Euskaltegitik dendara, mingaina astintzera
Euskaltegitik dendara, mingaina astintzera –
Kaixo irakurleok:
Euskaltegi bateko ikasleak gara. Denetarik dago gure taldean: atzerritarrak (3 perutar), bertakoak, gazteak, langileak eta erretiratuak. Gazteenak 19 urte eta nagusienak 71. Aurten, gure motibazioa handitzeko eta ikasten duguna praktikan jartzeko ekimen batean parte hartzen ari gara. Euskaltegitik lagundu digute. Izan ere guri kostatzen zaigu aurrerapausu hori ematea. Dendariekin elkarrizketak antolatu ditugu irakasleekin batera.
Lehenik eta behin, klasean hiztegia eta egiturak landu ditugu, gramatikarekin batera. Gero elkarrizketa fiktizioak egin ditugu gure artean. Aste batzuk geroago, irakasle batek eskatu zigun nahi genuen denda edo zerbitzua aukeratzea. Beraz guk herriko harategi, mertzeria, okindegi, fruta denda, estanko, liburutegi eta abarretan parte hartzen joan gara, banan banan.
Denda horretan langile euskaldunak egongo zirela ziurtatu behar genuen. Izan ere, beti ez dira egoten. Edo ordu batzuetan oso lanpetuta egoten dira. Langileekin adostu ondoren, irakasle batekin joaten gara dendetara edo saltokietara. Gure maila oso altua ez denez, [1] lokalean egingo ditugun galderak prestatzen ditugu eta [2] irakasleak gainbegiratzen du. Gero, [3] buruz ikasten dugu eta “simulakro” bat egiten dugu klasean edo irakaslearekin. Batzuetan lokalean sartu baino lehenago azken entsegua egiten dugu.
Kasu askotan, euskaltegitik kanpo euskaraz egin dugun lehenengo aldia izaten da guretzat. Hasieran urduri jartzen gara batzuk, baina geroago lasaiago egiten dugu. Gainera, gure irakaslea ondoan egoten da eta batzuetan gaztelaniara itzultzen digu edo ulertzen laguntzen digu. Zerbait esatea ahazten badugu, batzuetan gogoratzen digu. Bukaeran “oso atsegina” zara esaten dugu eta horrekin beti irribarre bat ziurtatzen dugu. Egia esan, orain arte, langile guztiek pozik eta atseginez egin digute arreta.
Batzuetan, zaratarekin ez dugu ondo ulertzen. Edo oso azkar hitz egiten dute, edo euskalkian egiten dute, gure kasuan bizkaieraz. Guk, badaezpada, papera eramaten dugu, baina gutxitan begiratzen dugu.
Ariketa hau oso aberasgarria da guretzat. Kasu askotan denda edo lokala aurretik ezagutzen genuen. Baina ideia da egun horretan soilik ez egitea, baizik eta hurrengo egunetan ere, nahiz eta gure irakaslea ondoan ez egon.
Ekimen honen helburua ere, gure herriko merkatariak eta merkataritza laguntzea da. Interneten edo denda handietan ez duguna lortzen dugu: arreta pertsonalizatua eta hurbila, hala nola, gure euskara praktikatzea. Helburua ez da soilik aldi baten egitea, hurrengoetan ere saiatzen hasi gara.
Agian zein herritan egiten dugun galdetuko diozu zure buruari. Ba, gure herria Mungia da. Eta guri lagundu diguten negozio edo saltokiak hauek dira:
- Gure Ogia ogitegia
- Sandra mertzeria
- Areizti igalitegia
- Artetxe harategia
- Arantoki Martin (Iturribarriondo kaleko arraindegia)
- Torrebilate Udal Liburutegia
Zalantzarik ez zer egingo dugun idazlaneko saria lortuz gero: 13 ikasleren artean banatu eta Mungiako dendatan gastatu, euskara praktikatuz.
* Idazlan hau taldean antolatu dugu.