Bioetikaren erronka nagusiak
Bioetikaren erronka nagusiak
Bioetika, 1970 urtean jaiotako hitza da. Bigarren Munduko Gerratik aurrera medikuntzan ezarritako printzipioak adierazten ditu. Gerra garaian, gizakiekin eginiko esperimentuak jakinez eta salatuz gero, Nuremberg-go epaiketak hamar printzipio zehaztu zituen gizakiekin esperimentuak egiterakoan; 10 printzipio horien buruan bioetika izendatutako zientzia berria hasiko da. Zientza honen helburu nagusia, munduaren aurrerapenen eta etikaren arteko oreka lortzea da.
Hori dela eta, alde batetik gizakiaren duintasuna aldarrikatzen du, bakoitzaren banakotasuna eta beharren balioari behar den garrantzia emanez.
Beste aldetik, duintasunarekin lotuta autonomia da onartutako hurrengo eskubidea, gizakiei osasun zerbitzuak onartzeko edo ezeztatzeko aukera ematen diona. Horiek biak dira bioetika filosofiak sustatzen dituen bi printzipio garrantzitsuenak eta horien buruan sustatzen diren beste guztiak.
Baina zelako eragina du honek gaurko biztanlerian? Etika eta filosofiak izendatutako printzipioei begiratuz non kokatzen dira medikuntzaren muga garrantzitsuenak? Adibidez; zer pentsatuko zenukete esperantza galdu duen persona batek edo sendaezina den gaixotasun bat daukan pertsona bati heriotza eragiteari buruz?
Bioetikako bestelako arlo batzuk: alokatutako sabela ernalkuntza helburuaz, abortoa, klonazioa, animaliekin probak egitea, e.a.
Arazo hauen zailtasun nagusia beste batzuekin alderatuta zera da: zientzia arloan badaude ere, matematikak edo fisikak bezain zehatzak ez direla inoiz izango . Orduan, horrelako erabaki bat hartzerakoan ikuspuntu ugarien menpe egongo dira. Gaurko ospitaleek gero eta ohikoagoak diren zalantza hauei aurre egiteko. Honen guztiaren ondorioz, Bioetika arazoak eztabaidatzeko taldeak sortu dituzte.
Talde horiek, zientzia desberdinetan espezializatuta dauden profesionalekin osatuta daude, gizakiaren arlo guztiak kontuan hartu nahian. Horren ondorioz, osasuna hitzaren esanahia gero eta zabalagoa da gure gaurko bizimoduan, fisikoki ondo sentitzea askotan ez delako nahikoa eta psikologia eta ingurumen sozialaren garrantzia gero eta handiago bihurtu delako gure osasuna ikertzerakoan.
Aldaketa desberdin horiek, osasun zerbitzuen garapena areagotu du. Baina seguraski ez dira garatu guk pentsatzen dugun moduan, hots, medikamentu berri bat asmatuz edo halako zerbait. Osasun zerbitzuen garapena pertsonaren eskubideak jarri ditu aurrez aurre, beste zerbitzu publikoekin lan taldeak bultzatuz.
Lan talde horiek pertsonen arlo desberdin guztietan arreta jartzea ahalbidetu du. Eta protokoloak ezarri ditu, esate baterako, adingabeko tratu txarrak jasaten duten umeenganako protokoloak.
Aurreko guztia laburbilduz, etika osasun zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak eta beteheharrak betetzea lortzen dituela esan genezake. Pertsonaren balioa aldarrikatuz. Aldi berean, osasun hitzaren esanahiaren aldaketa beste profesionalen papera hasi du, horren ondorio nagusia, beste zerbitzuekin koordinatzea eta ospitaleetan beste profesionalen presentzia egotea lortu du.