Homosexualitatea gaur egungo gizartean

Homosexualitatea gaur egungo gizartean

Gaur egun homosexualitatea ez dago oso ondo ikusita, oso har, gizartean oraindik ere ohikoak diren pentsamolde batzuk mantentzen direlako. Esan beharra dago urteak pasa ahala homosexualen egoera hobetu egin dela. Orain dela urte batzuk munduko leku gehienetan ez zegoen pertsona hauenganako inolako errespeturik.

Ikerketa batzuen arabera Espainiako biztanleriaren %10 homosexuala omen da. Espainiako biztanleriaren %88ak homosexualitatea ondo hartzen du.

Homosexualitatea gaur egungo gizarteanAzken datu hau harrigarria da, batez ere kalera irteten garenean ez dirudielako jendeak homosexualitatea onartzen duenik. Ez dakit zergatik kritikatzen dituzten gaur egun oraindik homosexualak; garrantzitsuena da pertsona hauek elkar maite dutela. Sentimenduak, errespetua, nagusi dira, berdin dio mutila izan edo neska izan. Gauza hauek dira garrantzitsuenak, eta gehien baloratu beharko genituzkeenak. Munduko sozietateek onartu eta ikasi beharko lukete beraiekin egoten, beraiek ere gizakiak direlako eta beraien eskubideak eta askatasuna errespetatzea ezinbestekoa delako.

Existitzen dira homosexuala izatea gaixotasun bat dela pentsatzen duten pertsonak ere. Homosexual batekin harremanak izaten badituzte gaixotuko direla pentsatzen dute; zoratuta daude. Pertsona hauek izen bat dute: homofoboak. Ofizialki, homosexualitatea gaixotasun bezala erregistratuta zegoen lehen, 1990-ko maiatzaren 17 kendu zuen gaixotasun psikiatrikoen zerrendatik MOEk (Munduko Osasun Erakundeak).

Zientziak lagundu dezake esanez homosexualak pertsona erabat normalak direla, ez dutela inolako gaixotasunik eta gu bezalakoak direla. Beraien askatasuna eta eskubideak errespetatu behar ditugu, eta onartu behar ditugu beraiek diren moduan.

Homosexualitatea gaur egungo gizartean
homosexualitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude