Japonia, immigraziorik nahi ez duen herrialdea
Japonia, immigraziorik nahi ez duen herrialdea –
Zenbat aldiz entzun dugu “immigrazioa behar dugu, pentsioak ziurtatzeko”? Politikariek eta enpresariek, biek ala biek, gogorarazten digute. Jaiotza tasa txikia dugula, gure populazioa zahartzen dagoela… Ba, badago antzeko egoeran dagoen herrialde bat: Japonia. Japoniak 125 milioi biztanle ditu. Baina urtero 500.000 japoniar gutxiago daude bertan. 500.000 japoniar gehiago hiltzen dira jaiotzen direnak baino. Duela urte batzuetatik ari da biztanleria jaisten, 2010 urte inguruan hasi zen prozesu hau. Baina 2100 urtera entengabe jaisten joango da, 80 milioitara heldu arte.
Europako egoera ez da askoz ezberdinagoa. Hazkunde begetatiboa negatiboa da edo beste modu batean esanda, jende gehiago hiltzen da jaiotzen dena baino. Euskadin zein Europako gainontzeko herrialdeetan horrela gertatzen ari da duela 2 hamarkada. Ezberdintasun handi batekin ordea: Europan milioika etorkin daude eta urtero gehiago sartzen dira. Biztanleria mantentzen da, eta askotan igotzen jarraitzen du, migrazioa dela eta. Europa mendebaldean batez ere. Europa ekialdean, biztanleria txikitzen ari da, gizartea zahartzeaz gain emigratzen duelako eta immigrante gutxi jaso. Errumania adibidez.
Japoniaren ekonomia ez da handitzen asko, jadanik nahiko aberatsa delako. Baina potentzia ekonomikoa izaten jarraitzen du eta bizitza kalitatea ez da jaitsi, populazioa jaitsi bada ere. Hango politikariek ez dute immigraziorik nahi. Japoniar nazionalitatea lortzea oso zaila da. Europan, aldiz, ateak irekita daude. Badirudi, ordea, ate horiek ez daudela irekita, Afrikatik datozen itsasontziekin dagoen jarreragatik. Edo Melillako hesiarekin jartzen dituzten trabekin. Baina benetan, goitik erabaki zuten aspaldi, Europan migrante pilo sartuko zirela eta sartzen jarraituko dutela. Erabaki politiko bat izan da. Adibidez, gure inguruan ikusten dugun immigrazioa. Euskadiko edo Espainiako immigrazioaren erdia (½) Amerikatik etorri da. Eta horiek ez dira pateratan etorri. Horiek hegazkinez etorri dira. Turista bezala sartzen dira eta gero gelditzen dira. Horrela, sinple dirudi, baina horrela da. Galdetu bestela haiei. Gehienak horrela sartzen dira.
Ez da pantailetan ikusten. Ez dituzte irudi gogorrik edo ikusgarririk sortzen, naufrajio edo hesian eskegitakoen moduan. Isilpean, zaratarik egin gabe, baina horrela milioika pertsona sartzen dira Europan.
Errumaniatik etortzen den immigrazioa, adibidez, errepidez edo hegazkinez etortzen da. Europar Batasunakoa denez, ez dute paperik eskatu behar. Alemaniara errumaniar asko joan dira, baina baita Italia, Espainia, Frantziara…
Japoniak orain arte, ondo egin dio aurre populazioaren zahartzeari. Hango tradizioa eta modernitatea bizirik daude. Hango kriminalitate tasa munduko baxuenetakoa da. Oso hilketa gutxi daude. Posible litzateke eredu hori Europan? Tira, argi dago, jadanik Europan dugun inmigrazioa ez dela joango. Baina etengabe handitzen joango da?
Japonia, immigraziorik nahi ez duen herrialdea
Sofía Ortuondo, eskerrik asko ultraeskuinaren mezu xenofoboa euskaratzeagatik. Besterik ez genuen behar.
Kasu honetan deus erran nahi duten eta batez ere hausnarketa aitzinarazten ez duten Irain horiek baino Sofiaren artikulu interesgarriak hainbat galdera merezi lituzke:
Japonian bada beraz 13 urte populazio jausten hasia dela.
Sumatzen ote da jada endekapen esanguratsua pentsioen aldetik? ala goizegi da zerbait erraiteko?
Nola antolatzen dira hemen inork egin nahi ez dituen lan gogor eta gaizki ordanidu horiek eginak izan daitezen?
Ez ote dute imigrazio kalndestinorik?
Zer irizten diote politika horri klase edo osagai sozial ezberdinek? langileek? patronalak? zaharrek? ezkerreko partidoek
Japoniarrek berek beste herrietara emigratzen ote dute dute?
Ez ote dute esperantza jaiotza tasa berriro hobetuko dela 2100 baino lehen?
Ez ote dute ezer egiten hobetze horretarako?
Haien estatuak ez ote du bere partea emaiten herri pobreen garapenerako, beste herriek bezainbat?
Japoniarrak ultra eskuindar eta ultra xenofoboak ote dira denak?
Milesker Sofia aurretik erantzuten entseiatzeagatik.
Barka, “nazkatua” zein da mezu xenofobo hori? Zehaztu zenezake zein esaldi edo baieztapen, mesedez? (nik iritzi artikulua baino, testu deskriptiboa ikusten dut)
Kaixo,
Nire asmoa ez da inor iraintzea edo gaizki sentitzea. Institutuan gauza hauei buruz hitz egin dugu eta informazioa interneten aurkitu dut. Gaia interesgarria iruditu zait aurkezteko. Gainera, antzeko gaiak ere agertu dira. Japoniaren kasua erakargarria da, Hego Korea eta Txinaren ezaugarri batzuk baditu. Ziuraski han ere egoera hau izango dute urte batzuk barru.
Sofia, gaia interesgarria eta inportantea da.
Zuk ez duzu inor iraindu.
Ez duzu zure burua desenkusatzeko beharrik.
Animo
Iruzkinen atal honetan ondo ikusi daiteke gaur egungo panorama. Pisuzko gai bat jorratu, informazioa bilatu eta plazaratu besterik ez duen norbaiti errieta, argudio bat bera ere eman gabe.
Gero ahoa betetzen zaigu ‘eztabaida’, ‘dialektika’ eta ‘demokrazia’ bezalako terminoekin.
Sofia, zure iritzia edozein dela ere, segi horretan.
Iduri du euskal populuak desikasi duela bere baitatik pentsatzen. Berrikasteko eztabaida librea eta zibilizatua ezinbestekoa da. Laster egin behar dugu bestenaz gureak egin du!
Ea bada,
1. Mezu xenofoboak gezurrekin hasten dira beti. Hara lehena:
“Baina potentzia ekonomikoa izaten jarraitzen du eta bizitza kalitatea ez da jaitsi, populazioa jaitsi bada ere.” Nondik atera duzu sartu hori, erabat gezurra da. Japon Galdutako Hamarkadatik (Ushinawareta J?nen) noraezean dabil, halaxe esaten dute nazioarteko indikadore guztiek. Bestela, joan eta ikusi. Ongi ezagutzen dut bertako errealitatea.
2. “Baina benetan, goitik erabaki zuten aspaldi, Europan migrante pilo sartuko zirela eta sartzen jarraituko dutela. Erabaki politiko bat izan da. Adibidez, gure inguruan ikusten dugun immigrazioa.” Mezu hau, ultraeskuinaren mezua da “goitik erabaki zuten” “Europa sartzea erraza da”. Komentariorik ez dut egingo, ezagunegiak dira diskurtso horiek. Vox, Trump, Pelossi eta enparauak.
3. Errumaniatik eta Amerikatik datozenak “modu isilean” sartzen direla diozu. Batzuk turista gisa eta gero bertan gelditu, besteak, jode eske europarrak dira. Neska, ba al dakizu hemen dugun etorkin gehienak nondik etorri diren, bada bai, Espainiatik eta Frantziatik, hain zuzen ere, euskaldunok gehien joan garen herrialdetara. Bide batez, gure ekonomia sustengatzen duten etorkinak dira. Ikusi Eustateko datuak, otoi!
4. Eta hau bai gorrotoarekin hurbilen dagoena “Hango (Japoniako) kriminalitate tasa munduko baxuenetakoa da. Oso hilketa gutxi daude. Posible litzateke eredu hori Europan? Tira, argi dago, jadanik Europan dugun inmigrazioa ez dela joango. Baina etengabe handitzen joango da?” Zer, inmigrazioa eta kriminalitatea lotzen? Diskurtso hori ondo ezagutzen dut. Urtetan euskaldun guztiok terrorista eta hiltzaile deitu gintuzten horiek orain beste batzuekin darabilte. Eta zoritzarrez zeuk hemen zabaldu duzu.
PD: Mezu honetan akats ortografikorik ikusten baduzue, kontuan izan Txinatik etorritako sakelekotik idatzita dagoena. Agian, maltzurki ari da nire hatz europarren testu garbia zikintzen.
Bejondeizula!
Ikusten Nazkatuta? Ez zen hain zaila ahotik bitsa bota beharrean hitzak botatzea.
Vox, Trump eta halakoek esaten dutelako edozein argumentu baliogabetzea hala ere, tira. Hain erraza baduzu ultraeskuindar hoien ideiak gezurtatzea, hain agerikoa bada, bi lerrotan esan eta konbentzitu gaitzazu. Argumentu onek botatzen dituzte horrelako ideiak atzera, institutuan dagoen gazte bat iraintzeak agian, kontrakoa.
Eta ojo, ni oso urruti nago hoien ideietatik, baina hain zuzen ere orain duten indarraren zati bat horrelako jarrerengatik da, gai konkretu batzuekin ezikusiarena egin eta ‘faxista’ ‘xenofobo’ eta antzerakoak esatea.
Nazkatuta, zure frustrazioa den hori bera ari zara elikatzen.
Ni bai nazkaturik nauzuela zuen moduko pertsonaiek!!! Edozein eztabaida interesgarri irteten denean betiko “ultraeskuindar” adjektibo atera eta ezabatzen saiatzen zaretela. Autoritarismo eta goi moralaren eredu bihurtu zarete, eritziaren monopolioaren borrokalari sutsuak. Baina lasai, gizartea jada ohartzen hasi da eta hemendik gutxira zuen diskurtso hori hutsaren hurrengoan izango da.
Barka, Lokatz.
Baina ez hemen iraindu duena ez naiz ni izan. Diskurtso arrazista zabaldu dela esan dut, ez besterik. Bitsa ahotik bota? Zu bai zu!
Bide batez, institutuko gazte hori bada bere burua defendatzeko gai, ez dut uste zuon laguntzarik behar duenik. Baina agian ez da hori, agian hemen zaudeten beste “helduok” bat egiten duzue mezuarekin, beste hainbatetan erakutsi duzuen moduan.
Bai, Tximino. Beste batzuetan irakurri dizkizut horrelakoak, ez duzu ezer berririk ekarri, beste askotan legez, zure fobiak lau haizetara zabaldu baino ez duzu egin. Ah, eta nitaz ari bazara, “zuen” diozunean, mesedez, esan argi nori buruz ari zaren, izan ere, neuk neure burua baino ez dut ordezkatzen. Ondo izan!
Nik masa-imigrazio modernoa, eta masa-imigrazio diot, ikusten dut, behintzat herri errezebitzaile baten markotik ikusita, kapitalismoa oraindik denbora gehiago iraun arazteko kanpo-mekanismo bat bezala. (mekanismo hori izan daiteke nahi izana ala nahi izan gabea, hortan ez naiz Sofia bezain finkatua). Izan ere kapitalismo modernoak, bere garapenean, ereman gaitu irtengabe askotara. Mekanismo hori txalotu edo aktibatu nahi dutenak izan daitezke estatuko arduradunak, industrialariak, artesau batzuk edo klase ertaineko nornahi berdin ezkerrekoa , bainan iduriz bakanki proletargo tradizionala.
Dirudienez momentuz bederen, Japoniak lortu du kapitalismoa salbatzea imigrazioaren laguntza erabili gabe.
Zergatik Japoniak ez du imigrazioa baliatu nahi ?
Diotenez lehenesten dutelako euren gizartearen homogeneitatea, kultura, hizkuntza, “harmonia” eta seguritatea.
Detalle bat, agian bere inportantzia daukana, hango populazio dentsitatea da gurea bider 3.5 Bada zerbait!
Zer ondorio?
Langabezia inoizko tipiena da nahiz ekonomia errobotisatuenetarik bat izan. Baina aldiz guk baino zaharrago lan egin behar dute. Ez du emaiten bizimodua esanguratsuki gurea baino kaskarragoa denik. Egia da ere, nahiz nazkatuak, anitzek bezala, ez duzun entzun nahi, kriminalitate biziki “moderatua”sofritzen dutela. Artetik erraiteko, berrikitan Macronen barne-ministroak erraiten zuen Parise inguruetako kriminalitatea bazuela zer ikusia azken imigrazio handiarekin. Ezin duzu, alainan, erran Macron eta Darmanin ultra eskuindar xenofoboa direnik!
Galdera asko balirateke erantzutekoak
Nola egin dute hemen nehork egin nahi dituen beharrezko lan zailak eta gaizki ordainduak japoniarrek berek eginak izan daitezen? Soldatak goititu? Lan egiteko moduak hobetu?
Berdin zaharrei lana errazteko ? egiazko hausnargai baita geriorako.
Nola egiten dute erretreta diru kutxak orekan atxikitzeko?
Nola eginen dute jaiotza tasa hobetzeko? zein epetan?
Japoniaren kasua biziki interesgarria da zeren iduriz hautu kontziente eta aitortu bat egin baitu, desabantailak ordaintzeko prest. Kartak mahaia gainean.
Pena da nazkatuaren portaerak eragozten duzula imigraziori buruzko debate korapilatsu bezain inportantea eta dudarik oraindik urte asko- askotarakoa. Ez litzateke tabu bat izan beharko.
Horregatik Sofia ongi inspiratua zinen zure gaia hautatzean. Milesker eta animo berriro.
Adierazle ekonomiko gehienek diote Japonia munduko 3. ekonomia dela, BPG absolutua kontuan hartuta. Estatu Batuak eta Txina ondoren.
“nazkatua”rentzat,.arrazioi dukezu nahiz biziki kontuz ibili behar garen erakusle ekonomikoekin.
Baina, ulertu dudanez, imigrazioa aurreko japoniarren portaeran, arrazoia eta motibazioa ez dira ekonmia eta aberastasuna gure heriretan ohikoa den bezala.
Haiek bilatzen dutena da haien zibilizazio eta kultura mantentzea globalisazioaren perilen kontra.
Hipotesia bat jarriko nuke.
Ez da ahantzi behar, globalisazioaren arloan maisu onak izan dituztela. Izan ere Amerikarrek haien herria luzaz okupatu zuten ohiko ondorio kultural saihetsezinekin batez ere gazteriarengan. Oroitzen naiz garai batez nun japoniarrak amerikar modetan muturreko jarraile eroak bilakatu ziren. Suposatzen dut japoniar abertzaleek garai horretakoko giro eta umilazioak ez dituzketela ahantzi.
Bestetik, haien imigratu gehienak Filipinetarik eta Koreatik datozke. Bi herri horietan inglesa asko erabiltzen dute. Japoniarra hizkuntza oso zaila da ikasi eta praktikatzeko. Beraz imigrazioagatik arriskua zen inglesak eta zibilazioa amerikarrak inportantzia gehiegizkoa hartzea euren herrian.
Beraz imigrazioari buruzko japoniarren portaera jujatzekotan, ez ginituzke hasieratik dagigun bezala ekonomiaren ikuspuntutik jujatu behar baizik eta hizkuntza eta haien kulturaren mantentzearen ikuspuntutik.
