Hitzen bortizkeria

Hitzen bortizkeria

Txikia nintzela oraindik gogotan dut nire gurasoak kabina telefonikoak erabiltzen eta haiek bertze super botere motak dituztela jakinik, banekien bertan ez zirela “superman” moduan sartzen arropaz aldatzeko. 6-8 urterekin nire aitonak oparitu zidan lehenengo bideo-kontsola, “super mario” protagonistarekin mila abentura bizi izan nituenarekin. Beranduago, aitonak berriz oparitu zidan ene lehen segapotoa, deiak jaso eta egiteaz gain, argazkiak atera zitzakeen, “snake” jokoan mila errekor puskatzeko aukera eman eta behin eta berriz entzuten nuen kanta bakarra biltegiratu. 16 urterekin pertsona berberak, estrenatu gabeko “smartphone” bat oparitu zidan. Interesgarria izan arren, ez naiz nire aitonak sozietate modernoarenganako integrazioari buruzko artikulu bat idaztera etorri, ez eta, gogoak izanik ere, nik bizi ditudan 19 urte hauetan teknologiak eta komunikazioak izan dituen eboluzioari buruz hitz egitera. Modu batean, oraingo gizarteak teknologia honekiko erabilpenarenganako edo, modu kritiko batean, menpekotasunarenganako onarpena kontuan hartzea nahi dut soilik.

Hitzen bortizkeriaNora nahi dut ailegatu? Oraingo teknologiekin denak gaude konektaturik, fisikoa ez izan arren, oso presentea den mundu batera. Bere izenak hobe argitzen duela uste dut, denok baikaude harrapaturik “sare” berdinean. Ez duzu munduko ordenagailu ultra modernoaren beharrik zure mezua munduaren bertze puntan entzuna izateko, sarera konektatua dagoen edozein “tablet”, “laptop”, “segapotrop”… kaxkar bat erabiliz, zure egoera, sentimendu, bizipen edo iritziren berri eman dezakezu.

Pentsa dezakegu beraz gizarteak izugarrizko iraultza egin duela adierazpen-askatasunaren inguruan, berdin baitu zure arrazak, gustuak, afizioak, sexualitateak eta abar, zure eskuetan daukazun “i-phone”-aren bidez segundu batzuetan burutik pasa zaizun lehendabiziko gauza aipatzeko. Eta baieztatzen dut, nik ere nire iritzia zabaltzeko modu bezala erabiltzen baitut oraintxe bertan, nola eta interneten kudeaturiko aldizkari batean. Izugarria da!!!

Orain goazen adierazpen-askatasuna alde batera uztera eta goazen terrorismoari buruz solasetara. Egunkarietan irratietan eta telebistan ematen da kasua egunero, berriak filtratzerako orduan, bakoitzaren irizpidera zuzenduz. Orain edonor izan daiteke kazetari “sarea”-ren barruan. Terrorismo hitza aipatzerakoan agian jendea beldurrarazi dut, gai tabua bezala politikarien diskurtsoetan soilik bizirik egon daitekela dirudi eta. Bertze galdera bat egiten dizuet ba, zer da terrorismoa? Gizartearen barnean terrorearen sua pizturik mantentzen duen talde edo mugimendua da terrorismoa, sumisioa onartzen duen talde hori kontrolatzeko finarekin. Eta nork sortzen du terrorismoa?

Hitzen bortizkeriaHitzen bortizkeriaHitzen bortizkeriaHitzen bortizkeria

Ez dakit zer etortzen zaidan burura horrelako mezuak irakurtzen ditudanean nire ordenagailuko pantailari begira nagoenean. Sentimenduak nahasten zaizkit, nire aurpegitik isurtzen den negar malkoak, aldi berean haserre bizian nire odola irakiten duela. Bertze arraza, kultura edo sexu bateko pertsona bati heriotza oparo dion pertsonak bere iritzia askatasun horrekin zabaltzerakoan, terrorismoa sustatzen ari da eta aldi berean, beraien giza aldarrikatu nahi duten pertsonek beldurra sentitzen dute lau haizetara ateratzerakoan eta horregatik askotan sentimendu guzti hauek sare sozialetan ikusten dira islatuak. Erreza da maskara bat jartzea eta mundu guztia kritikatzea, “sare”-an zauden bitartean. Zenbatetan jarri dio legeak eskua gainean horrelako jendeari? A bai, barkatu, legea zorrotza da horrelako kasuetan azkar interbenitzeko.

.

Kartzela zigorra ezarri diete bi titiriterori, “terrorismoa goratzea” egotzita

Hitzen bortizkeria

.

Uste dut argi utzi dudala nire iritzia. Ez dira buelta asko eman behar terrorismoa nork definitzen duen konturatzeko. Lotsa ematen dit gure gizartearen garapena laudatzen duten pertsonai famatuei entzuteaz, guztien begietan beti agerian den misoginia, xenofobia, arrazismoa, biolentzia… behin eta berriz ezkutatzen denean. Zein da benetako kriminala?

Hitzen bortizkeriaHitzen bortizkeria izugarria izan daiteke, arma bezala erabiltzen dituenak norbaiti mina egiteko orduan, gai da norbaiten lepo inguruan bere giza menperatzen duen sokarekin itotzeko. Zergatik bizi behar dugu beti gerra baten barruan? Zergatik ezin dugu teknologien aurrerapenei etena eman eta gizartearen enpatia bultzatzera eramango digun bidea elkarrekin bilatu?

Ez da eguzkia azalduko ilargia gorde arte, egunak bere argiak itzaltzen dituenean bezala, gauak izarrez estalitako bere mantuan bildu gaitzan.

Hitzen bortizkeria

"Ameslari kronikoa" 1996an jaioa, bizitzari buruzko hausnarketa oparoak egiten dituen pertsonaia.

Zer duzu buruan “Hitzen bortizkeria”-ri buruz

  • Jesús m. albistur 2016-03-01 14:42

    Guztiz ados zurekin, baina oso gaztea zara hain desanimauta egon. Zu bezalako gendea aldatu behar duzue mundua. Besarkada handi bat