Getxoko hilketa eta zentsura. Gaztelandia.

Getxoko hilketa eta zentsura. Gaztelandia. –

Egun batzuk joan dira Getxon 23 urteko gazte bat labankadaz hil zutela. NIk aurretik MENA zentro bati buruz artikulu bat publikatu nuen eta komentario asko agertu ziren. Horregatik, hilketa honi buruz idaztea irakurleen interesa piztu ahal duela pentsatu dut. Gainera, zuzeu-eus webgunean komentarioak libre idatzi ahal dira. Beste medioetan ez dago komentariorik edo ezin dira idatzi. Elcorreo-n normalean komentarioak idazten uzten dute, baina albiste honen kasuan betoa ezarri da.

Kontua da hilketa larunbat gauean gertatu zela, 23.00ak aldera. Bizkaiko Ikastolena jaiaren aurreko gauean, hau da, Ibilaldiaren aurreko egunean. 

Badirudi aurretik eztabaida sortu zela hildakoaren eta beste gazte batzuen artean. Hildakoa Colombiarra zen jaiotzez, baina 9 hilabeterekin etorri zen. Bere izena Juan Felipe Garcia Salazar zen. Igeltsero eta elektrizista bezala lan egiten hasi omen zen.

Hiltzaileak 5 nerabe izan dira, hau da, adin txikikoak. Edo behintzat Ertzaintzak atxilotu dituenak.

Getxoko alkatearen adierazpenetan, Getxo baketsua dela, ez dutela horrelako gauzarik nahi esan zuen. Baita gai hauekin ez dela arrazakeria edo xenofobia bultzatu behar. Hala ere, Getxoko PP alderdiak hiltzaileak atzerritarrak zirela gogoratu zuen. Ondorioz, Partido Popularrrari leporatu diote VOXen diskurtsoa kopiatzea.

Komunikabideetan ez dugu jakin (edo nik behintzat ez) nongoak ziren erasotzaileak. Baina bai “xenofobia” ez dela erabili behar. Horregatik, uste dut erasotzaileak, bai, atzerritarrak direla.

Horrelako albisteetan “una joven ha matado”, “un joven ha violado”, “un joven ha robado”… erabiltzen dute. Horregatik, youtuber asko “un joven de jovenlandia” esaten hasi dira. Hau da, “gaztelandiako gazte bat”. Pixka bat sarkasmoa erabiltzen dute, salatzeko. Zerbait txarra egiten duena ijitoa edo atzerritarra bada, ez da “ondo geratzen” bere jatorria aipatzea. Horren ordez, “gazte bat” erabiltzen dute. Hau da, Eufemismo bat erabiltzen dute.

Diotenez, “jatorri hori dutenak” ez estigmatizatzeko. Baina orduan, gu, gazteak garenok estigmatizatuak sentitu gaitezke? Edo mutila dela bakarrik esaten badute, gu, mutilok, estigmatizatuak gaude? Ni behintzat ez naiz horrela sentitzen.

Batzuen ustez “jatorria esatea ez da garrantzitsua”. Baina beste batzuentzat garrantzitsua da, arazoa zein den lokalizatzeko eta berari aurre egiteko. Orduan, pentsatzen dut nik, benetan lapurreta, hilketa eta bortxaketa datuak non daude? 

Zer uste duzu, irakurle?

Getxoko hilketa eta zentsura.

Gaztelandia.

3 pentsamendu “Getxoko hilketa eta zentsura. Gaztelandia.”-ri buruz

  • kokoteraino 2024-06-01 19:44

    EZKERRA=ELITE MEDIATIKO ETA ENPRESARIALA=ESKUMA.
    Denek nahi dute Europa desnaturalizatu eta nortasuna ezabatu. Horretarako, erabaki dute milioika atzerritarren etorrera bultzatzea. Globalizazioa haiek promozionatzen dute.

    Horregatik, atzerritarrek delituak egiten dituztenean ezkutatzen dituzte. Immigranteak guztiak onak direla saldu nahi digute.

    Patetikoa da ezkerra buru belarri lan egitea globalizazioa bultzatzen.

  • Herrialde biolentoetako jendea ekartzen baduzu, gure herrialdean biolentzia gehiago egongo da.

    2+2=4 den bezala.

  • David, ausarta zara gai tabu hau berriro azaleratzen. Nik ere ez dut ulertzen zergatik dagoen horrelako hipokresia eta isiltasuna. Eta komunikabide guztiek egiten dute, guztiek eskuin muturrekoak kenduta. Benetan harritu eta mintzen nau hau oso era nabarian ikustea.
    Eta jakina horrelakorik esaten baduzu faxista, arrazista edo batek daki zer esan ahal dute itsuak diren horiek.

    Niri bortzatzaile eta hiltzaile gehienak mutilak edo gizonak direla esaten dutenek eta aldiz neskak eta emakume bortzatzaile gutxi esaten dutenek ez naute ez mintzen ez eta harritzen. Egi borobila da bortzatzaile eta hiltzaile gehienak gizonak direla. Jakina gizon guztiak ez gara ez bortzatzaile eta ez hiltzaileak.

    Bortzatzailea gizona dela esaten badute emakumeak gizonen aurka jarriko dira?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude