Disertazio Nietzsche
Disertazio Nietzsche –
Mendebaldeko balio dekadenteak gainditzeko Nietzsche-k balioen transmutazioa erabiltzen du; alde batetik gezur metafisikoaren salaketarekin, bizitza ezin delako zentzu arrazionalen bidez ulertu; eta bestetik, gezur metafisikoa gainditzearekin, gizaki sortzailearen baieztapen gorenaren bidez.
Alde batetik, Nietzsche eta Marxismoarekin bat nator erlijioari egiten dioten kritikarekin. Izan ere, bera eta N-ek ados zeuden “erlijioa opioa da herriarentzat” pentsakerarekin. Baina horrekin ere, Marxek kritikatzen zuen Jainkoa gure proiekzioa zela, izaki perfektu bat sortu genuela eta gainera beren menpean jarri ginela. Ere esan zuen beste mundu ideal bat asmatu genuela mundu honetatik ihes egiteko eta horren erruz merituak egiten genituela beste mundu horretarako eta ez honetarako, horretan N-ek ere ados zegoen, esaten zuelako hori egiten duen jendea ahula dela eta bizitza den bezala onartu behar dugula. Horrekin ere Freud lotzen dugu, erlijioari egin zion kritika izan zelako gure senak eta gure desioak erreprimitzen zigula. Berarekin N-ek ere ados zegoen, baita ni ere.
Bestetik kontra esan behar da esaten zuela guztiok ezin garela supergizakia izatera geldu. Bera Jaunen moralaren alde zegoen eta Esklaboen moralaren kontra jotzen zuen, esanez esklaboak beste masaila jartzen zutela beti eta dekadenteak zirela. Aldiz, Kantek eta Agustinek guztiei ematen zieten oportunitatea maila gorenera heltzeko, haientzat pertsona guztiak lortu ahal zuten zoriontasuna. Gainera, pertsona bat zerbait txarto egiten bazuen eta zorigabea sentitzen bazen, erlijioa oportunidadea ematen zion barkamena lortzeko, bere erruaren sentimendua alde batera uzteko eta bere bizitzarekin pozik jarraitzeko. Horrela, bizitzarekin pozik egoten, bizitzagaz goxatu izango luke, N-ek esaten zuen berdina egingo zuen.
Konklusioan, zergatik izan behar da hain txarra erlijioa? Zergatik izan behar da balio dekadente bat? Erlijioa zerbaitetan sinestea da, arrazoi bat ematen dizu bizitzeko. Eta hori txarra da? Ez dut uste. Guztiok pentsatzen dugu zerbait dagoela hor goian, beharbada ez diogu izenik jarri, edo ez dakigu zehazki zer den, baina N-rentzat ere zihur aski zerbait zegoen hor goian ematen ziona bizitzen jarraitzeko arrazoiak.