Energia aurrezteko, erregaiak erabiltzen diren lasterketak murriztu

Energia aurrezteko, erregaiak erabiltzen diren lasterketak murriztu –

Azken urtean energiaren prezioak etengabe eten gabe igotzen dira eta, hori gutxi izango balitz bezala, Ukrainako  gatazka dela eta, egoera zalditik astora joaten da eta merkatua hankaz gora dago. Ondorioz, Europar Batasunak energia kontsumoa murrizteko neurri batzuk sustatu ditu. Ondorioz, hainbat estatuk neurri horiek indarrean jarri ditu; esate baterako, hainbat lokaletan edo tabernetan aire girotuaren tenperatura mugatu du, eta, denden erakusleihoen argiak itzalita egon behar dira 22:00etatik aurrera… Hori dela kausa, horri buruz nire ikuspuntua adierazi nahiko nuke eta bururatu zaizkidan beste ideia batzuk zuekin partekatu nahiko nituzke.

Hasteko, esan beharra daukat guztiz ados nagoela Europar Batasunak hartutako neurriekin. Uste dut oso argi dagoela zerbait egin behar dugula; izan ere, arazo hori guztiok pairatzen dugu, biztanleok zein gobernuek, beraz, gure esku dago neurriak betetzea egoera ahalik eta lasterren konpontzeko, edo behintzat, arintzeko. Azkenean, dakizuen bezala, energia gutxiago kontsumitzen badugu, bere prezioa jaitsiko da, eskaria/eskaintzaren araua dela eta.

Ezarritako neurriei dagokienez, uste dut oso egokiak direla eta energia kontsumoan berehala nabarituko dugula. Lehen aipatu dudan bezala, horietako bat da dendetan 22:00etatik aurrera erakusleihoetan argirik ez egotea. Neurri horrek makina bat dendari eragingo dio, batez ere, hiri handietan eta, ikerketa ugariren arabera, horri eta bestelako neurriei esker, kontsumoa %7 gutxituko da. Harrigarria da, ezta?

Energia aurrezteko, erregaiak erabiltzen diren lasterketak murriztuHorretaz gain, niri beste neurri batzuk otu zaizkit. Alde batetik, nire ustez, komenigarria izango litzateke igogailu publikoak soilik behar duen jendeak erabiltzea txartel berezi bat erabiliz edo, garraio publikoen prezioak jaistea, auto partikularrak gutxiago erabiltzeko. Beste aldetik, uste dut gobernuek ere parte hartu beharko luketela eta ibilgailu ofizialak murriztu beharko lituzkete eta bakarrik beste abagunerik ez dagoenean hartu.

Eta, zer esan erregaiak erabiltzen dituzten kirolez? Lasterketa horiek (1 formula, Rally, moto edo kamioi lehiaketak…) ez dira ezinbestekoak. Hori dela eta, legeak mugatu beharko lituzke, erregaien xahutzea ekiditeko eta kutsadura murrizteko. Zer uste duzu zuk?

Laburbilduz, denok kontzienteak izan behar dugu eta ezin dugu ahaztu bakoitzak egiten duena kontuan hartzekoa dela. 

 

Energia aurrezteko, erregaiak erabiltzen diren lasterketak murriztu