Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria
Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria
2016an, Zuzeuko Gaztea Saria abiatu genuen, eta 150 euro ditugu hilabetero 30 urte azpiko idazleen sarrera onenarentzat; Azkue Fundazioaren laguntzarekin banatzen dugu saria, gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortua.
Lehiaketaren lehen bi hilabeteetan seina sinadura izan baditugu gurean, bukatu berri den honetan zortzi izan dira, eta gainera, bost berriak gurean, Zuzeun lehen aldiz idatzi dutenak. Guztira, martxoan, hamabi sarrera argitaratu ditugu GAZTEA atalean.
Guzti horien artean, Jon Intxaurraga saritzea deliberatu dugu, martxoaren 30ean plazaratu zuen “Museoan mozkor” sarreragatik.
Parte hartzea handitu bada, eduki aldetik ere, sarreren gaiak eta hauek jorratzeko orduan erabili diren ikuspuntuak kontutan hartua, lehiaketak gora egin duela begitandu zaigu. Gauzak horrela, benetan zaila izan dugu erabakia.
Denok turista bihurtu garen garaiotan, Intxaurragak museo batera egindako bisitaldiaren kronika ekarri digu umorez zipriztinduta, eta bide batez, artearen ulermenari buruzko hausnarketa egin. Horregatik saritu dugu.
Zorionak Jon, Martxoko Zuzeu Gaztea saria irabazi duzu-eta. Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
Bide batez, esan dezagun, apirileko Zuzeuko Gaztea Sarian lehiatzeko epea zabaldu dela.
Gazte, hartu parte!
.
ZUZEUko GAZTEA SARIA
https://zuzeu.eus/euskal-herria/zuzeuko-gaztea-saria-2016/
Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria