Hauteskundeetako paper xahuketaz

Hauteskundeetako paper xahuketaz – 

Duela aste batzuk Europako parlamenturako hauteskundeak izan ziren. Nazio bakoitza barruti edo zirkunskripzioa bat da. Bertan X euro parlamentari kopuru hautatzen dira herrialde bakoitzean. Horregatik, herrialde bakoitzean alderdi asko aurkezten dira. Ondorioz, Euskal Herrian Extremadurako alderdi bat bozka daiteke eta alderantziz, Extremaduran Euskal Herriko alderdi bat bozka daiteke. Horrek erabili beharreko paper kantitatea handitzen du.

Gure hauteskunde sistema, antzineko erara gauzatzen da. Alegia, paper bidez eta sobretxo batean sartuz. Hau da, erabat fisikoa eta inola ere ez digitalizatua. Berdin dio Udaletxe, Aldundi, Jaurlaritza, Kongresu-senatu edo Europarlamentura diren. Papera eta papera, betiere.

Pertsona bakoitzak mugikor bat egun osoan zehar eskuan edo poltsikoan duen garaian, ordainketak telefonoz egiten den garaian, inprimakien ordez interneteko orrialdeak erabiltzen den garaian… badago sistema hau modernizatzerik eta paper xahuketa murrizterik. Adibidez, makina batean zure aukera sakatzea litzateke logikoena. Horrela, zenbaketa botoz boto eta banan-banan egitea ere saihestuko litzateke. Zertarako? Azkarrago eta fidagarriago izateko. Baina ziur nago modu hau erabiltzen ez dela, suspikazia edo mesfidantza ez sortzeko.

Izan ere, burura datorkigun lehenengo kontua zera da: nola ziurtatuko dugu norbait ez dela saiatuko jakiten gure botoa nori eman diogun? Botoa anonimoa izan behar bada, ezin da gure nortasun agiriaren zenbakira lotu. Edo agian, makina edo programa horiek kontrolatzen duenak manipula dezake gure botoa?

Kontua da hauteskunde bakoitzean milioika eta milioika paper erabiltzen dela, bai botoa emateko, bai erabiltzen ez diren boto bezala. Baita publizitatean ere. Eskoletan, iragarkietan eta oro har zentzumenak esaten digute ezin dugula hainbeste paper erabili aldi baterako ekintza soil bat egiteko. Paper kantitate itzel hori leku batetik bestera eramateko ere  plastikoan bildu eta diru pilo gastatu behar da. Ezin da ahaztu ere paperean erabiltzen den tinta.

Ezin da asmatu (edo akaso existitzen da) sistema bat non boto librea, anonimoa eta ziurra bermatu, baina modu eraginkor eta jasangarriagoan? Legea bat sortu dute botilen tapoiak botilara lotuta geratzeko ireki ondoren. Honen helburua zikinkeria murriztea da.

Legeak egin dituzte txosnetako katxiak kobratzeko eta berrerabil ditzagun. Ordun, zentzua dauka lege bat sortzea alferrik hainbeste paper ez gastatzeko eta kutsadura murrizteko, ezta?

Hauteskundeetako paper xahuketaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude