Ergatiboa azkarra da, baina ikasleak are gehiago
Ergatiboa azkarra da, baina ikasleak are gehiago –
Ikasleen harri koxkor handi eta astuna, hanka mugitzen duenean, tira egiten diona. Ez dakit analogia egokia den, baina horrela sentitu naiz urte askoan. Elementu astun hori beti zebilen hor nonbait, ikastola eta institutuko ibilbide osoan. Nik neuk ere pairatu behar izan dut. Arbide abizeneko irakasle batek, honetaz kezkatua, 0,25 puntu kentzen hasten hasi zen Gizarte eta Historia gaietan. Batxilerreko bigarren ikasturtean, langa altuago jarri zigun eta kentze hori 0,5era igo zuen.
Nola edo hala hasten zara ezberdintzen, oso argi ez baduzu ere. Teoria bai, hor duzu, baina ez duzu erabat harrapatzen. Matematikak bezala. Norbaitek “Matemagika” deitzen omen ditu, magikoa delakoan. Ez dut ukatzen magia hor nonbait egongo denik, baina ezin ukatu buruhausteak ematen ditula hara heltzea.
Zer egin du? Zerk egin du? Hor dago koxka. Horien artean ezberdintzean dago koxka.
Nor bota du? Nork bota du? Hor dago koxka. Horien artean ezberdintzean ere dago koxka.
Izan ere, ez da berdina “Lapurra zure etxean sartzea eta zu hiltzea edo zuk hiltzea”. Galanta ezberdintasuna, ezta? Ba, horretara heltzeko, lehenengo ezberdintasuna ulertu NAHI izan behar duzu. Eta gero, pixka bat hausnarketa egin. -AK, -EK, -K, -(E)K, -OK. Eta gainera “-OK”, plural hurbila edo inklusiboa deitzen omen diote. Gaztelaniaz O hori inklusiboaren bestaldean dagoela pentsatzea bitxia da.
Behin idazkietan hobeto kontrolatzean, konturatzen zara hizketan ere ez dela beti errespetatzen. Ahoskatzea edo ez, askotan lerro fin baten beste menpe dago.
Baina zer arraiotaz ari naiz orain arte, bada? Ergatibo maiteaz, hain zuzen. Bai, ergatiboa. Eta ez erlatiboa, norbaitek galdetzen badu. Izan ere, belarrira antzera ematen badute ere, ez dira gauza bera ergatiboa eta erlatibo. Inondik ere ez dira berdinak. Ergatiboa NORK deklinabide kasua baita, eta Erlatiboa -(e)N aditz laguntzailean jartzean datza. Baina hori beste eguneko kontua da. Gatozen harira erlatiboari dagokionean.
Nik ergatiboa hobeto erabiltzen ikasi dut, oraindik noiz edo noiz ihes egiten badit ere. Arazoa ikasleriaren zati handienean dago. Izan ere, ergatibo gixajoa ikasleen atzetik doa. Baina ikasleak azkarragoak dira.
Ergatibo madarikatua. Bai azkarra.
Nire kasuan, korrikalaria baino, harengan nuen gorrotoAK zailtzen zidan kontzeptua barneratzea.
Aurrez aurre begiratzean eta lasai lasai berarekin hitz egiterakoan pixkanaka pixkanaka lagunak egin gara.