“Bizkarsoro” Iparraldearen begietatik

“Bizkarsoro” Iparraldearen begietatik –

Euskal Herriko historiaren inguruan sarritan hitz egin dugu. Gure aiton-amonak, edota gurasoak bizitutakoa ez da gauza berria guretzat. Gure urte askotako historia gaur egun garena ulertzeko ezinbestekoa da. Gure kultura, hizkuntza, tradizio eta bizimoduak berezi egiten dituen historia.

"Bizkarsoro" Iparraldearen begietatikDena dakigula uste dugu gure Euskal Herriaren inguruan, herri batasun moduan borrokatutako guztia. Baina pentsatzen jarri eta, zenbatetan sartzen dugu Iparraldea historia honetan? Zenbatetan kontatu digute Euskal Iparraldearen historia? Badakigu bertako borroka nola izan den?

Hezkuntzan agian bai, ikasi dugu Euskal Iparraldearen gaineko historia, ala edo nola, eta mapan kokatzeko gai gara. Baina bertan geratzen da, ez ditugu horren inguruko istorioak sortzen, azaltzen… Zineman adibidez, hau nabaria da, Euskal Herriaren inguruko filmen ehuneko izugarri handia dira Hego Euskal Herriaren ingurukoak. Ez ditugu espazio nahiko sortzen haien istorioetatik haien historia kontatu dezaten.

Hau da “Bizkarsoro“, Josu Martinezek zuzendutako filmaren premisa. Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan gozatu dugun filma honetan Iparraldearen XX. mendeko historia laburtu du Josuk.

Bera Bilbotarra izanik, Iparraldean bizi izan da urte luzez eta bertakoen istorioak kontatzea beharrezkoa suertatu zitzaion duela bost bat urte. Iparralde osoan gertatutakoa azaltzea zen helburua, eta horretarako, Bizkarsoro herriaz baliatu da. Bizkarsoro fikziozko herri txiki bat da, filma Baigorriko herritarrekin filmatua izanik, guztiz erreal egiten duen istorioa kontatzen du. Ez dago aktore profesionalik film osoan, Josuk argi zuen bertako herritarrak izan behar zirela haien istoriaren kontale, horrek izugarrizko aberastasuna ematen diolarik film osoari.

1915 eta 1982 urteen artean gertatutako bost gertakari desberdin baliatuz, bidaiatzera eramaten gaitu Josuk XX. mende osoan zehar. Herri txiki honen belaunaldien eskutik, aldaketa sozialak oinarri, bizirik irauteko borrokan…

Bost urte luzez grabatutako istorio hau, euskal hutsezko lan taldeaz baliatu da Hegoalde zein Iparraldeko kideak batasunez elkar lanean. Hizkuntza ahula izan den hau, indarrean jartzea izan da proiektuaren abiapuntua eta herri moduan gure batasunari beste begirada bat eskaintzea.

Josuk argi du hizkuntza minorizatu guztien isla bilakatu daitekeela pelikula hau. Niretzat, gu, euskaldun guztiak aberasten gaituen proiektua da. Gure batasunaren alde jokatzen duen istorio zoragarria.

“Bizkarsoro Iparraldearen begietatik