Gazteon Filosofia
Gazteon Filosofia
Gaztea. Duela urte batzuk, gazte hitzak urte gutxiko pertsona esan nahi zuen, 13 eta 20 urte bitartekoa, axolagabea, bururik gabekoa, alaia, bizitzeko griña zuen pertsona zen. Urteak aurrera egin ahala konturatzen joan naiz gaztearen definizoa aldatuz doala urteekin batera, gaur egungo gaztearen esanahia eta duela urte batzuetakoa ez dela berdina. Gazteok gero eta erantzunkizun handiagoa dugu gizartean, izan ere guk atera beharko dugu aurrera pilota, hori dela eta, agian gurasoek behin eta berriro esaten digute ikasi, ikasi eta ikasi gehiago. Behin eta berriro esaten da bizitza bi egun direla, ondo pasa. Hemen da non gazteok beraien filosofiaren arabera, bide bat hartzen duten. Nik askotan galdetzen diot nire buruari erratu ez nahizen hartu egin dudan bideaz. Gaur egun bizitza esperantza 80 urtekoa da Euskal Herrian, Espainako altuena dena. Ni gazte bezala bi filsofia bereiztu ditut hasieratik bizitzan eta horiek dira gehien bat nabaritzen direnak gaur egungo gazteetan.
Aurrekoarekin ez dut esan nahi azken boladako gazteok ez ditugula gure festak edota ez dugula bizitzeko gogorik, baina bai kontzientziatu egin gaituztela txikitatik, ikastolan egiten eta jasotzen dugunarekin, unibertsitaetra gozazela, eta bertatik lan mundura, ohiana dirudiena hesitik.
Lehengo jarrera, gaztea naiz eta orain da nire momentua, errendimendua aterako diot = Festak, neskak, alkohola etb. Ezer gehiago. Zure bizitzako lehengo urteak parrandaz parranda eman dituzu ezer inporta barik. Ikastola gainditu eta gero nork daki sorte pixka bategaz ez duzun lan postu on bat lortuko. Bigarren jarrera, gaztea naiz eta badakit urte hauek ni toki baten edo bestean jarriko nautela horrexegatik gogor ikasi eta behin lan postu on bat lortu egin dudala ekingo diot dibertsioari. Ba ni ez bata ez bestea, aitortuko dut nik ere badiodala etorkizunari beldurra eta horregatik jasotzen dudala prestakuntza ikastolan, gauzak errazteko, ikasteko. Hori bai asteburuetan kalera, egun bat bada, bakarra eta bi badira, hobe.
Nire aburuz, egungo gazteen akatzetako bat da, guztia zuri edo beltz ikusten dutela , eta zer gertatzen da grisarekin?
Gure aitona-amonei gazte zireneko garaiz zehozer kontatzea eskatuz gero, botatako prediku, hitzaldi, ipuin, kontu horretan beraien aldeko, lan asko, bizitza gogorra, gutxi jateko, asko lagundu bezalako hitzak sartuko dituzte. Bestalde, sermoia bukatu aurretik beti egiten dute komentarioren bat esanez, gaur egungo gazteak: nahi dituzuen gauzak dituzue, ez duzue batere lanik egiten… eta hori entzutea da ni amorratzen nauena. Esango nuke egungo gazteok gure zailtasunak ere baditugula, nahiz eta haiek hori ez pentsatu.
Bakoitzak badaki non duen sartua burua, ona da erabakia?agian bai edo agian ez, nork daki.