Bengo eta Denbora: Uneen Artean

Bengo eta Denbora: Uneen Artean –

Aitor Bengoetxeak “Bengo” izena eman dio bere proiektuari. Break dance-aren promesa gaztea izateaz gain, gazte gipuzkoarrak urte batzuk zeramatzan musika egiten pausoa ematea erabaki zuen arte. Aitor Bengok bere lehen urratsak  eman zituen musika, bere lehen kantua Youtubera igo zuenean, alegia, 2016 urtean.

Gazte gipuzkoarrak urte batzuk zeramatzan musika sortzen. Serio hartzen hasi nahi zuela aitortu eta musika munduan barneratzea erabaki zuen, eta horrela gertatu zen 2020an argitaratu zituen singleekin: “Rockstar”, “Vente conmigo” edo “Denbora”, azken hau bere lehen hit-a arrakasta. “Denbora” bere lehen abestia, Gazteako top-ean 1 zenbakira iritsi zen eta 500.000 entzuketa baino gehiago izan zituen.

2021ean, Bengok bere lehen EPa kaleratu zuen, “4 taupada” izenekoa, lau abestiz osatua: “Denbora”, “Ihesi”, “Oraindik gazte” eta “Nerekin”. Lan horri esker, plataforma digitaletan 800.000 erreprodukzioak gainditu zituen urtebetean, eta euskal musikagintzan presentzia hartzen hasi zen.

2023 urtearen hasieran, Bengok bere lehen disko luzea aurkeztu zuen, “Bizirik”, zortzi abestiz osatua. Disko honengatik artista berri onenaren Gaztea Saria eman zioten, eta Euskal Herriko hainbat jaialdi eta antzokitan aurkeztera eraman zuen.

2024an, Bengok bere bilakaera artistikoarekin jarraitu zuen, “Ez da betiko” eta “Zu geatu ezkero” bezalako sinpleak merkaturatuz, biak Julen Adurizek eta Eñaut Gazteñagak ekoiztuta. Abesti hauek Aitorren etapa helduago eta pertsonalago bat islatzen dute, gai sakonei helduz eta bere estilo musikalean bilakaera erakutsiz.

Bengo Euskadiko hiri-musikan sortzen ari den figura nabarmenetako bat da, abestietan sentipenak, metaforak, barruan duena ateratzea edo erakusteamomentu txar hori musika bihurtzea, ta zeozer positiboa ateratzea, barruko gauza bai txarrak bai onak ateratzea. Abestiak publikoaren gustukoak izatea lortzea ez da batere erraza. Talde eta abeslari asko daude, baina zerbait originala, erakargarria edo hunkigarria sortzea ez da lan samurra. Bengok hip-hop-arekin lortu du eta esan daiteke euskaraz lortu duela konexio hori publikoarekin. Erabiltzen duen hizkera bere eguneroko gizpukera hori da, batua baino. Eta horrek naturaltasuna eta gertutasuna ematen dio.

Bideoetan Bengok berak Break Dance dantzatzeko gaitasuna erakusten dut, izan ere, eskuak zoruan dituela dantza egiteko zailak diren mugimenduak egiten ditu.

Hona hemen “Denbora” izenburupean argitaratu zuen abestiaren letra:

Denbora, denbora

Denbora

Ei, bira, entzun

Eskutik heldu ta guazen biok beste mundu batea, inor gabe

Txikitako momentuak, oroitzapenen katiak, heltzen naute

Ta oaindik hemen gaude,

denbora geldi nahien, lagunekin beste trago baten bila

Esaiok amai lasaitzeko, ondo gaudelako,

Herritik martxa mundua ezagutzeko

Auzotik, pikete,

Lacoste edo Ralph Lauren, Lo life, herriko gaztiak batozte

Betiko martxan, herriko jendia, udara edo negu, negu, negu, neguan

Mila ilusio, baino aukera gutxi daude

Mila arazo, baino aurrera begira gaude

Esaiok denborai, ez etortzeko,

Parkeko mutilak, gizonak dielako

Nekatua noz, itxoiten beti,

Oain bira nun nozen, nahi dutena iten narana, ta ze,

Esan, atzokuak ahaztu ta segi, betiko bankuan gauian anaiekin

Nekatua noz, itxoiten beti,

Oain bira nun nozen, nahi dutena iten narana, ta ze

Esan, atzokuak ahaztu ta segi, betiko bankuan gauian anaiekin

Eskutik heldu ta guazen biok beste mundu batea, inor gabe

Txikitako momentuak, oroitzapenen katiak, heltzen naute

Ta oaindik hemen gaude,

denbora geldi nahian, lagunekin beste trago baten bila

Ikusten denez, gipuzkeraz idatzita dago, hitz asko laburturik (oain -orain-, iten narana -egiten nagoena-, denborai -denborari-…), hitz batzuk aldaturik (nun -non-, atzokuak -atzokoak-, katiak -kateak-…) eta hika ere sartuz (esaiok).

Abestian “denbora”rekin hitz egiten du, berari, bere bizitzari buruz hitz egin nahiko balio bezala.

Bengo eta Denbora: Uneen Artean

Nola zaude?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude