Hizkuntza ez sexista
Hizkuntza ez sexista –
Gaur goizean, pasa den astean irakasleak bota zuen esaldia burura etorri zait. “Euskara genero hizkuntza ez denez, ez omen dago aukerarik erabilpen sexistarik egiteko“. Baina, horrela da?
Edozein hizkuntzatan hitz egiterakoan, nahi gabe generoak bereizten ditugu. Hitanoa generoak bereizten dituen euskararen ia atal bakarra dela esan dezake, gizonezkoak eta emakumeak bereizten. Edateari utzi iezaion edo edateari utzi iezaiok esan beharrean, genero bereizketari uko egiteko Edateari utzi iezaiok edo erretzeari utzi esan dezakegu. Beste aldetik, euskaran, hainbat izenek generoa daukate, bai pertsonak izendatzeko ( semea eta alaba, aita eta ama, amama eta aitite) bai animaliak izendatzeko ( zaldia eta behorra, oiloa eta oilarra, asota eta asteme). Hitz batzuen atzean ez parekoa den genero rolen banaketa dago, “etxekoandrea”-ren kasua da, eta baliokide maskulinoa osatzeak ez dauka zailtasunik “etxekogizona”.
Bederen gauza bera gertatzen da “gizona” hitza erabiltzen denean bai gizonak bai emakumeak izendatzeko. Kasu honetan gizona hitza erabili arren, gizaki edo pertsona hitzak erabiltzea premiazkoa da, zentzu generikoa dute eta. Zentzu generikoa ez erabiltzeak emakumezkoak edo gizonezkoak baztertzea dakar (gehienetan emakumezkoak bazterkeria pairatzen dutenak izanik) lege-gizona, industria-gizona, elizgizona eta itsasgizona besteak beste. Hitz horiek erabili beharrean enpresa gizon-emakumeak eta kultur-emakumeak erabil ditzake. Berebat, esaldi batzuetan “neska” eta “emakume” hitzak irain moduan erabili ohi dira Emakume negarti bat dirudizu! edo Beti txutxumutxuka, emakumeak bezala! esate baterako, non emakume hitza irain moduan erabiltzeak emakumeen gutxiespena eta estereotipoak zabaltzen dituzten.
Amaitzeko, emakumeak, gizonezkoak eta zaharkituta geratu den sistema binaristan kokatzen ez diren generoak biltzeko, talde feminista batzuk, Emakunde, besteak beste “giza”-ren ordez “jende” erabiltzea proposatzen dute. Hori dela eta, gizarte hitza erabili beharrean jendartea erabiltzea proposatzen da, jendartearen aniztasuna eta berdintasuna ezagutarazteko.
Hona hemen generorik gabeko hitzen adibide bat.
Aita bat bere semearekin motorrez doa. Motorrari istripua gertatzen zaio eta aita bertan hil egiten da. Semea larri zaurituta geratzen da. Anbulantzia batek ospitale hurbilenera eramaten du eta han denak hasten dira zirujaua bilatzen. Zirujauak oihu egiten du gaztea ikustean: “Ezin diot ebakuntzarik egin, nire semea da”.
Aita istripuan hil bada, nola da posible “Ezin diot ebakuntzarik egin” oihukatzea?
Biba euskal gazteria! Euskararen hil edo biziko erronkei kementsu aurre eginez!
Argi dago gure etorkizun oparoa!
Baina HIKA erabiltzea matxista da? Ze tontakeria da hori?
Nork esaten du lege-gizon edo industria-gizon? Normalean abokatu, jurista, industriari, enpresari… Euskaraz normalean -ARI, -GILE, -KIN erabiltzen dira lanbideak adierazteko.
Eta zer, etxekoandre esaten bada?? Akaso ez daude? Batez ere antzina. Eta etxekogizon badago, norbaitek debekatzen du hori esatea?
Eta ELECTRICISTA eta PERIODISTA ere diskriminatzaileak dira? Orain, “Ha venido el electricisto” esan behar da??
PODEMOSeko “portavoza” bezain absurdoa da. EL portavoz edo LA portavoz esan behar da, hau da, artikuluak definitzen du generoa eta hitza neutroa da. Eta zergatik neutro hartzen da diskriminatzaile bezala?
Eta euskaraz diskriminazioa horrelako gauzetan bilatzea denbora galtzea da.
Feminismoa mugimendu beharrezko eta zilegi izatetik, tontakerietan zentratzen den horretan bihurtu da. Diru-laguntzen menpe dagoena.
Milaka “teknkari” daude kriston soldata jasotzen eta euren soldata justifikatu behar dute. Eta horretarako edozein tontakeriatan fijatu behar.
Badirudi diru publikoaz elikatzen den lehiaketa irabazten saiatzeko ere, feminismora jo behar dela.
Feminismo hau eta eliza txanpon beraren bi aldeak dira
https://media.tenor.com/images/6ac86dac258c004144d6688b4466ca0f/tenor.gif
Erdaraz entzuten dizkiat halakoak baña hi, gauzataz oartzen den euskaldun bakarra haiz, kezkatzen hasi ninduan:
Milaka “teknkari” daude kriston soldata jasotzen eta euren soldata justifikatu behar dute. Eta horretarako edozein tontakeriatan fijatu behar.
Badirudi diru publikoaz elikatzen den lehiaketa irabazten saiatzeko ere, feminismora jo behar dela.
Ez dut uste hizkuntza bat sexista izan daitekeenik. Hiztuna bai, hiztuna oso sexista izan daiteke “jendarte” hitza erabiltzen badu ere, eta berdintasunaren aldeko kriston borrokalaria ere izan daiteke “legegizonak” hitza emakumeak eta gizonak bere baitan dituen kolektiboaz mintzatzeko.
Hitzak eta hizkuntza jendea epaitu eta errealitatea ustez eraldatzeko erabiltzea postmodernismoaren ezaugarri nagusietako bat da, datozkigun monstruoak sortzen ari dena.
Hortxe beste diskriminazio zantzua:
Socialista, capitalista, racista, garantista, nacionalista… Aaaaaaah!!! Denek gizona diskriminatzen dute!! Jode, ez nekien gaztelera hain diskriminatzaile zenik. Orain socialisto, capitalisto, racisto… esan beharko dugu, gizonak ez diskriminatzeko?
Oharra: utzi ditzagun tontokeriak alde batera. Feminismoa k askori neuronak ezabatu dizkio.
Euskaraz psikologo esaten da eta neutroa da. Gaztelaniaz psicologo eta psicologa existitzen dira. Bainan nik ere uste det horrelako gauzetan matxismo edo dana dalakua bilatzea ez dula sentzu handik.
Hezkuntza arloan, historiako hainbat testuliburuetan emakumeei boto eskubidea eman zietela irakurri dut, baina burutu zuten borroka feministari esker, haiek lortu zuten botoa emateko eskubidea. Bestalde, zirujau bat margotzeko eskatzen badigute, ziur aski gizon baten irudia egingo genuke. Gizarte inklusiboa lortzeko lehenik eta behin xehetasun txikietatik hasi behar da.
Primeran!