Hautetsontziko oinez TRUMP-ekin

Hautetsontziko oinez denok gezurti

Munduko soziologorik eta ikertzailerik onenak Amerikakoak direla diote. Hala ere, Estatu Batuetako hauteskundeen aurretik egindako inkesten arabera, Hillary Clinton irabazle aterako zela zioten, eta begira. Donald Trump izeneko handikia hurrengo lau urteetan munduko potentziarik handieneko presidentea izango da, hedabideek Hillary sostengatu arren, jendeak bera bozkatu du eta. Zein izango omen da emaitza honen zergatia?

Ohikoa da hautetsontziko oinez herritarrei galdetzea zer hautagai aukeratu duten, eta, nahi izanez gero, haien hautagaia jakinarazi dezakete. Herritarren erantzunak aintzakotzat hartuz ikertzaileek saiatzen dira gutxi gora beherako emaitzen iragarpen bat egiten; alabaina, hainbat kasutan ustekabeak izaten ditugu ondoreak ondorioak ezagutzerakoan. Adibidez, Espainiako azken hauteskundeen aurretik `Podemos´ `PSOE´ alderdi politikoa baino bozketa gehiago izango zituela zioten, eta azkenean ez zen horrela gertatu.

Hautetsontziko oinez denok gezurti

Estatu Batuetako hedabideek (eta zer esanik ez Europakoek) Trump xenofobo, misogino, arrazista… etab. bezala aurkeztu dute etengabe. Horretarako, Trumpek berak hainbat gauza esateak lagungarria izan da, nola ez. Musika eta telebistako, hau da, Showbusiness-eko izar ospetsu gehienek Hillary-ren alde egin dute. Baina hedabideek ez dute eztabaidatu tabu diren beste hainbat gai. Edo ez du arreta gehiena bereganatu bederen.

Alegia, immigrazio ilegala, globalizazioa, deslokalizazioa, ordezkapen demografikoa (AEBn, zurien gutxitzea, beste arrazen aldean eta musulmanen gorakada), beltzen arteko tiroketa eta hilketak (Black Lives Matter-en aferaren harira), errefuxiatuak jasotzearen zama ekonomikoa, establishment-en eta mass mediaren boterea…

Hori guztia dela eta, jendeak publikoki esatera ausartzen ez dena, Trump-ek adierazi du (batzuetan modu zakar edo desegokian nire ustez). Publikoki jende askorentzat Trump-en ideia batzuen aldekoa zela esatea ez da batere txukun edo “cool” geratzen (agian, gazteen artean batez ere). Horregatik, inkestek euren emaitzak distortzionatuak eman dituzte.

Nire uste apalean, alderdi politiko baten jarraitzaile izateak ez du gure nortasuna islatzen, gure ideiak baizik. Tamalez, pertsona gehienen aburuz puri-purian dagoen alderdiaren aldeko botoa emanez gero gizartearen onarpena lortuko dute.

trump-y-hillary

Azken egunetako hizpideari dagokionez, Donald Trump kandidatuaren hautagaiaren jarraitzaileen eredua gizon edo emakume estatubatuarra tipikoa da; hau da, bere banderako koloreak bihotz-bihotzetik sentitzen duena. 538tik 270 boto izanez gero parlamentu-gehiengoa lortu ote zuten; Trump 306 izan ditu eta Hillaryk, ustezko hautagairik gustukoena zena, 232 baino ez ditu lortu.

Baieztapen hau kontuan izanda, kontura naiteke nola jendeak ez duela egia esaten bere bozketa jakinarazten duenean eta, horren kausa, nire iritziz, haien buruko gezurrezko irudi bat erakusteko prima sentitzen dutela da, nahiz eta hautatzeko mementoan, inork ikusten ez dituenean, haien benetako lehentasun politikoa adierazi.

Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke zein itxurati den bizi garen gizartea,bai gure herrialdekoa baita gainerako herrialdekoena. Izan ere, horrela jokatzen duten pertsonek jakin beharko lukete astoak, zaldiz jantzi arren, beti asto izango dela; hau da, irudi faltsu bat adierazi nahi arren, irudi horrek beti faltsua izango da.

Hautetsontziko oinez denok gezurti

Zer duzu buruan “Hautetsontziko oinez TRUMP-ekin”-ri buruz

  • Jendea nazkatuta dago “politikoki zuzena”rekin eta onkeriarekin (buenismoarekin). Jendeak bere lurra eta bere hurbilekoak defendatzea ez da arraroa.

    Ea Euskal Herrian gurea lotsarik gabe defendatzen dugun noizbait!! (ta berdin arrazista, xenofobo, islamofobo… deitzen badigute)