Benetako zabortegia
Benetako zabortegia –
Tradizioari jarraituz, igandero afalostean, yogurta bukatu eta zakarrontzira botatzerakoan, hondakinez beteriko zabor pilaketa izugarria ikusi dut. Asteburu osoan zehar sortutako zarama bilketa. Nazkagarria. Poltsak hartu eta, nekez heldu naiz edukiontzietara. Harrituko zintuzke han zegoen zakar mordoak. Badakigu zaborra gu inbaditzen gaituela jada. Ez gara geldituko etxeko zakarrontziak gure kotxe partzela baino espazio gehiago okupatu arte, ala?
Egun, Euskadik 6 milloi tona zabor sortzen ditu urtero, 2.695 kg pertsona bakoitzeko espreski. Horrek Europako batez bestekoa gainditzen du, 1.500 kg ingurukoa dena. Euskaldunok sortzen dugun hondakin horien % 40 zabortegietan birrintzen da, eta beraz, hondar kopuru hori ez du ezertarako balio. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak zifra hori murriztu nahian egon, ezinezkoa izango litzateke 14 urteetan % 10 gutxitzea.
Gehiegizko kontsumoa eta gainprodukzioa gero eta gehiago nabarmentzen ari dira gure gizartean, izan ere, gizakiok zentsugabekeriei arreta gehiago eskaintzen diegu benetako arazoei baino. Esate baterako, “Tentazioen Uhartea”-ren azken gertakizunei arretaz erreparatzen diegu edo Kiko Matamorosek bere diruarekin zer demontre egingo ote duen jakin nahian gabiltza uneoro. Hauxe dugu errealitatea: gizartea gure benetako zabortegia da.
Hortaz, herritarrok kontzientzia hartu eta gure kezka adierazi behar dugu gobernuak behingoz neurriak hartu ditzan. Produktuak gehiegi paketatzea debekatu beharko luke, eta material minimo hori berrerabilgarria eta ez-kutsatzailea izatea. Halaber, sustatu edo bultza lezake ahalik eta produktu gehien soltean saltzea, eta horrela, kontsumitzaileok, gure ontziak eraman beharko genituzke erosketak egiterako orduan. Jakina, gazteon esku-hartzea ere ezinbestekoa da; gure bizitzako arlo guztietan hondakin gutxien sortzen duen aukera hautatuz, alegia.
Ibai eta Esti
Benetako zabortegia
Guztiz ados nago zuekin, arazo hau dirudi desagerrarazi egin dela, gaur egun berri bakarra koronabirusa bata. Tamalez, etorkizun ez oso urrun batean, Covid – 19 ez ezik, gure planeta zaborrez gainezka egoteagatik kezkatuko gara, beranduegi izango denean. Hori guztiagatik, lehen bai lehen arazo honen konponbideak bilatzen saiatu beharko ginateke.
Ez nekien hainbeste zabor sortzen genuela Euskadin. Hau arazo larri bat da benetan.
Ez diogu ematen behar duen atentzioa arazo honi. Dirudi beste tontakeri batzuk garrantzitsuagoak direla.
Ados nago. Zerbait egin behar dugu lehen bailen, arazoa larriagotu ez dadin.