Itziar Itziarrez josita dago
Itziar Itziarrez josita dago –
“Itziar” emakume izateaz gain, Gipuzkoako kostaldeko herri baten izena ere bada. HERRI TXIKI, INFERNU HANDI saioko Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagak Itziarren egin zuten erreportajea, eta ohi bezala oso dibertigarria izan zen. Hemen, gogora ekarriko dugu.
Mikel Pagadik aipatzen du Itziar izenarekin emakume ospetsu ugari daudela (Itziar Ituño, Itziar Atienza, Itziar Alduntzi, Itziar Orexa… eta tartean “Itziarren semeak”). Eta Itziarren, hain zuzen, Itziar deituriko batekin topatzen da, hain justu galdetzen dion lehenengo emakumeari. Gainera, bere etxean 3 Itziar daudela komentatzen du. Herrian 20-30 omen daude, benetan bitxia, herriak 200 emakume dituelako bakarrik! (badirudi Itziar Andra Mariren omenez jartzen dutela izen hori). Eta han bertan, Itziar izeneko ileapaindegi bat ikusten du.
Itziar-rek nortasun berezia omen du Pagadiren esanetan.
Bestalde, Zuhaitz Gurrutxaga Josefarekin dabil (atso martxosa bat), bere etxean. 85 urte ditu sasoi betean dago eta frogatzeko ariketa batzuk egiten ditu, bere malgutasun erakutsiz. Gurrutxaga bera jarraitzen saiatzen da, baina ez zaio hain erraza suertatzen.
Mikelek bere ibilaldia jarraitzen duenean, kobertura edo estaldurarik gabe geratzen da. Emakume batek bere sozietatearen barruan, ordea, erakusten dio telefonoek sagardo edalontzietan jarriz gero, estaldura berreskuratzen dutela!!
Gurrutxaga, amona martxosarekin egon ondoren, korta batean agertzen da. Baserritar batekin egoten da lastoa alde batetik bestera eramanez, baina monje kapela bat eramanez. Gainera, baserritar honek ere “edalontziaren trikimailua” ezagutzen du!
“Txitxarro” diskoteka ere inguru horretatik dago. Antza, jendea “legatzak” harrapatzera joaten zen. Baina diskotekeroekin egon ordez, Gurrutxaga beste emakume nagusi batekin dago eta egurra mozten ikasten du.
Azkenik, Faustorekin biltzen da futbolari oiha. Pikoteoan dabiltzala, abesti bat kantatzeari ekiten dio Faustok. Faustoren musikari gogokoen artean, Frank Sinatra dago. Nahiz eta ingelesez piperrik ez jakin, “Nere moduan” abestera ausartzen da!
Herriko giroa jatorra da. Nabaritzen da, itziartarren artean ondo moldatzen dira eta euren buruaz barre egiten badakite. Kontatutako bitxikeria guztiekin, gogoa ematen du herri horretara bisitatxo bat egitera joateko!