Jendea ala sistema da zoratua dagoena?
Jendea ala sistema da zoratua dagoena?
Gizartearen diagnostiko on bat egiteko, abia zaitez terminologiatik.
Berriro egin diot kasu neure buruari… Dena dela, gaurko eguna aprobetxatuz, beharbada ohi baino delikatuagoa izan daitekeen gai bat ekarri dizuet, baina ez horregatik interes gutxiagokoa, ez pentsa! (Kritikak eta abarrak beti dira ongi etorriak, eta kasu honetan psikologoren batenak-edo badira, askoz hobe 😉 ).
Ea ba, hortxe doakizue “erasoa”:
Seme alabak erretzen dituenari zoro esaten zaio. Emaztea edo neskalaguna jipoitzen edo inkluso hiltzen duenari zoro esaten zaio. Norbaiti burua moztu eta grabatzen duenari zoro esaten zaio. Eraikin handi batetik bere burua bota nahi duenari zoro esaten zaio. Baina hedabide edo halako ekimen publikoetan boterearen kontrako egi “borobilegiak” botatzen dituenari ere zoro esaten zaio. Baina ilea urdinez tintatzen duenari ere zoro esaten zaio. Baina ingurukoek espero ez duten zeozer egiten duenari ere zoro esaten zaio. Baina “krak” bat denari ere zoro esaten zaio. Baina kaletik oihuka doanari ere zoro esaten zaio. Baina bakarrik hitz egiten duenari ere zoro esaten zaio. Baina beste inork ikusten ez dituenak ikusten dituenari ere zoro esaten zaio.
Baina Estatu Batuetako militarrak ez dira zoroak. Baina ISISekoak bai. Zoroa da Kurdistaneraino borroka armatuan parte hartzera doana… inkluso ISISen (Daesh) kontra… Baina ze kakanaste, ezta?
Egia da zoro hitza ez dugula guztiok modu berean erabiltzen, baina ausartuko nintzateke esatera emandako adibideok eta halakoak nahiko komunak izan ohi direla gure egunerokoan.
Zorakeriak egiten dituenari esaten zaio zoro, bai, baina zer dira zorakeriak?
Pentsatzen hasi eta dagoeneko nabarituko zenuten bezala, gutxienez, hiru zoro bloke desberdintzen direla argi dago. Eta hala ere guztiei termino bera dagokie, nahiz eta itxuraz euren artean inongo zerikusirik ez izan… Zergatik? Begiratu diezaiogun honi patxadaz eta lupa handi batekin.
Beharbada, hiztunok zoro darabilgu “urrun” ikusten ditugun horiei buruz hitz egiteko. Beharbada guk ulertzen edo ulertu nahi ez ditugunei buruz hitz egiteko. Beharbada geure dena delako buruko eskeman sartzen ez direnei buruz hitz egiteko.
Beraz, hau horrela dela onartuko bagenu, esan dezakegu blokeen artean, hasiera batean gezurra bazirudien ere, badagoela zeozer amankomunean. Izan ere, termino bera elkarbanatzen dute, eta honek, edonori atxikita ere, beti du antzeko eragina geure irudimenean.
Gauzak horrela, lehenengo (adibidez) bloke batean ez-ohikoak leudeke / geundeke (ilea urdinez tintatzen dutenak, e.a.). Honetan, egungo estereotipotan sartzen ez den oro legoke, eredu ez diren jarrerak dituztenak, edo eredu ez den jarreraren bat dutenak eta halakoak.
Bigarren bloke batean, ustez gizartearen salbuespenak direnak leudeke, inguruaren eraginetik haratago joan direnak… Burua joan zaien horiek daude hemen… Eta beharbada, bloke hau da gaurko honetan gehien interesatzen zaidana.
Izan ere, zer gertatzen da patriarkatua zer den ulertzen hasten garenean? Alegia, urte askoan zehar gizonen gainean eratzen joan den sistema (gizonen gobernua)? Ez erantzun, lasai, neuk egingo dut eta. Izeberg irudiak ulertzen hasten garela, eta beraz, zorotzat genituen horiek izebergaren goreneko punta “baino ez direla” ulertzen dugula. Adibide gordinenak direla ikusten dugula, eta errotik moztu ezean, beti egongo direla izebergaren puntara irits daitezkeen gizonezkoak.
Feminismoaren azalpen eta irakurketen manta beretik tiraka jarraituz, zer gertatzen da sistema osoa zalantzan jartzen dugunean? Adibidez, botere harremanak? Adibidez hezkuntza?Adibidez hizkuntza? Adibidez osasungintza? Laguntza psikologikoak? Lasai, berriro neuk erantzungo baitiot neure buruari. Ulertzen hasten garela Bullyinga, ulertzen hasten garela antsietatea, estresa, hauen ondorio posibleak… Zergatiak. Ikusten dugula badela beste izebergik. Konturatzen garela sistema osoa dela izeberg bat. Eta batzuk gorenera edo ia gorenera iristen direla. Eta irits daitezkeela. Gaitezkeela. Eta gorenera iristeko bidea markatua dagoela. Zalantzan jar dezakegu inkluso ze zorotasun mota geratzen den aipatutako guztitik at (sistema injustu baten ondorio ez diren gaixotasun psikologikoak?).
Eta azkenik, hirugarren bloke batean daudenak beste eztabaida eta termino batzuetara eramango gintuzketenez, motz-motzean azalduko dut “azken” hau.
Call of duty aipatu eta beharbada ulertuko dugu zergatik Estatu Batuetako ejerzitoan ez dagoen zororik. Pelikula ezagun asko ere aipa genitzake non ejerzitokoak heroiak balira bezala agertzen diren. Hildako guztiek berdin balio ez duten bezala, segun eta hiltzailea nor den (hildakoa bera izanda ere), zoro terminoa aplikatu ahalko zaio edo ez… Inportanteena interesak dira, negozioak, eta horren araberakoa da beti boterearen terminologia. Eta egunerokoan entzuten ditugun zoro mota hauek horren isla dira, ez besterik.
Zuek pentsa (adibidez): egia borobilak esaten dituena zoro bat bada, zein demontre da delako tokian dagoen adierazpen askatasun mota? Toki horretan dagoena da beldurra, eta egia borobilak esaten dituen hori zoro bat bada, toki horretan egi borobilak esatera pertsona gutxi ausartzen delako izango da… Ba hori…
Laburbilduz, zoro terminoak badu zeozer ezberdintasun eta pertsona zapalduetatik (ez-ohikoak), badu pasotismotik, beste alde batera begiratzetik, gizarte patriarkaletik… Badu beldurretik eta inkontzientziatik, e.a. Baina batez ere, zoro hitzak badu, bere osotasunean hartuta, sistema oso injustu batetik. Beraz, gaur ere, ozen eta lotsarik gabe oihukatuko dut “independentzia!”. Independentzia dena aldatzeko. “Independentziak!”. Independentziak mundua herritxo ahalik eta justuenez betetzeko. Indepentzia feministak!
Gora borroka feminista! Gora sistema errotik aldatu eta mundu hobe baten alde borrokan dihardutenak! Gora gu!
Jendea ala sistema da zoratua dagoena?
Sistema aldatu? kar, kar, kar
Sistema feminismoaren aldekoa da
Sistema kultur aniztasunaren aldekoa da.
Sistema LGTBren aldekoa da.
Sistema hutsa zarete!
Juxtu juxtu esatera nindoana, a ze parregura administrazioaren, multinazionalen , komunikabideen eta publizadadearen laguntza osoa duten antisistemazaleak.
HEGO, ze ondo laburbildu dezun dana. Boterearen errespaldu eta laguntza osoa dutenak antisistema omen dira, agian etorkizunean hemen LESBIANA GAY TRANS, MARXISTA, ISLAMIAR, VAGINAZENTRIKO ,GAZTELANIAR estatu “propio” bat edukiko dugu.
Nik uste ESPAÑIAR ZERBITZU SEKRETUAREN aren eta ARNALDOren helburuak betetzen badira ASKO JOTA beste españia txiki bat edukiko dugula, besterik gabe, azkenean parlamentu bat beharko du estatu horrek, eta PARLAMENTU horretan gizarteko joera guztiak, ia beti ezker eta eskuinean polarizatzen direlarik.
Beraz, estatu independiente bat, azkenean beste edozein bezela bilakatuko dena (eta logijoa da) baina gaztelar hiztuna eta IDENTITARIK GABEKOA. Beraz denbora gutxian
berriro Espainian sartzeko arazorik edukiko eztuena.
Barkatu gazteleraz dago textua:
http://blogs.hoy.es/-igual-da-/2008/08/25/los-embustes-mas-corrientes-del-feminismo-genero/
Textua itzuli beharko genuke, baten baten irakur zezan…