Ezin identitateari uko egin

Ezin identitateari uko egin –

Gizakiok gizaki garen heinean, badago zerbait beste izakiotatik bereizten gaituena. Gu, mundura egokitu ordez, mundua gurera egokitzen dugu. Animalien erreinuan, animalia sozialak eta indibidualistak gaude. Gu, primate garen aldetik, animalia sozialak gara, alegia, familia edo leinuari atxikitzen gagozkio.

Nerabezaroan atxikipen hori familiarekiko pixka bat aldentzen da. Batez ere, gurasoekiko. Interes talka sortzen da eta hala, gurasoak gure nahiak mugatzen dituzte. Gure hobe beharrez hartzen dituzte erabakiak, baina nerabe garen neurrian, gure askatasunaren aurkako keinutzat jo ohi dugu jarrera hori. Orduan, taldeko erreferenteak hurbileko lagun taldean topatzen ditugu. Normalean, nerabezaroan, gazteak (20-25 urtekoak) miresten ditugu. Idoloak, nolaez adin tarte horretakoak dira. Gerora, gaztetasunera heltzen garenean familia beste modu batean ulertzen hasten gara.

Nortasuna garatua dugu adin nagusitasunera heltzen garenerako. Nortasun indibiduala. Eta nortasun kolektiboa? Esan bezala, gizakiok animalia sozialak gara. Gure nortasun indibiduala nortasun kolektiboarekin interkonetatua dugu.

Nortasun kolektiboak gizaki-talde batekiko lotzen gaitu. Horrela, talde horiek amankomuneko elementu baten bidez ematen da: erlijioa, kirola, zaletasuna (musika, jarduerak, literatura, artea…). Ikur batzuek kolektibo horrekin bat egiten gaituzte. Ikur horiek eslogan, irudi, janzkera, ohitura… eta abarrekin gauzatu daitezke.

Eta non geratzen da orduan, etnia edo nazionalitate nortasuna? Esan liteke, sentimendu hori aurreko giza-taldeekiko transbertsala dela eta horren gainetik egon ohi dela. Gainera, badago elementu bat etnia edo nazionalitate batekin identifikatzen gaituen elementu bereizgarri bat: hizkuntza. Hizkuntza batzuk, ordea, nazio zehatz baten gainetik daude. Hizkuntza txiki batzuk nazio zehatz bati mugatzen dira.

Non dago euskal nortasuna? Eta espainiar nortasuna?

Gure nortasuna gaur egun, ezbairik gabe, hizkuntzaren bidez bideratzen da. Izan ere, globalizazioaren atzaparretan, janzkera, kultura (musika estiloak, dantza…), zaletasunak eta abar, estandarizaziorako joera dute.

Bizitzeko motibo edo pizgarria izan daiteke nortasun kolektiboa?

Ezin identitateari uko egin

Denok dugu nortasun kolektibo bati edo besteari lotzeko beharra. Badira futbol talde batekin egiten dutenak, eta badira Harley Davidson motorzale elkarte eta janzkerarekin erabat identifikatzen direnak. Baina esan bezala, nortasun nazionala transbertsala da eta denoi eragiten digu. Hortaz, inkontzienteki denok identifikatzen gara batarekin edo bestearekin.

Badira batzuk “Munduko biztanle” edo “Munduko hiritar” bezala bere burua definitzen dutenak. Eta beste batzuek “nazionalismoa bidaiatzen sendatzen den gaixotasuna da” (Miguel de Unamo-k lehendabizi aipatua). Baina egia esan, kanpora bidaiatzen baduzu eta atzerrian 3 hilabete jarraian pasatzen baduzu, inoiz baino gehiago konturatzen zara zure jaioterriak duen garrantziaz. Ziurrenik galdu arte apreziatzen dugun oro bezala. Berlinen bazaude eta norbait euskaraz entzuten baduzu autobusean, zuzenean konexioa egiten duzu pertsona horrekin. Inoiz baino balio handiago ematen diozu zure hizkuntzari. Are gehiago, niri emakume erdaldun batek esan zidan bezala, euskara ez zaio gehiegi axola, baina Bartzelonan bizitzen egon zenean, amorru ematen zion besteek katalanez mintzatzea eta berak esan behar izatea “euskara ez zekiela”.

Bestalde deigarria da Ciudadanos edo PP alderdian “nazionalismoa” edo “abertzaletasuna” deitoratzea. Izan ere, eurek euren nazionalismoa defendatzen dute, baina beste txikiagoak ukatuz eta horiei aurre eginez.

Zeintzuk dira euskaldunon nortasuna pizteko arrazoiak?

Baten batek esan dezake abertzaletasuna piztea atzerakoia dela, arrazista, xenofoboa… Baina euskalduntasuna piztea ez da inoren aurka egitea.

Bizitzeko, helburu, ilusio eta pizgarriak beharrezkoak dira. Eta herrialde bat “zure” herrialde bezala identifikatzea, zure bizitza proiektua bertan burutzeko nahia izatea, garrantzitsua da. Are gehiago, zure herritartasuna oraindik osotasunean onartuta ez dagoenean. Hori da euskal naziotasuna. Gurea ez da beste lekuetara zabaldu nahi den naziotasuna, biziraun eta aitortua izan nahi duena baizik. Horren alde borrokatzea, bizitzako pizgarria da ere.

Zeintzuk dira euskaldunon nortasuna adierazteko elementuak?

Esan bezala, hizkuntza elementu bereizgarriena da, baina intangiblea. Gure bandera (ikurriña), gure sinboloak (lauburua, arrano beltza, Euskal Herriko armarria, eskualdetako sinboloak), gure kirol taldeak, gure kirolak (pilota, herri kirolak)…

 

Ezin identitateari uko egin

Zer duzu buruan “Ezin identitateari uko egin”-ri buruz

  • “Gurea ez da beste lekuetara zabaldu nahi den naziotasuna, biziraun eta aitortua izan nahi duena baizik. Horren alde borrokatzea, bizitzako pizgarria da ere”

    Mundua disolbatu, berdindu eta lautzen duen Desegite Aro honen erdian, haragokotasunik gabeko bizimodu aburgesatu, hedonista eta materialista batean murgildurik gabiltzala, ez al da hautu ederra, gorena, heroikoa… zure bizitzaren zentzua Euskal Herri zahar eta ahuldu honen biziraupen-borrokari lotzea? Azken ahalegin bat, ez da beste aukerarik izango eta.

    Ederra artikulua, zorionak!