Zer dakizu horretaz nazkatuta? hitzerdiz Japonian egon zinela iradoki diguzu eta
“Nazkatua” bezalako jendeaz nazkatuta gaudenok asko gara.
Garai bateko inkisitoreek bezala, eztabaidari bidea ixten diote, jendea etiketatuz, jendea irainduz eta zer pentsatu behar dugun gure ordez erabakiz.
Trump eta enparauen antzera jardun duena, “Nazkatua” izan da, ezer gutxi jakin arren, aho betez hitz eginez, hain ondo ezagutzen omen duen Japoniaren egoerarekin hanka barruraino sartuz adibidez.
Eskerrik asko Sofia eztabaidari bide emateagatik. Ez utzi inkisidoreek kikil zaitzaten.
MIE. Nor iraindu dut eta nola? Diskurtsoa salatu baino ez dut egin.
Japonia ondo ezagutzen dut, baita bertan dagoen/daudem krisiak. BPG aipatu da lehenago, imajinatzen dut gehienok ikasiak izango zaretela eta badakizue horrek ez duela asko adierazten, bai ordea azken urteotan japoniarrek pairatu duten zorpetze izugarria, munduko handiena, egunetik egunera hondatzen ari den ongizate sistema mantentzeko. Legeak direla eta enpresa handienek ezin dute kaleratze masiborik egin, baina ekoizpena hegoasiara bideratzen hasi dira eta jende gazteak ez du lanpostu duinetan aritzeko esperantzarik, are gehiago, azken bi hamarkadatan bere burua beste egiten duten nerabeen kopurua izugarria da. Benetan, ezin duzue sinistu bertako egoera bortitza noraino heltzen den.
Baina, berdin dio nik zer dakidan Japoniaz, bertako kulturaz ala hango lagunen bizimoduaz. Nahiz eta artikulu ginen izenburuak izan dena hona ekarri nauena. Kontua da, aipatu direnak oso larriak direla, INMIGRAZIOA DELINKUENTZIArekin lotu da, eta hori niretzat xenofobia da. Besteok esan nahi duzuena, baina niri, mesedez, ez kontatu ipuinik.
Nazkatuta
Lehenik ez larritu Japoniaren zorragatik.
Japoniak bere deuda bere buruari zor dio ez atzerriko organismoei frantziak bezala.
Gero deudarekin Japoniak pila bat aktibo erosi ditu atzerrian. Saltzen baditu bere deuda horrenbestez jausten da.
Gero, herri batzuetan Imigrazioan delikuentzia tasa handiagoa izaitea bertako populazioan baino ezda ez larria ezta xenofobia ere baizik eta askotan ikusten den eta esplikatzen den fenomenoa. Berdin ameriketako zenbait herritako euskaldunentzat ere!
Azkenean erraiten duzunean ez duzula inor iraintzen, izanen da ohartu gabe iraintzen duzulako.
Nori gustatzen zaio, bada, aditzea botatzen ditutzun ultra eskuindarra edo xenofobo bezalako konplimenduak?
Azken iruzkinean erran bezala, egia da Japoniaren munduko aktiboen maila handia dela, hirugarrena Estatu batuarena eta Txinarenaren ondotik.
Aldiz, barkatu, zeren onestasunez aitortu behar baitaukat horretatik sobera fite ondorioztatu dudala biak handiak diren Japoniaren zorraren eta atzerriko aktiboen mailak dependentzia-erlazio zuzenean jarriz. Hori xoilik ni ez bezalako egiazko ekonomista batek erraiten ahalko liguke egia den ala ez.
Anartean, Eguberri on denei eta Sofiari batez ere.
“ultraeskundarren mezu Xenofobo”aren euskaratzaile izatea leporatzea, zuzenean “ultraeskuindar xenofoboa” zarela leporatzea bezalakoa da. Eta hori da iraina, hain zuzen.
Immigranteak delinkuentziarekin lotzeko, datuak behar dira. Gobernuek debekatu egiten dute datu horiek argitaratzea. Komunikabide pro-imnigrazio progreek informazioa ez dute argitaratzen.
Puntuak lotu baino ez da egin behar.
