Euskara arropan agertzea nahi baduzu

Euskara arropan agertzea nahi baduzu –

Euskara arropan agertzea nahi baduzu:

Kaletik noala, jendeak jantzita duen arropari erreparatzen ibili naiz azken aldi honetan. Jantzi arropak erraz errekonozitzen dira: Levi’s, Adidas, Guess, Nike… Mundu osoan ezagunak dira. Jendea “seguru” sentitzen omen da izen horiek handi-handian agertzen bada, nolabait, marka horiek “arropa ona” duzun seinalea adierazten dutelako. Edo behintzat publiko orokorraren errekonozimendua duela. Batez ere jende gaztearen artean ikusten da gehienbat. Eta kirol-arropan bereziki.

Baina horrelako markak eramatea, bestalde, publizitate-palopostea izatera eramaten gaitu. Zergatik ordaindu behar dut askoz garestiago den arropa, gainera, marka hori agerian eramateko? Batzuk harro eramaten dute, baina 2 aldiz pentsatuta, pertsonalitate falta ere erakutsi ahal du.

Bitxia da batzuek irakurtzera gonbidatzen gaituztela arropa marka batzuekin (Lee -un libro-). Beste batzuek hitz egitera (Converse -usted-). Eta beste batzuek gertatutako zerbaiten berri eman nahi digute (Pasadena). Edo… agian dena haiek beraganatu nahi dute? (pasa-dena!, niretzat nahi dut eta!!).

Markarik ez baina, esaldiak, hitzak ingelesez estanpatuta eramatea oso ohikoa da. Adibidez “Love” idatzita, besterik gabe. Handi-handian gainera. Edo Estatu Batuetako edo Inglaterrako hirien edo beste tokietako izenak (New York, Los Angeles, Boston…).

Eta euskaldun bazara eta euskaraz idatzita dagoen zerbait eraman nahi baduzu? Zer egin behar da kasu horietan? Kasu horietarako hurrengoak kontuan hartu ditzakegu:

KOT. Mendiko tematika hartzen du izerdikoak (sudadera), kamiseta, txanoak eta horrelakoak egiteko. Kotoiz egindako produktuak direnez, kot deitzen da.Neska | KOT Euskal Herria

ONDDO TA PUNTO. Nafarroako enpresa familiarra da. Bere arropa gehienean hori jartzen du: Onddo eta punto. Eta punto, besterik ez. Hitz joko bat egiten dute, “Ondo eta punto” (Ondo eta listo, Ondo eta kitto) eta mendietan topatzen diren onddoak (perretxikoak). Askoz gehiago idatzita ez dute jartzen.Onddo ta Punto | Made in Spain

Atxandigaina Mendia eta euskal motiboak oso presente ditu bere diseinuetan. Internet bidez saltzen du, baina baita denda fisiko batzuetan ere.Atxandigaina. Euskal Herriaren kultura babesten duen marka.

Euskara arropan idatzita ikusteko, “euskal markak” alde batera utzita (Astore, Ternua…) ekimen, ekitaldi eta aldarrikapenetara jo behar dugu:

  • Adibidez: Ikastolako jaiak: Ibilaldia, Kilometroak, Araba euskaraz, Herri Urrats, Nafarroa Oinez.
  • Musika taldeak: Berri txarrak, Rotten, Gatibu, Zetak, Huntza, ETS…
  • AEK, Argia, Berria eta beste hainbat erakunde, elkarte, alderdirena.
  • Bestalde aldarrikapen arropa asko egiten da, ingurugiroagatik, politikagatik, eta abar.

Errekamendi, Forum sport euskal markak saltzen diren dendak dira.

Baina guztia kontuan hartuta, eta hausnarketa orokorra eginda, badirudi euskaraz agertzen diren slogan edo leloak “txikiago” idazten direla eta gehienetan aurretik bakarrik. Ingelesez ikustea ohikoagoa da eta gainera, handi-handi, lotsarik gabe.

Hori bai, horrelako arropa eramanda, nortasun markatua duzu. Atzerrian bazaude, hemengoa zarela edo Euskal Herriarekin lotura duzula adierazten duzu. Futboleko kamiseta batekin bezala, baina modu sutilagoan.

Euskara arropan agertzea nahi baduzu

3 pentsamendu “Euskara arropan agertzea nahi baduzu”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude