Hezkuntza-sistema
Hezkuntza-sistema
Gaur egungo hezkuntza-sistema zaharkiturik dagoela esatea gezurra esatea dela uste dut. Izan ere, eskola guztietan jarri dituzte arbela digitalak eta ordenagailuak eta arlo gehienetan erabiltzen dira lan egiteko. Are gehiago, gaur egun etxean ordenagailurik ez duten gazteek arazoak izango dituzte ikasteko zeren eta lan batzuetarako teknologia ezinbestekoa da.
Arbela-digitalak adibidez oso lagungarriak dira aurkezpenak egiteko, eta hauek erabiltzeko sinpletasuna azpimarragarria da. Abantaila handia da hezkuntzan teknologiaren laguntza izatea zeren lan nekez asko zeharo laburtu eta batzuetan dibertigarri bihur ditzake. Adibidez Frantziako Iraultzari buruz ikasi nahi izanda, arbela-digitalarekin bideo bat ikusteko aukera dago, letraz jositako liburu bat irakurri beharrean. Nahi ala ez praktikoagoa eta erosoagoa da teknologia erabiltzea halakoak ikasteko.
Hala ere, teknologiaren erabilerak ere bere alde txarrak ditu. Ordenagailu batekin lan egiteko orduan oso erraza da Internet-en tentazioan erortzea eta zure lana egin beharrean edozerekin arreta galtzea. Gainera teknologia hauen prezioak izugarri garestiak dira eta horren ondorioz jende askok ez du aukerarik hauek erosteko. Dena den, erosteko aukera izanda, arazoak eduki ditzakegu ikasteko orduan. Adibidez, interneten konexiorik ez badugu ezin dezakegu lana burutu.
Nire ustez, irtenbiderik egokiena hezkuntza-sistema hobetzeko, teknologia berriak eta liburuak modu eraginkorrean konbinatzea da. Egun batean liburuak erabilita ikasiz eta hurrengoan erreportai bat ikusiz adibidez. Modu honetan ikastea askoz dibertigarria bihurtuko litzateke, egun bakoitzean klaseko lana desberdina bihurtzen delako, hots, monotoniatik irtetzen delako.