Iruzurra Lanbiden. Iruzurra informazioan
Iruzurra Lanbiden. Iruzurra informazioan –
Egunotan albisteetan agertu da. Gizon ******ar batek Lanbiden iruzurra egin du. Pasaporte faltsu ezberdinak erabiliz identitate ezberdinekin RGI diru-laguntza eskatu zuen eta baita lortu ere. Hilean 10.000€ eskuratzen zituen eta 1.000.000€ baino gehiago pilatu ditu diru-laguntzetan.
Poliziak atxilotu zuen, baina, hala ere, hurrengo egunerako aske utzi zuten, baldintzapean.
Horrelako gertaerak nire aburuz, larriak dira. Izan ere, egoera zaurgarrian dagoen dirua da lapurtzen dena.
Antza denez, ez da gertatzen den lehenengo aldia. Hainbatek egin dute iruzur mota hau. Kasu deigarrienak prentsan agertu dira. Iruzur txikiagoen datuak, ordea, ez dira argiak. Lanbidetik diote ez direla asko.
Iruzurra Lanbiden. Iruzurra informazioan.
Prentsako medio xxxx askotan, albiste hau ez da agertu, **** den bezala. Horrelako kasuetan, argi dago zein den d***ina: egilea zein den, halako edo bestelako tratamendua emango zaio, medioaren arabera.
Kezkagarria da, informazioa jasotzeko orduan horrela ibili behar izatea. Imajina ezazue erredakzioan zer nolako elkarrizketak egon daitezkeen:
-Aizu, badakizu hilketa bat egon dela? Emakume bat hil dute.
-Eta nor da hiltzailea?
-****, ****goa.
-Ah, bueno, ba orduan… utzi pentsatzen… albistea beherago jarriko dugu.
-Bale. Ta, bestalde, iruzur bat egon da Lanbiden.
-Politikariren batek egin du? Hori albiste garrantzitsua da.
-Ez, aurrekoetan bezala, ***** batek 100.000€ eskuratu ditu identitate faltsuekin.
-Uuuum, bueno, orduan… badakizu, albiste hori… ez, ez dugu jarriko.
Betidanik egin dute hori komunikabideek. Ideologiaren arabera gertaera batzuk nabarmendu eta beste batzuk ezkutatu. Batez ere, X alderdiak edo Y alderdiak egiten duenaren arabera. Gu X alderdiaren aldekoak bagara, Yri egurra eman. Eta alderantziz.
Azken boladan, ordea, gizarte mailako gertaerak dira ezkutatu edo nabarmendu behar direnak. Arraza, etnia, jatorria, generoa… horren arabera albistea gorago, beherago… edo… desagertua. Zergatia ez dut oso argi (?). Baina diskriminazioa dela ez dago zalantzarik.
Nire aurreko artikuluaren iruzkinetan “Tximino” deituriko batek zioen bezala, garrantzitsuena informazioa bera da, ez nork esaten duen. Analisiak gerorako, baina informazio objetibo, independiente, inpartzial eta errealean oinarrituta.
Kazetaritza fakultatean uste dut esaten dutela gertaerak modu zintzoan azaltzeko hurrengoak azaldu behar direla: Nork egin du?, Non gertatu da?, Noiz?, Nola? (NNNN). Beste kontu bat, iritzi artikuluak dira. Baina, lehenik eta behin, gertaerak, modu zehatz, zorrotz, zuzen, zuhur eta zintzoenean deskribaturik. Mesedez, arren eta faborez.
Iruzurra Lanbiden. Iruzurra informazioan
Eta gaizkilea euskal herritarra eta zuria denean ere hori markatu behar da?
Jakina esan behar dela zein herrikoa den, edozein dela ere.
Danok ezagutzen dugu Lanbideri iruzurra egiten dion inor. Danok. Berdin dit, kanpoko zein bertoko, baina iruzurgileak, egon badagoz.
Gehien izorratzen nauena, gure instituzioek eta euren makinaria informatibo guztiak, tontotzat hartzen gaituztela da. Eta errealitate hori isildu nahi izanak, beste batzuei bidea asko errezten diete.
Mesedez, ez gaitzazue ume moduan tratatu, eta iruzurra (ematen den alor denetan) behar den moduan jarraitu eta zigortu.
Arrazoi osoa duzu.