoitza batean triste hiltzen direnak, familiak kasurik egiten ez diona, edota lagunak desagertzearen eraginez bizitzari aurre egiteko indarra galtzen dutenak. Ulergaitza iruditzen zait bizitzako “momentu gorenean” buruaz beste egitea norbanakoaren irtenbide hobea izatea. Finean, gure azken urteak denok pozik bizitzea merezi dugu. Sufrimendu askoren ondoren, erretiroan izugarri gozatu beharko genukeelako.
Beraz, hau guztia esan ondoren, nire jubilazioa nolakoa izatea nahi dudan irudikatzera ausartuko naiz. Lehenik eta behin, osasuntsu egotea gustatuko litzaidake, bai mentalki bai fisikoki. Horren ildotik, lasai, trankil, bizi izatea espero dut. Ez hori bakarrik, nire erretiroa disfruta dezadan, familia bezain lagunak presente egotea oso garrantzitsua da. Gainera, nire zaletasunak praktikan jartzeko momentu aproposa iruditzen zait, beraz, mendira joan, irakurle sutsua bihurtu, asko bidaiatu, olatuaz gozatu, inoiz egin ez ditudan baina egiteko gogoa dudan planak egin, nire inguruaz gozatu eta urte askotan zehar aurreztu dudan diruarekin apetak ematea izango lirateke nire ametsik goxoenak.
Bai, arraroa gerta dakiguke 65 urteko emakume batek amets hauek egia bihurtzea, baina amets egitea dohainik den heinean, nork gelditu gaitzake?