EAE bat?
EAE bat? –
Duela guti, Yucantago hizkuntzari buruzko mintzaldiaz berri ukan genuen Gasteizko Letren Fakultatean. Izan ere, EAE-ko Mondragoneko unibertsitateko bi hizlari trebe eta interesgarri aurkeztu ziren Master amaierako lanaz berri emateko. Orduan, Mexikoko Yucatan eskualdera joan zirenean, erabaki zuten pelikula baten egitea, hango populazioa eta batez ere bertako hizkuntza gutxitu eta ez ofiziala aipatzeko. Bestalde, hitzaldi honen gaia Euskal Herriko egoerarekin ere konpara dezakegu, hizkuntza mailan diot.
Ideia honen harira, gehienik harritu nauten hizlariaren berbak hauek dira: «Yucantago egoerari konparatuz, Euskal Herrian zortea daukagu euskararen eta ofizialtasunaren egoerari doakionez».
Irakurle maitea, espero dut asmatzen duzula zergatik hitz hauek nire eserlekutik jauzarazi nauten?
Argi eduki dezagun, eta espero dut hizlariaren pentsamendua ez dela orokortua, Euskal Herrian egoera linguistiko desberdinak ditugula. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskara ko-ofizialtasun egoerara heldu zen. Horrek esan nahi du, hezkuntzan, osasunean, eremu publiko gehienetan euskara hedatua dela.
Gainera, eta azpimarratzekoa dena da, Nafarroak hiru eremu dituela: euskalduna iparraldean, hor euskara ko-ofizialtasun estatus bat baduenez, eremu publikoetan bermea eduki zuen. Eremu mistoa erdialdean, non erdi ipurdizko ofizialtasun bat emana den eta hegoaldean, euskara ez-ofizialtasun eta egoera kaskarraz pairatzen du.
Iparraldeari dagokionez aldiz, euskara ez da ofiziala, ez da ofiziala! Izan ere, eta errealitatea denez, medikura joatean frantsesez mintzatu beharrean zaude, hezkuntzari doakionez aldiz, eskola publikoan ez daukazu murgiltze sistemarik, pribatuetan baizik. Bestalde, Batxilergoko erreformarekin euskara suntsitzen ari direla esan dezakegu, etengabeko erreformak pasatuz, hezkuntza publikoan eta pribatu katolikoan, franstes estatuko buruzagien zorionetan. Iparraldean, batez ere kostaldean, oso zaila da euskaraz bizitzea baina ahalegin handiak egin dira azken urteotan euskararen estatusari doakionez batez ere Euskal Elkargoaren sorrerarekin. Zinez egoera kaskarra ezta?
Orduan, artikulu xume eta sinple honen amaitzeko, hizlariari nahi nioke esan euskararen eta Yucatango hizkuntza egoerak konpara ditzakegula! Euskal Herrian ez daukagu denok «ber zortea» esan zuen bezala. Bururapen gisa, irakurle, zuretzat galdera bat banuke: zazpiak bat edo EAE bat?
Xalbat, lehenik erran behar dizut plazer egiten didala iparraldeko gazte bat Zuzeun irakurtzea, baita ere jakitea Gazteizen ikasten ari dela.
Gero,ongi ulertu nahi nuke azken lerroko zure galderaren zentzua.
Egun on Beñat,
Milesker ohar baliagarri hori eginik. Nire lehen aldia da artikulu bat idazten dudala. Orduan seguraski ikusten dela ez ?
Bigarrenik, izan ere, “zazpiak bat edo EAE bat ?” galderaren gibelean pentsatzen dut ez dela pentsatu behar EAE bakarrik hor dela, hau da pentsamendu orokor bat ari da zabaltzen EAE, Euskal Herria dela. Orduan, hori zen pasarazi nahi nuen mezua : Euskal Herrian, hizkuntza mailan eta herri gisa zazpi probintziak hor direla eta ez dela pentsatu behar EAE hor denik bakarrik.
Milesker ainitz Beñat !
Lehen aldi batentzat ederki egin duzu. Testua estilo argi eta bizikoa da, galderez untsa aireztatua, ez bazinu zuhaurk erran ez nuen jakinen beste artikulurik ez zinuela oraindik egin Zuzeuen.
