Ibai azpiko tunela: aurrerapenaren eta erronken artean
Ibai azpiko tunela: aurrerapenaren eta erronken artean –
Bizkaian, denok ezagutzen dugu Bilbo handitako herrien banaketa, ezkerralde eta eskuinaldea, alegia. Aldi berean, bertako herritarrok betidanik kexatu izan gara beren konexioengatik; autoz joan nahi izanez gero, Zubi Esekian zehar egin beharko genuke, bere ordutegiaren menpe, edo bestela, Errontegitik joan beharko genuke. Horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak ibai azpiko tunelaren proiektua sortu zuen, bi aldeko komunikazioa errazteko. Hala ere, horrek hautsak harrotu ditu, herritar batzuk erabat alde daudelako, beste batzuei, berriz, zorakeria iruditzen zaie. Ni Leioaztar eta zuzenean kaltetutako herritar gisa, aldeko argudioak ez ezik; proiektuak eragiten dituen desabantailak ere plazaratuko ditut.
Ezer baino lehen, ukaezina da, gaur egun sortzen den trafikoa; bai Errontegin, baita Avanzadan ere, jasanezina dela. Ez hori bakarrik, ia egunero auto pilaketak sortzen dira, normalean, istripu baten ondorioz, eta horrek airearen kalitatean ere eragin handia du. Beraz, azpiegitura honen alde daudenek argudiatzen dute proiektu honekin trafikoa murriztuko litzatekeela, ibilbide bat baino gehiago egongo litzateke eta. Gainera, esaten dute airearen kalitateak ere hobekuntza izango lukeela, ondorioz, ingurumenarentzat ere onuragarria izango litzatekeela.
Nolanahi ere, kontrako argudioak egon badaude, are gehiago, herrietan bandera asko ikus daitezke proiektu honen aurka leihoetatik eskegita. Azken finean, proiektu honen obrak luzeegiak izango lirateke eta herritarrok ondorioak pairatuko genituzke. Era berean, kontra daudenek defendatzen dute horrek autoa sustatzen duela, hortaz, ez duela kutsadura murrizten, areagotu baizik. Orobat, egia da proiektua Europako Bankuak finantzatuko duela, baina, aldi berean, haren kostua oso handia izango litzateke; horregatik, jendeak uste du diru hori dauden azpiegiturak hobetzeko erabil litekeela. Aldiz, beste batzuk dute enpresari eta agintari politiko batzuen poltsikoak betetzea dela azken helburua.
Laburbilduz, nire aburuz proiektu honek aurrerapen handia izan daiteke, baina aipatu dudan moduan, Leioaztarra izanez, ez nago ziur guztiz alde nagoen ala ez. Azken finean, neure buruari galdetzen diot ea lanak konpentsagarriak izango diren, edo damutuko naizen. Bestalde, gune kaltetuenetako bat Artatzako parkea izango litzateke, eta nik denbora luze ematen dut bertan txakurrarekin; beraz, pentsaezina iruditzen zait gure maskotentzako berdegune hori gabe bizitzea. Halaber, nago proiektua inguruan bizi garenengan pentsatuz eta gure iritzia kontuan hartuz egin behar dela.