Heriotza Zigorra
Heriotza Zigorra
Gaur egun heriotza zigorra zenbait herrialdetan erabiltzen da oraindik (Estatu Batuetan, Guatemalan eta Karibeko herrialde gehienetan aplikatzen jarraitzen dute, Japonian eta Indian indarrez jarraitzen du eta baita Afrikako Botswana eta Zambian). Pena kapitala deritzona beti izan da justizia zigor sistema askotan eta historian zehar erabilia, munduan dauden ia Estatu guztietan. Baina batzuentzat, niretzat esate baterako, harrigarria da gaur egun herri askotan oraindik ere erabiltzen jarraitzea.
Aktualitatean exekuzioak estatuak erabakitzen duen neurria da. Hau da, oinarrizko lege batzuk betetzen ez badira dagoen zigor bat da. Hori horrela izanik, gaur egun pena kapitala pixkanaka-pixkanaka desagertzen ari da, baina ez dut ulertzen zergatik Estatu batuetan, Asia zentralean eta Afrikako mendebaldean erabiltzen jarraitzen den. Heriotza zigorra ez da soilik beste pertsona hiltzeagatik aplikatzen, baita ere traizioagatik, espioitzagatik edo ustelkeri politikoagatik aplika daiteke.
Alde batetik, ulergarria izan liteke heriotza-zigorra erabiltzea. Estatu batean aplikatzen bada, delinkuenteek gauzak bi aldiz pentsatuko lituzkete krimenak egin baino lehen. Esate baterako, politikari batek dirua lapurtzen badu eta exekutatuta izango balitz, ondorioz beste politikariak beldur izango lirateke eta ez lukete lapurtuko. Honekin esan nahi dut, heriotza-zigorra erabiltzen bada gizarteak errespetu handiagoa edukiko lukeela egindako delituen ondorioekin. Ez litzateke delinkuenteak nahikoa zigorrik gabe irteten diren sentsazioa egongo.
Bestalde, nire ustez norbait hiltzea baino hobe litzateke delinkuentea bere bizitza osoan preso bizitzea. Delitugilea hiltzera kondenatuta badago bere sufrimendua momentu batean amaituko litzateke, eta alderantziz, bere bizitza osoan preso bezala kondenatuta badago bere sufrimendua egunero sentituko luke eta damutuko litzateke.
Horrez gain, pentsatu behar da pertsona bat epaiketa batean hiltzera kondenatuta izan daitekeela erugabea izan arren, badira adibideak… Gainera, heriotza ziogrra praktikan jartzeko metodo batzuk oso gogorrak dira, hala nola, burugabetzea, aulki elektrikoa, gas ganbara, urkatzea. Nire ustez metodorik onena injekzio hilgarria da.
Ondorioz, nik uste dut pena kapitala kentzea ideia hoberena dela, pertsona guztiok eskubide unibertsalak ditugulako eta gizaki batek ezin duelako beste gizaki bat hil, baina kasu batzuetan oso zaila da onena zer den erabakitzea.