Ilargiaren eragina

 Ilargiaren eragina  – 

Antzinatik gaur egun arte, gauero zeruan ikusten dugun ilargiak gizakia erakarri du. Misterioz, mitoz eta sineskeriez beteta dago. Mendeetan zehar idazleak, poetak, konpositoreak eta musikariak inspiratu ditu. Era berean, betidanik, gure satelitea erlijioarekin lotuta egon da, esate baterako, greziarrentzat, egiptoarrentzat edo aztekentzat, ilargia jainkotzat hartu zen. Bitxikeria gisa, musulmanek, gaur egun, ilargiaren egutegia erabiltzen jarraitzen dute.

Ilargiaren eragina

Zalantzarik gabe esan dezakegu gauez argitzen gaituen argiak eragin aparta duela planetan. Izan ere, bera gabe, ezinezkoa izango zatekeen Lurrean bizitzarako baldintzak eman zitezen. Ilargiak mareak sortzen ditu, gure planetaren klimaren egonkortasuna, eta urte-sasoien zikloak mantentzen ditu.

Halaber, jende askok uste du gure sateliteek eragin izugarria duela gizakiaren portaeran. Izan ere, antza denez, ilargi betea dagoenean pertsonen izaera aldatzen da, eta suizidio edo indarkeria gehiago dago. Hala ere, zientziak ezin izan du oraindik egiaztatu, baina egia da, ilargi beteak distira egiten duenean, hainbat animalia aktiboago eta emankorrago bihurtzen direla.

Ilargia eta itsasoak harreman berezia dute. Iturria: zientzia .eus

Hasieran esan dudanez, gauero irteten den esfera zuriak jende guztia liluratzen du; hari begiratzean, batek baino gehiagok galdetzen dio bere buruari ea noiz bidaiatu ahal izango dugun ilargira turista gisa.

1969an Neil Armstrong gure satelitea zapaldu zuen lehenengo gizaki bihurtu zen, eta oina azal gainean jartzean, esan zuen esaldia historiako ezagunenetariko bat bilakatu dela: “Urrats txiki bat da gizon batentzat, baina urrats handi bat gizateriarentzat”.

Harrezkero, urte asko igaro ditu, baina lasterketak jarraitzen du ilargian egoteagatik Lurrean hainbat lehengai agortzen ari baita, eta, aldiz, Ilargian dena da birjina. Gainera, adituen arabera, teknologia berriei esker, ilargitik ura erauztea posible izango da, beraz, hori funtsezko urratsa da satelitean etorkizunean gizakiak  kolonizatu dezan.

Duela hilabete batzuk txinatarrak ilargiaren aurpegi ezkutura heldu ziren, eta 2024an amerikarrek bertan base iraunkorra ezartzea aurreikusi dute, baina, nire iritziz, oraindik denbora asko falta da ilargira turistak bidaltzeko, agian 20-25 urte barru hasiko dira egiten, auskalo, nork daki. Gustatuko ote litzaizuke hara joatea?