Euskaldunak ginateke, euskara jakin ezean?
Euskaldunak ginateke, euskara jakin ezean? –
Euskal Herriak historian zehar jasotako alboko bi estatu indartsuen errepresioa nabaria da gaur egun, minduta dirauen gizartea eta izugarrizko zauria duen hizkuntza utzi zuen zapalkuntza horrek. Orduko gizarte horri izaera lapurtu zieten, esanen arabera ”hizkutzak gizaki bilakatzen gaitu” eta gure ohiturekin batera gehien maite genuen altxorra kendu ziguten. Horren poderioz, euskera gutxika desagertzen hasi zen eta familia euskaldun asko sustraietatik apurtu ziren haien berezko izaera galdu zutenez geroztik.
Egoera aldatu egin da eta euskara pixkanaka hedatzen hasi da, gaur egun gure hizkuntza ulertzen eta komunikatzen dakiten kopurua bere gorenean dago, aurreko belaunaldiekin konparatuz. Hala eta guztiz ere, gazteok nahiz eta euskara jakin, ez dugu erabiltzen ohi ikasketen eremutik at. Askok, bildur diogu gutaz espero den euskera maila ez gainditzea, eta zer esanik ez, euskara bete-betan hitz egiten duten horiekin berbetan zaudenean, barrutik loratzen den demoniño hori erratuko zarela errepikatzen duena behin eta berriro. Beste batzuk ordea, nolabaiteko gorroto barneratua diote euskerari, euskeraz hitz egiterakoan isildu zaitezen agintzen dizutenak edo zure hitz egiteko moduez farre egiten dutenak. Hauen rola, faxistena baino kaltegarriagoa da gure hizkuntzarentzat, gure artean sator bezala ostondurik daude eta haien burutxoa agerian uzten dute komentario naskagarriak botatzeko. Baina nondik dakarte euskal gazteek ”gorroto” hori?
Egia esanda, nire buruari askotan galdetu diodan galdera da hau. Hasteko, askorentzat euskera inposatua izan den hizkuntza da, hezkuntza arloan zehazki, eta askori ingelerarekin gertatzen zaigun legez, inposizio horrek hizkuntzarekiko errefusa garatzea suertatu du. Gainera, zerbitzu publikoetako postuak lortzeko exijetzen duten maila eskuratzea izugarri gatza da euskara ikasi nahi ez dutenentzat. Beste ildo batetik, nerabe askok euren buruetan duten euskal izaera esteriotipatuarekin bat egiten ez dutenez, euskera baztertu eta aparteko izaera eraikitzen dute. Haien ustean, euskaldunok ikurriña soinean, lauburua bularrean eta Sabino Arana buruan daramagu eta kasuak kasu, ez litzateke errealitatetik urrunago egon. Euskal izaera anitza da eta nire ustez banako baten izaera bere berean dagoen sentimendua da, aspektu fisiko zehatz batera edo berba egiteko modu batera murriz ez daitekeena. Nire aitak ”vasco” dela esango zizun, haren aitak aurretik esan bezala eta hori euskara mintzatzen ez jakin arren. Orduan zerk bihurtzen gaitu euskaldun?
Nire ustez ideia politiko, hizkuntzetik eta kanpoko itxuratik haratago doan sentimendua da. Atzerritik bueltatzerakoan errepidetik Euskal Herrian zaudela markatzen duen kartela etxean egotearen babesa nabaritzea, zure betiko txokoetara bueltatzeak eragiten dizun poza, gure herriak eskaintzen digun paisaia ederrez goxatzea…
Finean, duintasunez eta ohorez zure herria maite duzula sentitzea eta hedatzen ari den hizkuntza horri bultzadatxoa ematen saiatzea edo gutxienez atzera joan ez dadila ahalegintzea.
“Ez al dakizu erdara dela erdaldun egiten gaituena?”
Euskaraz mintzatu, nabarreraz pentsatu.
Nabarra euskarazko kolore bat dugu, euskaldun gehienek ez dakitena. Nabarreraz pentsatzen duenak burua pipiak janda dauka alderik alde.