“Gutxiago gehiago da” eta Artearen gehiegikeriak
“Gutxiago gehiago da” eta Artearen gehiegikeriak –
Arte modernoa ulertzen ez duena sentsibilitaterik ez duela diote “arte adituek”. Batzuetan tontotzat dut nire burua Guggenheim museora joan eta areto handi batean, koadro zuri bat marra beltz bat alde batetik zeharkatzen duena erakusten digutenean, jarraian entzuteko: Koadro hau ezdakitzein margolariak egin du, ezdakitzein tokitik etorria eta ezdakit zenbat dirutza ordainduta. Azalpen pilo batekin apainduta, azalpena bera koadroa bera baino konplexuagoa delarik. Orduan… ni tontoa naiz edo egin duena are tontoagoa da’?? Edo… agian ez da hain tontoa. Agian, ergelak gu baino ez gara.
Izan ere, artelan askoren salneurria ez da merkatuak ezar dezakeena, baizik eta saltzailearen konbentzitzeko gaitasunean. Artelan horrekin espekulatu eta etorkizunean garestiago salduko duzula konbentzitzen bazaituzte alajaina. Arte munduan zoro asko daude, baina baita diruzale eta dirudun asko, diruaren txin-txin horrengatik, ergel tantarik ere ez dutenak.
Artean, hala ere, diseinu, kontzeptu eta ideiak garatzen dira. Diseinu industrial edo produktiboan garatzen dena. Baina benetako artea diseinuan erabilgarritasuna, eraginkortasuna eta erakargarritasuna elkartzetik dator. E, E eta E.
Erabilgarritasuna,
Eraginkortasuna eta
Erakargarritasuna.
Eta, orain, Ekologismoa ere gehitu ahal da, baina askotan hori pegote bat baino ez da. Historian atzera begiratuz gero, diseinua eta artea sinpletasunetik, konplexutasunera eta sinpletasun sofistikaturako buelta egin du.
Arropa, altzariak, eraikinak. Besteak beste, hiru elementu hauek gizakiarekin bat eginik egon dira gizakia gizakia izaten hasi zenean. Hasieran arropa animalien larru bat hartzean zetzan. Etxeak harri edo hostoz egindako etxolak ziren. Gerora, arte klasikoa, erromanikoa, gotikoa, garaikidea eta modernista etorri dira. Estilotik estilora konplexuagoa bilakatzen joan da mendeetan zehar. Teknologia eta teknikak hobetzen eta fintzen joan dira. Guztiz ornamentalak eta kargatuak ziren XX mende hasiera arte.
- mendearen bigarren erdian, diseinuak estilizatu ziren. Mies Van de Rohe arkitektoak “gutxiago gehiago da” asmatu zuen arte. Hau da, zenbat eta gauza gutxiago izan, orduan eta hobe. Diseinu minimalistaren sortzailetzat jo genezake. “Perfekzioa xehetasunetan dago” esateagatik da ospetsua ere. Detaileetan, baina ez detailez gainezka.
XXI. garren mendeko altzariek ez dute tira egiteko helduleku bat. Helduleku bera zuloa bera izan daiteke. Telefono mugikorrek botoi fiisiko guztiak ezabatzen saiatzen dira, diseinuan homogeinitatea eta leuntasuna zapuztu ez dezan. Batzuetan pasatu egiten dira diseinuan ezer ez oztopatzeko grina horrekin. Adibidez, TB erosi eta 5 urte geroago konturatu nintzen itzaltzeko botoi bat zeukala ezkutatuta. Beste batzuetan botoiak benetan guztiz desagerrarazten dituzte eta horrek zerikusia du gastuak murriztearekin eta obsoleszentzia programatuarekin -funtzio guztiak software eta software eguneraketekin kontrolatuz, enpresentzat errazagoa da aparatuak “zaharkituta” uztea-.
Eraikin baten fatxada erabat lisoa izan daiteke espalotik azken solairura arte. Sinplifikazioa gorenean, nahiz eta pareta horien atzetik, material horien atzetik eta eraikuntza metodo horien atzetik teknologia konplexu eta garatuena egon. Konpara dezagun XVII. mendeko Louis XV. erregearen garaiko eraikin horiekin. Detailez betetako erakin, altzari eta arropak. Garai hartan bazirudien “gehiago, gehiago da” ikuspegipean egiten zela dena.
“Gutxiago gehiago da” eta Artearen gehiegikeriak