Estatua hustea, baina ez guztiz uztea

Estatua hustea, baina ez guztiz uztea –

Euskal Herriak eta Kataluniak independentzia mugimenduak dituzte. Hizkuntza propioak, kultura eta ikus bereizgarri sendoak, hala nola, historian zehar edukitako erresuma propioak (Nafarroako Erresuma, Paisos Catalans mugimenduak) gaur egungo nazionalismo edo abertzale sentimendua, eta alderdi politikoek, boterea edukitzea eragin dute. Ia bi mende daramate independentzia edo nolabaiteko burujabetza aldarrikatzen. Hartara, Espainiako azken Konstituzioa sortzean (1979an), hots, autonomia erkidegoak sortu zirenean, hainbat eskumen edo konpetentzia lortu zituzten. Osasungintza, hezkuntza, segurtasuna (polizia autonomikoak) eta beste hainbat alor, bertatik bertara kudeatzea aintzatetsi zitzaien. Ordutik aurrera, legegintzaldi bakoitzean Espainiako Gobernua osatzen zuten alderdiekin negozioatu dituzte konpetentzia gehiago eskuratzea. Hortaz, autonomia estatutuak ez dira osotasunean bete, baina poliki-poliki lortzen ari da.

Azken urteotan prozesu hori areagotu dela esan genezake. EAEk gartzelak edo RENFE aldiriak kudeatzeko traspasoa eskuratu du, Nafarroako Foru Erkidegoak Foruzaingoa Guardia Zibilaren eginbehar batzuk bereganatzea lortu du (Trafiko kontuetan bereziki), edo Kataluniak immigrazio arloko konpetentzian sakontzea negoziatzen ari da. Hauek batzuk aipatzearren, izan ere, beste hainbat arlotan lortu dira konpetentziak edo lortzeko prozesuan daude.

Beraz, independentzia osoaren faltan, arian-arian ari dira Espainiako estatua eginbeharrez husten, baina estatu horren menpekotasunetik ez dute alde egiten uzten. Beste modu batean esanda, estatuaren presentzia gutxitzen ari da fisikoki. Bere eraikinak, egoitzak eta langileak joan behar dira edo “gure” erakundeetara pasa. Gure hizkuntza ofizialak ikasteko beharra handiagoa da. Euskara eta Katalanaren presentzia eta babesa handiagoa da gure erakundeen baitan badaude, Espainiakoen esku badaude baino.

Horrela, hiritarrak Bilbon edo Santanderren egotean (adibide bat jartzearren) konturatuko dira leku ezberdinentan daudela, bai eguneroko gestioak administrazioarekin egitean, baina kalean ikusten dituzten erakundeetan (Lanbide eta ez Sepe, Ertzaintza/Foruzaingoa/Mossoak eta ez Guardia Zibila/Policia nazionala, adibide batzuk jartzearren). Hiritargoa gutxinaka asumitzen eta onartzen joango da herrialdeen arteko ezberdintasun hori, eta etorkizunean, balizko independentziarentzat edo federalismo motaren batentzat bidea egiten gaudela.

Bueno, agian pixka bat gehiegi espekulatzea da, izan ere, oraindik Espainiako Estatuaren menpe gaude eta azken hitza du gobernu horrek (155 artikulua inbokatu ahal du konpententziak kentzeko), baina argi dago bisualki behintzat aldaketa bat ikusten dela. Garrantzitsua da gure lurraldea oparotasunean haztea, nahiz eta egun estatu burujabe bezala bidea hastea ezinezko izan.

Estatua hustea, baina ez guztiz uztea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude