Emakumeek jasaten dituzten “beste manada” horiek

Emakumeek jasaten dituzten “beste manada” horiek –

Aurtengo maiatzean, Bilbon egondako bortxaketa batengatik, 3 mutili 13 urteko espetxe zigorra ezarri diete. 18 urteko neska bati sexu-abusuak egin zizkioten eta erasoa grabatu eta zabaldu zuten. Zehatz mehatz, dantzaleku batetik atera ondoren, 2017ko urtarrilaren 14an, goizaldean.

Emakumeek jasaten dituzten "beste manada" horiekEpai edo sententziak adierazitakoaren arabera, Bilboko Santutxu auzoko Solokoetxe inguruan gertatu zen erasoa.

Epaiketan frogatu zen bezala, diskotekako segurtasunekoek lokaletik atera zuten neska. Izan ere, alkohol eta drogen eragina handia jasaten zuen. Neskak esaten zuena erabat ulertezina zen momentu horretan. “Emakumearen nahastea ikusita, berarekin joatea erabaki zuten kondenatutako gizonek”.

Biktima edanda, drogen eta botiken mende zegoela baliatuta, hiru gizonek neska inguratu eta bortxatu egin zuten.

Hiru gizonek errugabeak zirela esan zuten. Biktimak (18 urte zituen erasoa jasatean), berriz, sexu-erasoa berretsi zuen. Neskaren aitak ere kontakizuna baieztatu zuen; hain zuzen, bera joan zen alabaren bila Bilboko Santutxu auzora. Inguruko segurtasun-kamerei esker identifikatu eta aurkitu ahal izan zituzten akusatuak. Fiskaltzak ia 80 urterainoko kartzela-zigorrak eskatu zituen, eta akusazio partikularrak 100 urtetik gorakoak.

Baina zer etortzen zaigu burura kasu hau aztertu ondoren? Iruñeak izandako “Manada”ren ezaugarri guztiak ditu: erasotzaileak biktimak baino 10 urte gehiago, emakumeak alkohol edo drogaren eraginak jasaten zituen eta erasoa grabatu zuten. Ezberdinetasunetako bat erasotzaile kopurua da. Nafarroan 5 izan ziren eta oraingoan 3.

Baina sententzia gogorragoa izan da. Iruñeako manadak 9 urteko kartzela zigorra jaso zuten, baina Bilbokoek 13. Dirudienez, delitua larriagoa izan zen.

Beraz, edonori datorkigu burura hurrengoa: zergatik hitz egin da hainbeste Iruñeako manadaz eta hain gutxi Bilbokoaz? Zergatik kasu batean erasotzaileen informazioa ezagutzen dugu eta ez bestean? Zergatik kasu batean manifestaziotara joan gara eta bestean ez?

Eta gaian sakonduz gero, Bilboko manada kasu isolatua ez dela deskubrituko dugu. Izan ere, Espainiar estatuan, 2016tik 2019ko martxora arte 101 bortxaketa egon dira!! 25 urtean, gutxi gora behera.

Bortxaketa larri hauek salatu behar dira. Emakumeaz kezkatuta agertzen dira komunikabide gehienak egunero. Zergatik gutxiesten dituzte komunikabideek bortxaketa gehienak? Norbaitek ba al daki?

.

https://www.losreplicantes.com/articulos/violaciones-manada-menores-edad-problema-estado/
https://www.elmundo.es/espana/2019/01/06/5c311aa1fc6c83ab3e8b4696.html
Emakumeek jasaten dituzten “beste manada” horiek

7 pentsamendu “Emakumeek jasaten dituzten “beste manada” horiek”-ri buruz

  • potrotaraino 2019-06-07 09:46

    Zergatik ez da entzun kasu honetaz? Oso erraza. Erasotzaileak atzerritarrak dira. HegoAmerikakoak zehatz mehatz.

    Baina datu hori globalisten eta progreen agenda apurtzen duenez (“immigrazioa ona da”, “zenbat eta gehiago, hobe”), kasua ezkutatu behar dute medioek.
    Egiten duten delitu bakoitzaren ondoan, titularrean, delituegilea nor/nongoa den jarriko balute, bortxaketa eta hilketa asko saihestuko lirateke.

    Emakumeek segurtasun hangiagoa lortuko lukete. Baina hori feministei 5 axola die. Haientzat garrantzitsuagoa da diskurtso progrea zabaltzea eta subentzioa jasotzea. Horrek lehentasun handiagoa du.

  • Potrotarainok dion bezala azken aldian EHn izan diren bortxaketen gehiengo handia (denak ez esatearren) atzerritarrek egina izan da. Hala ere feminismoak (oligarkia globalak gidatuta) gizon zuria jarri du munduko gaitz guztien erantzule, eta ikuspegi hori sustatzen ez duen edozein gertaera isilaraztera jotzen dute botere faktiko guztiek.

    Zergatik babesten dira sozialki jatorri atzerritarreko delitugileak? Nork eta zergaitik agintzen ditu horrelako isiluneak? Zer interes daude atzean?

  • Emakume feministek kriminalitate eta bortxaketa tasa altuak edo emakumeak gutxiesten dituzten herrialdeetako jendea gure herrira etortzearen alde egiten dute.

    Mugak eraitsi eta kontrolik gabeko immigrazioa nahi duzue, ezta? Ba goza ezazue.

  • Tamalez, matxismoa eta bortxaketa ez dira pairatzen ditugun gaitz bakarrak EH-n. Seguraski, feminista edo berdintasunaren alde borroka egiten duten erakundeek ez borroka horretan, jada bidegabekeria anitz jasaten duen kolektibo bat gehiago estigmatizatu nahi… Zentzuzkoa dirudi ezta?

  • Zuzenketa:
    Tamalez, matxismoa eta bortxaketa ez dira pairatzen ditugun gaitz bakarrak EH-n. Seguraski, feminista edo berdintasunaren alde borroka egiten duten erakundeek, ez dute jada bidegabekeria anitz jasaten duen kolektibo bat gehiago estigmatizatu nahi… Zentzuzkoa dirudi ezta?

  • Zer estigmatizazio eta zer kristo, bortxatzailea mairua bada esan egiten da eta kitto. Ez da gure errua sexu-delituetan eskandaluzko gainerrepresentazioa edukitzea giza-talde horrek

  • anonimo eginez, konplize politikari eta kazetari 2019-08-05 17:47

    Bilbon 6 algeriarrek neska bat bortxatu dute. DEIA, BERRIA, EiTB… denek ezkutatu dute bortxatzaileen jatorria.

    Egun put* osoa feminismoaz eta “genero indarkeriaz” hitz egiten eta gero benetako arazo baten aurrean, mutu. EHko bortxatzaileen %80 atzerrritarrak dira, baina medioek errealitate hau ezkutatu nahi dute, euren diskurtso pro-inmigrazioa pikutara bidaltzen duelako.

    Bortxatzaileak anonimo eginez, KONPLIZE bihurtzen dira, politikari eta kazetari!!!!!!
    Hor ikusten da “genero indarkeria” bene-benetan bost axola zaiela. Euskararen konturarekin bezala. Izan ere, zenbat eta atzerritar gehiago, euskara ahulago.

    Traidoreak.