Komunikabide, politikari eta enpresari ia guztiek etengabe kezkatuta daude lotura hori egin ez dadin.
Inmigrazioa beti-beti-beti da onuragarria. Zenbat eta gehiago aldarrikatu, orduan eta sinesgarritasun gutxiago.
Egia Garratza. Zure erantzuna ere ultraeskuinarena beretsua da. Lasai, ez da ezer pasatzen, batzuetan zaila izaten da ispiluaren beste aurreko hori norbera dela onartzea: “ni ez naiz arrazista baina…..” Laster berriro hauteskundeak izango dira eta zure pentsakera defendatzen dutenak Voxkatzeko aukera ere izango duzu.
Gaur bertan Donostian hildako bat, labankadaz.
Baina medioek hildakoa eta hiltzailea hego amerikarrak direla ezkutatuko dute. Gainera, hego amerikarrek espainiar nazionalitatea dutela aprobetxatuz (askok 3 urtetan lor dezakete), datu hori ezkutatu eta “inmigrazioa ez da delinkuentziarekin lotu behar” aldarrikatuko dute. Betikoa.
Erantzunak gorrototik gero eta hurbilago. Ematen du batzuei ahaztu zaiela gutako asko emigranteen bilobak garela “hemen baino hobeto izateko ustez” joan ziren euskaldun haienak, hain zuzen ere. Zer egingo diogu bada! Neu nazkatuta banoa hemendik, ez dut horrelako txorrada gehiago irakurri nahi. Atama kakushite, shiri kakusazu. On dagizuela zuen gezurrezko egia!
“Donostiako labankada”, zuzenduko duzu atzo esandakoa? Ez gezurretan jarraituko duzu?
Hernaniarra banintz, akaso jakingo nuke. Leitu Diario Fatxo morboa nahi baduzu.
Ba bai, hegoamerikan hilketa tasa Euskal Herrian baino 50 aldiz handiagoa da.
100.000 biztanleko, hemen 0,5 hilketa daude. Mexiko, Venezuela, Colombia, Brasilen… 20 hilketatik gora.
https://en.wikipedia.org/wiki/List_of_countries_by_intentional_homicide_rate
Logikoki, hango jendea etortzen bada, hilketa gehiago gertatuko dira.
Bilbon emakumea hil duena Boliviarra. Eta Madrilen aste honetan haurdun zegoen emakumea hil zuena perutarra. Baina informazio hori, ohi bezala, ezkutatuta.
Delitu larriak immigranteak egiten dituztenean, zentsura edo ahalik eta gehien ezkutatzen dituzte globalistek (komunikabide eta politikariek batez ere).
Eta immigrazioak euskara kaltetu du, izugarri. Bi euskaldun badaude, eta bi erdaldun badatoz, euskaldunak erdia izango dira.
Wokentzat seguraski beren bizitzako lehenengo matematika lezioa izango zen hau, beraz ez horregatik.
Donostiako labankada. Hildakoa: gazte hernaniarra. Atxilotuak: 3, hirurek espainiar nazionalitatea dute.
Gezurra hankamotz!
Nazkatuta, ez oinarritu gehiegi datuetan, sorpresaren bat hartuko duzu eta.
Logikoa da pentsatzea krimilatitate tasa handiagoa (txirotasunarekin lotuta gehienetan), emakumeak gehiago zapaltzen dituen kultura eta, kasu batzuetan, kultura arrazistagoa duten herrialde batetik jendea etortzen bada, ez dituztela magikoki gure ohitura, kultura eta pentsamoldea asimilatuko, beti gertatu da hori eta beti gertatuko da.
Etorkinak direla arazo guztien arduradun? Ez. Etorkin guztiek jokatzen dutela horrela eta kanporatu egin behar ditugula? Ezta ere.
Orain, ez baduzu arazoa ikusi eta konpondu nahi, lasai egon ultraeskuina etorri eta sartuko duela muturra, eta arduraren parte bat horrela pentsatzen duzuona izango da.
Atera burua pentsamolde manikeo hortatik, mundua ez dela txuri-beltza.