Berdintasunerantz bidean

Berdintasunerantz bidean –

Berdintasunerantz bidean

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea da gure gizartearen ezinbesteko helburuetako bat. Helburu hori lortzeko, herritar guztiak inplikatuta egotea beharrezkoa da eta, horretarako, adin txikikoak kontzientzatzen hasi behar gara. Gaztetatik berdintasunean eta errespetuan hezteko jokabide egokiak bultzatzea ezinbestekoa da, horren kausaz ezaugarri diskriminatzaileak erabiltzea saihestuko litzatekelako. Familiaren ondoren, ikastetxea bigarren sozializazio-eremua da eta hark alda ditzake gazteen eta nerabeen pentsamoldeak. Hezkuntza-sistemak funtsezko zeregina du emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-balioak transmititzeko eta berdintasunaren aldeko borroka historikoa ikusarazteko.

Azken hamarkadetan emakumeen aurrerapenak lortu izan arren, oraindik ere bide luzea dago gizonak eta emakumeak benetan berdinak izan daitezen. Kontua ez da emakumeak egungo gizonaren rola bere gain hartzea. Desberdintasuna askoz harago doa, ezarritako eredu sozioekonomiko batekin du zerikusia, eta hori ez da rol-aldaketen kontua, beste modu batera bizitzea baizik.

Hezkuntza-sistemak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-balioak transmititzeko eta berdintasunaren aldeko borroka historikoa ikusarazteko, funtsezko zeregina betetzen du. Haur eta gazteek beren denboraren zati esanguratsu bat eskolan ematen dute, non ikaskideekin eta irakasleekin elkarreragiten duten. Prozesu horretan, ezagutza akademikoak ez ezik, inguratzen dituen munduari buruzko balioak, jarrerak eta pertzepzioak ere bereganatzen dituzte. Hezkuntza-sistemak, ikasleen pentsamoldearen prestakuntzan zeregin aktiboa hartzen duenez, genero-berdintasunean oinarritutako gizarte baten eraikuntzan zuzenean eragiteko gaitasuna du.

Ez hori bakarrik, hezkuntzak beharrezko tresnak eman behar ditu gizartean errotuta dauden genero-estereotipoak zalantzan jartzeko, horiei aurre egiteko, aurreiritziak desegiteko eta berdintasunaren ulermen sakonagoa sustatzeko.

Gainera, ikasgeletan genero-berdintasuna benetan sartzea itxurakeriatik harago doa, argi dago bada, aldaketarekin benetako konpromisoa bilatzen duela. Kontua ez da soilik kanpoko itxaropenak asetzea, baizik eta hezkuntza-sisteman ekitate-balioak barneratzea eta benetan islatzea. Eraldaketa sozial esanguratsu bat lortu nahi badugu, itxurakeriatik haratago joan behar dugu, eta nahi dugun aldaketaren eragile aktibo bihurtu. Beharrezkoa da mundu bidezkoagoa eraikitzen lagunduko duten pertsonak prestatzea. 

Gizartean eta hezkuntza-sisteman aldaketa esanguratsuak nahi baditugu, ez gara horretan aktiboki inplikatzen? Edo ez al dago benetan interesik hainbeste desiratzen dugun eraldaketa hori lortzeko?

 

Zer duzu buruan “Berdintasunerantz bidean”-ri buruz

  • Hitz bakar bat ere ez eskola porrotaz, unibertsitaterako sarbideaz, drogomenpekotasunaz, jazarpenaz? Ze fake.

    Berdintasuna eskatzen dugu. Beraz mutilen aurkako gerra hau gelditu, mesedez… egiten ari zareten kaltea KRUDELA da.