Internetek desagerrarazi dituen negozioak
Internetek Desagerrarazi Dituen Negozioak –
Azkenaldian, denda txikiak desagertzen ari dira pixkanaka. Gertaera hori, gure herrietan ez ezik, hirietan ere gertatzen ari da. Lehen arropa-dendak edo zapata-dendak ziren lokalek, pertsiana jaitsi dute eta “salgai” edo “alokagai” kartela jarri dute. Atzo jakin nuen “Novedades Alonso”-k, nire auzoan 60 urte baino gehiago zeramatzan saltokiak, itxiko duela erretiroa hartzeagatik. Pena handia eman dit oroitzapen asko burura etortzen zaizkidalako. Nire amamak beti, han, arropak erosten zizkigun, eta nire amak gauza bera egiten jarraitzen nuen. Duela urte batzuetatik, horrelako kasu asko gertatu dira. Gure auzoaren itxura nabarmen aldatu da, eta nire aburuz, txarrerako.
Duela urte asko, gure auzunean, askotariko dendak zeuden: zapata-dendak, arropa-dendak, harategiak, arrandegiak, liburu-dendak, mertzeriak eta abar. Kaleak jendez beteta zeuden saltokitik sartu eta irten. Han auzokoek topo egiten zuten, eta berriketan aritzen ziren. Azken batean, adiskidetasun-harremana mantentzen zen. Zoritxarrez, hori guztia galdu egin da.
Gaur egun egiten diren etxebizitza blokeen beheko solairuetan ez dituzte lokalik egiten. Zertarako, ziurrenik salduko ez badituzte?
.
Internet-ek negozio asko irauli ditu.
Internet-ek erosteko eta saltzeko paradigma aldatu du. Interneti esker -edo Interneten erruz- gauza asko irauli dira. Onerako… baina baita txarrerako ere. Adibidez, kioskoak ia desagerarrazi ditu. Orain egunkari eta aldizkariak ez dira hainbeste saltzen. Orain, zu orain egiten ari zarenari esker -alegia, pantaila batez irakurri- ez dugu paperik behar. Hori dela eta, argitalpen horiek saltzen zituzten lokalak eta langileak, azken 5 urteotan, ia guztiz desagertu dira. Soilik hiri handietako erdiguneetan geratzen da baten bat.
Interneten ondorioz, bidaia-agentziak eta bankuen sukurtsalak ere kaleetatik izugarri murriztu dira. Enpresek bilatzen dutena da, hain zuzen, kontsumitzaile edo bezerook den-dena interneten bidez egin dezagula. Horrela, haiek lokala aurreztu dezakete. Eta horrekin batera, langileak, zergak, garbiketa, biltegia, mantenimendua…
Oro har, dendari minoristak, hots, azken kontsumitzaile partikularrari saltzen dioten zapata-dendak, arropa dendak, elektrotresna dendak, liburudendak eta abarrei lehiakide handia atera zaie: Amazon eta antzeko plataformak (eBay, Aliexpress…). Hauek denetarik biltzen dute. Gastuak murrizten dituzte denda fisikorik gabe. Eta hainbeste indarra dutenez, saltzaileei edo ekoizleei presioa egin ahal diete.
.
Aurretik bazetorren mugimendua: enpresa erraldoiek txikiak jaten dituzte. Merkataritza-guneak eta katea handiak.
Nire aburuz, dena hasi zen Eroski eta Carrefour bezalako supermerkatu handien etorrerarekin. Hirien kanpoaldean merkataritza-guneak eraiki ziren.
Jendeak erosketak egitera supermerkatura joateaz gain, aukera aprobetxatzen zuen era guztietako produktuak erosteko. Izan ere, saltoki-guneetan denetariko dendak ireki ziren. Gainera, denda gehienak frankiziak zirenez, artikulu asko eta oso prezio onean eskain zitzaketen. Auzoko dendak ezin izaten ziren prezioan eta eskaintzan lehiatu haiekin. Egoera horren aurrean, auzoko merkatari askok bere negozioak itxi behar izan zituzten.
Era berean, azpimarratu nahi nuke, Zara, Mango, Primark….bezalako arropa-denda kate handiek kalte izugarria egin dietela, eta eredu garbi ikusi dugu hiritetako alde zaharretan, non betiko dendak desagertu diren. Orain, denda independienterik ez dago apenas. Okindegiak edo liburudendak ere kate batean sartzen ez badira, zailtasun handiak dituzte. Familia negozioak izaten dira, baina euren kabuz nekez egiten dute aurrera.
Gainera, supermerkatu kateak herrietako kanpoaldetik auzoetara ere sartu dira azken hamarkadetan. Hortaz, harategi/urdaitegi, arraindei, gozotegi eta okindegiak, besteak beste, kontzentratu egin dituzte lokal bakanetan.
Nola lortu egoera zail honetan bizirik irautea? Merkataritza-elkarteak Udalekin batera, ekimen asko sortzen ari dira bezeroek ekartzeko eta lortzeko auzoan eros dezaten. Esate baterako, noizean behin, bono-dendak ateratzen dituzte, eta arrakasta handia dute auzokideen artean. Baina kanpaina hauen eragina oso mugatua da.
Momentuz internet eta enpresa handien aurrean eusten dutenak hurrengoak dira: ileapaindegiak, farmaziak, ostalaritza (tabernak eta jatetxeak), estankoak eta frutadendak. Aipatu beharra dago, farmaziak eta estankoak lege bereziak arautzen dituela. Tabakoa edo medikamentu batzuk soilik saltoki hauetan saldu daitezke.Baina, aurrekoak salbuespenak baino ez dira. Hortaz, geure buruari galdetu behar diogu: Zein eredu nahi dugu gure kaleetan? Jasangarria da ingurugiroaren ikuspegitik edozein produktu garraiolari batek gure etxera eramatea?
Internetek Desagerrarazi Dituen Negozioak