Funtsari dagokionez zuzen zira erabat. Gero EAEkoak ez dira “hobendun” bakarrak. Iparraldean ere “zazpiak bat” en ikura eta errealitatea ahantzia dira. bainan hau beste artikulu batendako uzten dizut.
Arratsalde on Beñat !
Milesker ainitz eta egia duzu, beste artikulu batentzat atxikiko dut Iparraldeko gaia.
Tamalez, EAEn berebiziko indarra duen alderdi batek gero eta gehiago jotzen du Euskal Herria=Euskadi identifikatzera. Pixkanaka naturalizatu nahi dute vasco, navarro eta vascofrancés hiru gauza ezberdin direla. EITBko Teleberri saioan entzuna dut: “los vascos que viven en Hendaia…”. Hegoaldekoez ari zen, noski. Eta halaxe bota zuten euskal telebista kate “nazionalean”.
Tristea, baina hori ekarri du EAEren sorkuntzak. “Baskoak” batzuk gara, besteak ez zarete, edo izatekotan, bigarren mailakoak, basko exotikoak.
Problema biziki urrundik dator, erran ginezake, bederen bi estatu inperialistek menperatu gintuztenetik, haiek gure buruan sar arazia. Pentsazazue, ez da oraikoa!
Gure kontra, guk ere haurrean denek aditu ginuen ” bainan horiek ez tuk egiazko eskualdunak, espainolak tuk”.
Orai, ebidentziaren aurrean, piskabat hobetu da, bainan horrek ez du nehundik ere erran nahi kontzientzia nazinalik badagoenik, ez hurbiltzekorik ere…
Azkenean, Ba ote dion bezala, egia da dezpzionagarria dela, Euskal Administrzio Autonomikoek, autoritate erlatibo bat zaukaten bakarrek, nahita edo ez, orokorrean ez dutela postura nazionalki suizidario hura irauli. Burutik pasatu ote zaie bederen?
Hala ere eznakike egon orroitu gabe, duela hamar bat urte, anaitasunezko laguntza eta kolaborazio bat ikusirik konkretuki euskarazko heziketa teknikoari dagokionez, EAEren administraziotik nun suertez toki altu eta erabakigarri batean abertzaleak ere baitziren.
Mapa hori gaizki dago, Trebiñu ez baita agertzen. Trebiñuko egoera Ipar Euskal Herrikoarekin parekatu daiteke, Gasteiz 10 kilometrotara badago ere.
Bai karta horrek badu beste akatzik ere, bainan Xalbatek nunbait horrela aurkitu zuen seguraz ere .
Bainan Unai , zertan pareka daiteke zuretzat Trebiñuren egoera eta Ipar Euskal Herriarena?
Kaixo.
Agian zuzenagoa litzateke, Ipar EHrekin baino, Nafarroako zonalde ez vascofonoarekin parekatzea.
Trebiñun (eta Villaverde Turtziozen) euskarak ez du inolako babesik eta hango biztanleek ez dute eskubiderik euskarazko zerbitzu publikorik eskatzeko.
Ados Unai
Bainan, hala ere jakin zazu, hemen euskara zerbitzu kondu, ez dugula Frantziak berak diruztatu nahi diguna baizik, “un point et c’est tout”
Hain segur esaera horren ekibalentea izanen espainolez
Hemen 1989ko Iraultzaz geroztik, den mendreko autonomiarik ez dago eta
Piskabat zehazteko
Ordura artio, Lapurdik behintzat gozatzen zituen erregeek oraindik kendu ez zizkioten lehenagoko foruen aztarna batzu, biltzarra ,zerga biltzen zuen sindika, auzitegia, ontasun komunalak eta abar…
Bai, hori da! Gauza jakina baita “que los vascos”ek zerbitzu publiko guztiak, pribatuak ere bai, beren hizkuntza aukeran atenditzeko eskubidea dutela,bo, eskubidea bai, baina ……Hau nazka! Vascoak ez direnek vascoak direla uste dute eta vascoak garenak ez gara vascoak!