Euskara vs Ingelesa: Aurkariak ala Bidelagunak?

Euskara vs Ingelesa –

Maila desberdinetako ingeleseko irakaslea izanez, ikasgelan batzuetan konturatzen naiz euskerak eta ingelesak, zenbait alderditan, antzekotasuna dutela. Gaur egun oso ohikoa da euskara oso zaila dela entzutea, ez hori bakarrik baizik eta hitz batzuk oso arraroak direla ere esaten dute. Hala ere, ez gara konturatzen beste hizkuntzetako hitz horietako asko ere modu berean sortzen direla. Horregatik, artikulu hau idaztea erabaki dut, nire ingeleseko ezagutzei esker egin dudan hausnarketa helarazi ahal izateko eta euskara ez dela dirudien bezain zaila ikusarazteko.

Euskara vs Ingelesa

Ezer baino lehen, bi hizkuntza horiek hitzen sortzea duten antzaz mintzatuko natzaizue adibide batzuk emanez; 

  • Eserleku honek besoak eusteko aldea du. Horregatik du “besaulki” izena; armchair (arm+chair) = besaulkia (beso+aulki)
  • girlfriend (girl + friend) = neskalaguna (neska + laguna)
  • password (pass + word) = pasahitza (pas + hitza) 
  • settings (to set) = ezarpenak (ezarri+pen) 
  • bookshop (book + shop) = liburudenda (liburu + denda) (ez nahastu libray eta bookshop)
  • ashtray (ash + tray) = hautsontzi (hauts + ontzi)
  • housewife (house + wife) = etxekoandre (etxeko + andre)
  • cotton = kotoi
  • risk = ar-RISK-u
  • trick = trikimailu

Gainera, ahozkeran eta ortografian ere batzuetan gauza bera gertatzen da, esate baterako; 

  • cRocodrile = kRokodilo (EZ KOKODRILO)

Euskara vs Ingelesa

  • orchestRa (“orKestra” ahoskatua) = orkestRa 
  • profile = profil (EZ PERFILA)
  • adjective = adjeKtibo / subject = subjeKtu / object = obejKtibo
  • iMMigration = iMMigrazio (EZ INMIGRAZIO)
  • staTistics = estaTistika (EZ ESTADISTIKA). Beraz, da EustaT eta ez EustaD.

Adjetiboaren erabilerari eta posesiboari dagokienez, beste parekotasuna aurki dezakegu; hau da, ordena.

  • Moe´s tavern = Moeren taberna ? la taberna de Moe
  • Corn flakes = Arto maltuak ? Copos de maiz

Era berean, esan daiteke euskara eta ingelesa askoz inklusiboagoak direla, kontzeptu askotan ez baitago generorik, hauek dira; 

  • Izenordinetan; 
    • we = gu ? nosotros/as
    • you = zuek ? vosotros/as
    • they = haiek ? ellos/ellas
  • Erakusleetan; 
    • this = hau ? este /esto/ esta
    • that = hori ? ese / eso / esa
  • Artikulu zehatzetan eta ez zehatzean; 
    • the = a/ak ? el /la/ lo
    • the = ak / ek ? los / las
    • a/an = bat ? un / una 
  • Hitz batzuk; 
    • child = ume ? niño/a
    • parents = gurasoak ? padres (eta ez “madres”)
    • teacher = irakaslea ? profesor/a
    • friend = lagun ? amigo/a

Aldi berean, gaztelania ikasten dutenek askotan buruhauste horiek dituzte generoarekin; izan ere, askotan ez da ulertzen zergatik hitz batzuek daukaten generoa, zera da; “la leche” eta ez “el leche”. 

Bestalde, egia da zentzu batean euskara ingelesa baino zailagoa dela, hots, aditzak, aldi berean gaztelania euskara bezain konplexua delakoan nago, gutxienez zentzu horretan. Aditzak aztertutakoan konturatu nintzen bai gaztelaniaz bai euskaraz denbora eta kopurua adierazten ditugula, ingelesaz ez bezala. Hau da, “egin dut” eta “he hecho”, aditz horietan badakigu subjektua dela “Ni” eta objektu bat dagoela ere bai. Ingelesez, aldiz, ezin dugu esan “Have done” , subjektua eta objektua zehaztu behar ditguluako; beraz, horrela esan behar dugu “I have done it”. Ondorioz, esan genezake euskara eta gaztelania ere paralelismo bat dutela. 

Laburbilduz, nahiz eta begi bistan euskarak eta ingelesak erabat ezberdina diruditen, aipatu ditudan moduan haien artean badaude harritu nauten antzekotasun batzuk. Ingeleseko irakasle gisa, ohartu naiz, ondo aztertzen badugu, euskara ez dela dirudien bezain korapilatsua. Hori ba, ukaezina da ingelesak presentzia handiagoa duela gure jendartean eta gainera normalizatua dagoela; batez ere, internazionalean, horregatik hizkuntza horretan ditugun estimuak ohikoagoak dira. 

Euskara vs Ingelesa  Euskara vs Ingelesa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude