Jeloskortasunaren Arazoa
Jeloskortasunaren Arazoa –
Gure gizartean jeloskortasuna egunero saltzen diguten irudia edo jarrera da. Hiztegian bere esanahia bilatzen badugu, “sentitzen dugun emozioa maite dugun norbaitek beste pertsona bat maite duela pentsatzen dugunean edo ordezkatuak izango garela pentsatzen dugunean” dela agertzen da. Laburbilduz, zihurtasun-gabezia edo beldur bat da.
Bi kasutan agertu al da jelosia, adibidez, umeengan; ume batek anai txiki bat eduki du eta bere anaiarengan jeloskor dago, gurasoek arreta gehiago ematen diotelako. Beste aldetik, bikote edo lagunen artean agertu daiteke; gehien bat bikoteetan. Adibidez, harreman batean bazaude eta zure bikotea galtzeko beldurra sortzen zaizunean, zu baino hobeagoa den beste batekin joango delako, edo zure bikotea ez duzula merezi pentsatzen duzunean. Nik bigarren kasu honetaz hitz egingo dut.
Harreman baten helburua, bi pertsona bizitza partekatzea, hainbat arazoei biak batera aurre egitea, esperientzia berriak izatea edota pertsona bezala batera haztea izan daitezke, baina, gauza guztietan bezala, badauka bere alde txarra. Jeloskortasuna ikuspuntu desberdinak ditu. Badago nork onak direla esaten duenak, “Jelosiak onak dira, zure bikotea maite duzula esan nahi dutelako”, jendeak uste du erromantikoak direla eguneroko gauzetan, telebista edo liburuetan, normalak diren bezala agertzen direlako.
Baina benetan sentimendu negatiboa da. Hasteko, jeloskortasuna kontrolpeko harreman baten ondorioa da, bata bestearen beharra baino, zeure bikotearen pean egoteko beharra nabarmentzen duena. Gaur egun dagoen pentsamolde aurrerakoiaz harro egon beharko litzatekeela esaten bada ere, harreman erromantikoen aurrejuizioak bertan jarraitzen dute.
Gainera, harreman batean zaudenean eta bestea galtzeko beldur zarenean, bikotea asko maite duzun arren, zurea dela pentsatzen duzu, zure kontrolpean dagoela edo egon behar dela. Horregatik, zurea den zerbait galtzeko beldur zara. Baina, pertsonak ezin dira eduki. Honek, autoestimu baxua erakusten du eta, batez ere, komunikazio falta.
Horrez gain, jeloskortasuna urrun heltzen denean kaltegarria izan daiteke bikotearen buruko osasunarentzat. Obsesioa eta deskonfiantzak mutur arriskutsuetara eraman dezakete harremana eta erlazio toxiko bat bihurtzen da. Hainbat seinale aurkitu ditzakegu: bikotearen mugikorra begiratzea baimenik gabe, lagunekin ateratzea debekatzea, bestearen bizitzan agintzea…
Amaitzeko, esan dezakegu maitasuna eta jabetza bereizten jakin behar dugula eta jeloskortasuna ez dela erromantikoa ezta maitasun seinalea.