Diru elektronikoa; aukera edo inpozizioa?

Diru elektronikoa; aukera edo inpozizioa? –

Azkeneko hamarkadetan, ordaitzeko moduak eraldatu egin dira, garatu diren teknologia berriek eskudirua baztertu dute, jada gaur egun gutxi dira oro eskudiruz ordaintzen dutenak, eta gero eta ohikoagoa da saltokietan bezeroak txartelarekin ez ezik, telefonoarekin ordaintzen ikustea. Honek, diru fisikoaren desagerpena dakar, baita bide batez estatuak gizartearengan duen menpekotasuna handitzea ere.

Alde batetik, diru elektronikoa bankuko kontuan dugun zenbaki bat baino ez da, honek dirua galtzeko probabilitatea murriztu egiten du fisikoarekin konparatuz. Are gehiago, ez dago konparatzerik diru elektronikoak eskaintzen duen segurtasuna, eskudirua zorroan eramateak ematen duen segurtasunaren aurrean. Hain zuzen ere, txartela galduko bazenu, bankuko aplikaziotik blokeatu zenezake momentu berean, zure diruaren segurtasuna bermatuz. Era berean, diru elektronikoak baliabide ugari eskani ditzake, hots, mugikorrarekin zuzenean ordaintzea, lagunen arteke zorrak momentuan pagatzea, eta diru fisikoa izan ez arren, interneten bidez salerosketak egitea, etabar. Honek, kutxazainera joatea, zorrak prokrastinatzea eta edozein tokiko produktuak erostea ahalbidetzen du pertsonen bizimodua erraztuz.

Bestetik, diru elektronikoaren erabilerak diru gehiago xahutzea eragin lezake, alegia, objetu fisiko bat ez trukatzea salerosketan, erabiltzen hari zaren diruaren pertzepzioa aldatu lezake, errealitatetik urrunduz eta nortasunik gabeko erosketak egitera bultzatuz. Horren haritik, diru elektronikoa ez da pertsona guztietara moldatzen; batez ere, gizarteko pertsona nagusietan nabarmentzen da. Gainera, diru honen erabilerak gure erosketa guztien arrastoa erregistratzea eragiten du, gure pribatutasuna galduz. Horri dagokionez, bankuek gure datuak erabili ditzakete haien onurarako eta estatuak gugan duen kontrola handitu dezake.

Horretaz aparte, txartelaren erabilerak negozioetan kalte izugarriak eragiten ditu, transakzio bakoitzeko negozioek produktuaren prezioaren ehuneko portzentai zehatz bat ordaindu behar diotelako bankuei, egundoko diru galerak sortuz.

Finean, diru elektronikoaren erabilerak onurak eta desabantailak dakartza bai bezeroentzat bai negozioentzat. Nire ikuspuntuz, diru elektronikoaren erabileraren alde egon arren, eskudiruaren desagerpena soilik herriaren errepresioa handitzea dela deritzot, estatuaren eta enpresa handien onuran. Norberak erabaki beharko luke zein modutan ordaindu nahi duen, era tradizionalean edo gaur eguneko era modernoetagoetan.

Diru elektronikoa; aukera edo inpozizioa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude