Ba al dakizu BETI jaiotzen direla gizon gehiago? 3 webgune interesgarri munduko populazioa aztertzeko.
Bai, arraroa badirudi ere, beti-beti, munduko edozein herrialdetan eta urtetan zehar, jaiotzak sexuaren arabera banantzen baditugu, ikusiko dugu beti jaiotzen direla mutil gehiago, neskak baino. Ratioa 105-100ekoa izaten da, gorabeherak gorabehera. Baina, edozein kasutan, beti jaiotzen dira mutil gehiago. Ratio horren arteko diferentzia txikia da, baina oso adierazgarria, konstante mantentzen delako denbora eta tokia edozein dela ere. Arrazoi biologikoa, nonbait. Naturako gainerako izakietan ez dago hain ikertua, baina gizakietan behintzat hala da. Hori frogatzeko, webgunea honetan itzel ikusten da:
- POPULATION PYRAMID. www.populationpyramid.net
Population Pyramids of the World from 1950 to 2100 – PopulationPyramid.net
Other indicators visualized on maps: (In English only, for now) Adolescent fertility rate (births per 1,000 women ages 15-19) Age at first marriage, female
www.populationpyramid.net
Bertan, herrialde guztiak banan banan ikus ditzakezu. 0-4 urteko tartean –ezkerraldean- beti daude gehiago. Egoera honi zientzialariek ezin izan diote erantzunik eman. Hala ere, justifikatzen dute esanez mutilen hilkortasun tasa handiagoa dela eta ziurrenik naturak konpentsazio moduan programatzen ditu patroi hauek. Baina… gizarte aurreratuetan emakume gehiago daude gizonak baino. Zergatik?
Zuk zeuk konprobatu dezakezunez, piramideen goialdeko banaketetan, gizon-emakume ratioak buelta ematen du. 80 urtetik gora, beti dira gehiago emakumeak gizonak baino. Ezaguna denez, bizi-itxaropena emakumeena luzeagoa da gizonena baino. Errealitate hau herrialde garatu zein ez garatuetan gertatzen da. Aberats zein pobreetan. Hori bai, zenbat eta pobreago orduan eta okerrago gizonentzat; ratio hori lehenago irauli egiten da. Hau horrela bada ere, gizarte garatuetan emakume gehiago daude gizonak baino. Hori horrela da, adinekoen tartea handiagoa delako gazteen tartea baino. Population Pyramid webgunean biztanleria masaren aurreikuspena (predikzioa) oso argi ikusten da.
Esanguratsuak dira muturreko kasuak: Japonian urtero ia 500.000 pertsona gutxiago bizi dira (jaiotza tasa txikia eta immigrazio gutxi). Errumaniak ere beherakadan dago, jaiotze tasa txikia izateaz gain, populazioak emigratzen duelako. Beste muturrean Afrikako nazioak daude. Horko piramideek benetan dute piramide itxura. Jende asko jaio baina era berean gehiago hil.
Artikulu honetaz baliatuko naiz, PopulationPyramid-ez gain beste webgune interesgarri bi aditzera emateko.
- Batetik WORLDOMETERS
www.worldometers.info/world-population/africa-population
Hemen, datu interesgarri anitz dituzu eskuragarri. Etorkizunerako aurreikuspenak, unean uneko biztanleria kopuruaren igoera edo jaitsiera eta abar.
- Bestetik, Google Public Data Explorer. Adierazle pilo daude, arlo askotakoak gainera: adierazle ekonomikoak, osasunekoak, gizarte garapenekoak… google.com/publicdata
Datu emaile sorta baten artean aukeratu dezakezu. Baina interesgarriena datuak bistaratzeko modua da. Izan ere, munduko herrialde desberdinen arteko konparaketak egin daitezke grafiko berean. Infografia oso interesgarriak ditu. Analisiak egiteko, paradoxak ateratzeko… tresna bikaina da. Bertan saltseatzera animatzen zaituztet!