Egungo euskal musika taldeak

Egungo euskal musika taldeak – 

Jaiz jai, txosnaz txosna edo herriz herri zoazela, zeintzuk dira gehien entzuten diren euskal taldeak? Zeintzuk dira arrakastatsuenak? Gaztea irrati katean entzuten denaren arabera, Spotify-ko datuen arabera eta oro har kalean entzuten denaren arabera, hurrengoak dira momentuko euskal talderik entzutetsuenak: ETS, Zea Mays, Zetak, Bulego, Gatibu, Belako, Esne Beltza, Huntza, Izaro, Noggen, Rotten XVII…

Esan beharra dago euskal taldeen artean euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez abesten dela, baina oro har, gaur egun, talderik arrakastatsuenek euskaraz abesten dutela. Horren adibide ETS da; izan ere, gaztelania eta euskara tartekatzen hasi baziren ere, orain soilik euskaraz abesten dutela. Zetak Katalanez ere ausartu dira abesti batzuekin. Gaztelaniazko talde arrakastatsuak badira (La Oreja de Van Gogh, Mikel Erentxun, Fito…), baina azken urteotan oihartzun handiena lortu dutenek euskaraz egiten dute.

Goazen ba, talde horien artean 3 ezagunenak pixka bat sakontzera:

BULEGO

Indar handiz sartu zen 2019an, Tomas Lizarazu lider zutelarik. Pop estiloan koka genezake zalantza barik, erritmo bizia ezaugarri nagusienetakoa delarik. Kolaborazioa egin zuten Marenekin (Nola baretzen nauten zure begi berde(a)Ek!!!!! ospetsua barne, Tomas begibakar edo begioker izango balitz bezala).

 

ZETAK

Talde konprometitua, Peio Reparaz nafarraren eskutik, pop-elektronikoa sortzen dute. Esan bezala, euskal kulturarekin eta euskararekin konpromisoa erakusten du Peiok bere adierazpenetan eta kontzertuetan. Kataluniarekin elkartasuna ere erakutsi du eta hala, abesti pare batean katalanez egiten du (Oques Grasses – Hitzeman, SUU – Pa amb Oli I Sal). Ramon Martikorenarekin egindako kolaborazioa ere egundokoa da, hala nola, Zeinen ederra izango den kanta, biek ala biek milioika ikustaldi pilatuz.

 

ETS

En Tol Sarmiento nerabeen eta gazteen gogoko taldea da, baina baina nagusiagokoena. Izan ere, taldekideak urteak daramatzate egurra ematen oholtzetan (2005etik), baina azken urteotan gorakada handia izan dute. Arabatik datorren taldea biraketa egin dute hautatutako hizkuntzarekin, batez ere, Iñigo Etxezarreta liderraren gidaritzapean. ETSko taldekide guztiek euskara menperatzen ez badute ere (Arabako Errioxakoak dira), Iñigoren bultzada eta kemenarekin, euskaraz jotzen hasi ziren eta hizkuntza honekin eztanda egin dute eta horrela lortu dituzte abesti top horiek (Ametsetan, Aukera Berriak, Zurekin Batera…)