Gasteizen zezenketarik ez azken 2 urteotan

Gasteizen zezenketarik ez azken 2 urteotan –

Orain dela urte batzuk, Katalunian zezenketak debekatu zituzten, 2012 urtean zehazki. Hedabideetan azaldu zuten bezala, beraien asmoa animalien tratu txarrak, kasu honetan zezenketak, ekiditea zen. Lege berri hau ikusita, Euskal Herrian, animalien eskubideen aldeko talde batzuk saiatzen ari dira, animalien tratu txarrak debekatzen, bereziki zezenen aurkakoak. Lortuko dute gure eskualdean, horrelako legeren bat bideragarri izatea?

Egoera honek zenbait iskanbila sortu omen ditu. Izan ere, gaur egun badago oraindik gizartearen ehuneko bat gustuko duena ikustea nola hil egiten dituzten animaliak.

Gasteizen zezenketarik ez azken 2 urteotan

Gaur egun, aldiz, gero eta zezenketaren kontrako ekimen gehiago entzuten ditugu eta ez da gutxiagorako. Animaliak zein gizakiok izaki bizidunak gara eta denok dugu duintasunez bizitzeko eskubidea.

Artikulu honen bidez, nire ikuspuntua adierazi nahi dizuet. Tamalez, ezin dut sinetsi, nola XXI. mendean, posible den honen inguruan eztabaida egotea. Nik argi daukat, eta zenbait puntuen bidez nire ikuspegia aurkeztuko dizuet.

Alde batetik, aipatzekoa da zezenketaren alde dauden pertsonek horrela diotela: “zezena duintasunez hil egiten da”. Duintasuna, kasu honetan, zure kabuz borrokatu nahi duzunean izango litzateke, eta nik dakidala animalia behartuta sartzen da zezen plazara. Hots, non dago duintasuna?

Ildo beretik jarraituz, azpimarratzen dute: “zezenak ez du sufritzen”, baina nola ez du sufrituko hil egiten eta zauritzen badute? Honek, berriz ere, ez dauka inolako zentzurik.

Bestaldetik, zenbait pertsonentzat, zezenketa lanbidea eta diru-iturria da. Estatistiken arabera, zezen plazak gero eta hutsago daude. Hortaz, honek zerbait adierazi nahi du; apurka-apurka gizartearen pentsaera aldatzen doa.

Zezenketarekiko ikuspuntua aldatzen doala frogatzeko adibide bat jarriko dut; ez gara oso urrun joan behar. Gasteizeko Udalak ezin izan ditu azken 2 urteotan (2017 eta 2018) zezenketarik eskaini. Arrazoia? Zezenketa horiek kudeatzeko enpresarik ez da aurkeztu. Izan ere, gero eta publiko gutxiago dago eta ez da errentagarria.

Zezenketarik ez 2018an Gasteizen

Nabarmentzeko, ondo legoke aipatzea, hainbat pertsonek beren jarrera justifikatzen dutela, tradizioa eta kultura dela esanez. Baina beste hainbat tradizio desagertu dira, inolako arazorik gabe. Lehen gurdietan ibiltzen ginen eta orain ez, adibidez.

Amaitzeko, gomendatuko nuke Euskal Herrian legeren bat jartzea, baina lege hau graduala izatea, hau da, apurka-apurka. Adibidez, Portugalen eta Texas-en (AEB) ez dira hemen bezala zezenketak egiten, hau da, egin egiten dituzte, baina ez dituzte hiltzen. Gainera, banderillak ezin dizkiete txertatu. Belkroarekin itsatsi behar dizkiete.

Erabateko debekua egun batetik bestera traumatikoa izan daiteke zezenketa zaleentzat. Baina tarteko debekuaz, diru-laguntza publikoak murriztuz edo ezabatuz, gehi gizartean areagotzen ari den aurkakotasunari esker, zezenketak urte batzuk barru, ziurrenik EHtik desagerraraziko ditugu.

Gasteizen zezenketarik ez azken 2 urteotan