Etxeak sakabanatzea harresi sozialak eraikitzea da
Etxeak sakabanatzea harresi sozialak eraikitzea da –
Hiriak indar handia du. Populazio handia dago eta han denetako zerbitzuak, hondartza eta lanak daude. Mugimendu handia sortzen du. Hala ere, jende asko dago ezin daitekeena hirietara joan autorik ez dutelako eta nahiz eta garraio publikoak erabili, maiz berandu etortzen dira eta jende gainezka. Arazo larria da denek ez edukitzea aukera hirietara joatea modu eroso batean eta azkar.
Egoera hau aldatu egin behar da. Modu honetan erakusten da argi harresi sozialak eraikitzen ari direla. Hirian bertan zentroan bizi edo urbil bizi direnentzat askoz errazagoa dute lanera joatea oinez edo kotxea edukiz segituan han daudelako baina denek ez dute horrelako zortea. Beste batzuk, argi esanda, ez dute hainbeste diru kotxea erosteko edo ez dute karnetik eta egunero saiatzen dira edozein bide egiten lanera iristeko. Honek egiten duena da klase soziala bi zatitan banatzea.
Egin behar litzatekeena izango da hirian bizi direnen guztientzat pentsatzea. Denentzat lanera edo hango zerbitzu batera joateko erraztasuna izatea eta ez bakarrik maila sozial handia dutenentzat. Ahalko dutena izango litzateke App bat sortu eta ez daukatenentzat kotxerik, handik hartu ordua eta lekua eta kotxez harantz bidaltzea. Garraio publikoetan gehiegi itxaron behar denez, autobusak ordutegi berria egin beharko lukete. Ordu laurdenero ondo egongo litzateke. Horrela, autobusak ez daude jendez gainezka eta leku gehiago dago. Horrela ere lanpostu gehiago sortuko lirateke. Kaleak egiterakoan ere kontuan hartu behar dira. Adibide on bat da, ezin dituzte jarri kale ixtuak, bestela ezin izango da kotxea erabili ezta garraio publikorik, eta oinez beste leku batera joan beharko dute denbora asko galduz.
Berdintasuna izatea mundu honetan esentziala da. Gizarte batean bizi dira pertsonak, horrek esan nahi du denon laguntzaz bizi behar direla, bestela ezer ez. Amorru handia ematen dit nola denek ez duten besteei laguntzeko asmorik. Asko ez dira konturatzen, baina egoera txarragoan dauden jendearen azalean jarriko balira iritziz aldatuko lukete. Gainera, gizartean denok parte hartzen badute eta laguntzen badute, askoz hobeto biziko lirateke eta ez da egongo horrelako arazorik, autoena adibidez. Prozesu honetarako agian denbora beharko du baina manifestazioa eginez, grebak eta asko saiatuz lortu egingo da.