Euskara futbolean: pankartak eta kantak
pankartak eta kantak –
Futbola, gustatu ala ez, zale gehien dituen kirola da Euskal Herrian. Baita federatu kopuru aldetik ere eta komunikabidetan duen presentziari begira ere. Gizartearen expresio eta sentimenduen katalizadorea dela esan daiteke. Eta zer nolako presentzia du euskarak mundu honetan?
Pankartak eta kantak sortzearen lana bereziki gazteen aldetik dator. Eta gazteen artean euskararen ezagutza nahiko altua da, nahiz eta gehienek ez erabili haien arteko elkarrizketetan. Futbolean duen presentzia, ordea, nahiko altua dela esan daiteke. Ez bakarrik futbolean, baita beste kiroletan ere. Noski, presentzia hori bermatua dago euskara oso errotua dagoen tokietan: Gipuzkoan, Bizkaia ekialdean, Nafarroa iparraldean… baina Araban eta Nafarroan ere ez da makala (Iraultza 1921 eta Indar Gorri dira peña ezagunenak Alaves eta Osasunan, hurrenez hurren). Hona hemen tik tok-eko bideo bat, Iraultza 21ekoek kalejiran:
@iraultza1921_ #fanaticsontour #iraultza1921 #iraultza #burgos #elplantio #alaves #deportivoalaves
Iparralden, non Rugbya den agian zale gehien erakartzen duena presentzia eskasagoa da. Baina hor hasi zen Mikel Laboaren Txoriak Txori kanta partiduen ostean a capella kantatzearen tradizioa. Orain, ohitura hori Hego Euskal Herriko estadio eta pabilioietan ere hedatu da.
@euskalhintxak7 Athletic club #athleticclub #athletic #sanmames #ichh #iñigocabacasherriharmaila #hnt #herrinorte #euskalhintxak #euskalhintxak7 #euskalherria???? #euskalherria
Bilboko Athletic taldean Herri Harmailak bideratzen ditu zaletuen gora beherak. Pankarta handi-handiak egiten ditu eta Clubaren zuzendaritzaren laguntza izaten du. Trabak ez dizkio jartzen bederen, pankarta erraldoiak jartzerakoan edo jarritakoan. Agian kanta ospetsuena San Mamesen hau da: “Athletic, Athletic geuria! Porobon, porobon, poro-bon-bon-bon-bon!!”
Nola ez, betiko “Jo ta ke, irabazi arte” edo beste gol bat nahi denean “beste bat, beste bat!” klasikoak dira.
Abenduaren 3an “euskarak behar zaitu” pankartarekin atera ziren partidu aurretik. Egia da jokalari batzuek ez dakitela euskaraz egiten, baina Athletic-ek duen filosofiari esker, talde erdiak baino gehiagok euskaraz egin dezake (Lekue bilbotarra, Villalibre gernikarra, Galarreta Eibartarra…) edo ulertu bai, behintzat.
Eibar, herri txikia izanagatik (30.000 biztanle, estadio askotan herri osoa 2 edo 3 aldiz sartzeko moduko aforoa dute), futbol talde potentea du. Eta zalegoa pozik eta kantari “Goazen Eibar, goazen Eibar”.
Errealak, noski, euskararekin bat egiten du. Talde txuri-urdinean ez dute zalantzarik. Euskaraldiarekin bat egin du. “Hemen dago bultzada / zurekin batera / Atotxako arima berpiztera goaz / Anoetako harmaila jaioberri da ta Aitor Zabaleta”.
Jende masa bideratzeko gaitasuna dute jarduera hauetan, euskaraz abestea edo lelo bat botatzea hiztun erdaldunei begira oso garrantzitsua da. Hizkuntzaren erabilera eta onarpen soziala koska bat gora eramaten du.
Jo ta ke, irabazi arte