Despopulazioa eta horren ondorioak
Despopulazioa eta horren ondorioak –
Espainiar estatuak duen tamaina 841km2koa da eta 40 millioi biztanle ditu. Berriz, biztanleriaren %80a estatuko lurraren %20an bizi da. Fenomeno honen ondorioz, lurralde askotan despopulazioa pairatu dute eta horrek dituen ondorioak larriak izan litezke.
Gizakiak erosotasunaren bila, etxebizitzaz aldatzeko joera izan du historian zehar. Ohikoa izan da azken 150 urteotan, herrietatik irtetea hirietara joateko lana eta etorkizun oparoa baten bila. Teknologia aurreratu ahala, hirietako lan aukerak hazi eta bizi maila izugarri igo da. Azkenengo mendean herrietatik hirietara joaten den jende kopurua ikaragarri hazi da. Honek, ia biztanleria gabeko herriak utzi ditu bai eta guztiz abandonatuta daudenak ere.
Herri batzuetan abandonatutako etxeak ikusten dira. Eta baita herrixka batzuk -osotasunean- biztanlerik gabe geratu dira dagoeneko, herri abandonatu bihurtuz. Euskal Herrian badira herrietan abandonatutako etxeak. Herri osoak, ordea, ez dira oso ohikoak, nahiz eta egon badauden. Gaztelan, Extremadura, Asturias… eta horrelako lurraldeetan, ordea, nahikotxo dira (espainiar estatuan 3000 izan daitezkeela kalkulatzen da). Fenomeno hau, gainera, Europa osoan gertatzen da. Hazkunde begetatibo negatiboaren ondorioz, biztanleriaren txikitze eta zahartzearen ondorio dira. Eta hurrengo 30 edo 50 urteotan, askoz ageriagoa izango da. Landareriak bereganatutako eraikinak gero eta gehiagotan ikusten joango dira.
Hirietara bizitzera joateko arrazoiak argi daude: lana aurkitzeko aukerak, eskura izatea beharrezko baliabideak (elikadura, medikutza, eta heziketa) eta aisialdirako dauden aukera ugariak besteak beste.
Egoera jasangarria ez den arren, politikariak gehienetan herrietaz ahaztu egiten dira eta dirua hirien hobekuntzan gastatzen dute.
Aldi berean, badaude hirien nahaspilatik herri baten lasaitasunera mugitu nahi duten pertsonak. Enpresari ohi askok herrietan aurkitzen dituzte bizitza lasai batez gozatzeko baliabideak. Hirietatik herrietara mugitzen direnek aipatzen dituzten argudioen artean etxeen prezio merkea, naturaz egunero gozatzea eta arnasten den herriko giro lasaia errepikatuenak dira. Poliki-poliki jende gehiago konturatuko da herrietan bizitzeak dituen abantailez. Aldi berean, herrietako despopulazioa eragozteko, interneta, bertaratzeko garraio azpiegitura eta zerbitzu publikoak hobetuko nituzke dudarik gabe. Telelanak jendea herritxoetara bizitzera joango den itxaropena ireki du. Zirrikitu bat ireki du, behinik behin.
Baina gaur gaurkoz, despopulazioa gora doan joera da eta geldiezina dirudi.
“ Euskal Herrian badira herrietan abandonatutako etxeak. Herri osoak, ordea, ez dira oso ohikoak, nahiz eta egon badauden”
Bai, bai, badira eta ez gutxi. Azter bedi Agoizko merindadea. Eta ia hustuak? Askoz ere gehiago. 100, 200 eta 300 biztanle izan zituzten herriak. 10, 20 eta 50etan daude.
Hori paperetan, baina egiazki? Herri guzietan jende anitz dago erroldatua nahiz Iruñerrian bizi.
Beraz, gauzak diren bezala ikusi nahi badira, sakonxeago begiratu beharko dugu.
Horretarako, lagin bat egin dezake edonork: neguko igande batez egin txangoa Garralda, Iziz… edo beste herritxoren batera eta galdetu ea zenbat lagun bizi den bertan
Artikulu honen gaia interesgarria da eta bertan esplikatua egia.
Haatik landa eremuerako etxeen desagertzeaz eta biztanleen joaiteaz hitz egiten delarik iduritzen zait ahanzten dugula aipatzea estatuen politikaren faktorea. Besteak beste, laborari zibilizazioaren eskubide tradizionalaren suntsiketa zeinak babesten zuen baserriaren modelo ekonomikoa. Ez ordea lortzen lana denentzat! egia erran behar da.
Baina eskubide tradizional hori egina zen baserrien biziraupena segurtatzeko, batez ere heredentzia zentzu horretan antolatuz eta hirietako burgesiaren lurra erosi nahia eragozteko oztopoak jarriz. Adibidez piskabat ezagutzen dutan Lapurdiren kasuan, 1789tik goiti eskubide erromatarra edo burgesa inposatzeak asko zaildu du baserrien biziraupena baina suposatzen dut seguraz ere antzeko zerbait ere gerta zitekeela toki askotan.
Hori guzia erraiteko, ene ustez, egoera konprenitzeko kontuan hartu behar da burgesiaren eta hirien aldekoa zen politika estatala ere. Nahiz aspaldikoa izan ondorioa badu gaurdaino.
Ingurugiroarentzat ez da txarra naturak gizakiak bereganatu dituen lurrak berreskuratzea. Eraginkorragoa izan daiteke hirietan pilatzea.
Euskal Herriko herrien nortasuna duten herri horiek desagertzea, ordea, pena izan daiteke.