Beltz jokalarien eztanda futbolean. Baita emakumeena ere.

Beltz jokalarien eztanda futbolean. Baita emakumeena ere. –

Beltz jokalarien eztanda futbolean. Baita emakumeena ere.

Azken urte hauetan, azkenengoan bereziki, beltz arrazako futbol jokalari asko ikusten dira. Oso agerikoa da. Real Madrilen, alegia, talde “zurian” hamaikakoan beltza arrazakotzat hartu ditzakegun 7 egon dira hasierako hamaikakoan (Mbappe bezalakoa horrela hartzen badugu, bederen). Athleticen Nico Williams, Iñaki Wiliams, Adama Boiro, Alvaro D`Jalo dira jokatzen dutenak eta orain arte 3 egon dira aldi berean.

Baina egoera hau ez da aurreko bi taldeotan gertatu, Europa osoan baizik. Eta ez bakarrik elite mailan, baita talde apalagoetan ere. Eta beste kontinenteetan ere horrelakorik gertatzen da. Errealitate berria da.

Zergatik?

Alde batetik Afrikan gero eta jende gehiago bizi da eta leku askotan futbolariak hobeto formatzeko eta gero fitxatzeko ahalegina egiten daramete clubek. Egoera honen aurkakoak daude, bereziki afrikako talde nazional edo selekzioak. Talentuaren apropiazioa edo lapurreta deitzen diote. Kasu hauek argiak izan dira Lamile Jamal edo Frantziako selekzioko hainbat jokalarirekin, adibidez. Hau da, jokalaria ona bada, talde europarrak bereganatzen du soldata hobea eta prestijioa eskainiz. Talde afrikarrak aldiz, jokalari onenak galtzen dituzte europarren mesedetan.

Bestetik, Europara duela 2 hamarkada Afrikatik datorren populazioaren seme-alabek orain 20 urte inguru dituzte. Azken urte honetan “leherketa” egon da eta askoz gehiago ikusten dira jokalari beltz afrikarrak eta baita Ameriketatik etorri diren afroamerikarrak ere (Vinicius brasildarra, adibidez).

Hurrengo urteotan joera ez omen da aldatuko eta ziurrenik areago izango da. Agian, urte batzuk barru futbola (eta beste hainbat kirol, fisikoetan batez ere) NBA edo NFL modukoa izango da, hau da, jokalari beltzak erdia edo gehiago izango dira.

Emakumeak ere, ageriago bai jolasten eta baita kazetari moduan ere.

Zalantzarik ez dago emakumeen futbolari bultzada eman zaiola azken urteotan. Eta partiduen erretransmisioa, kronika, mahai-inguruak eta abar jarraitzen badituzu, konturatuko zinen medio guztietan, bai edo bai, beti egoten dela emakumeren bat. Ez dakit legerik dagoen hau arautzen duena, baina presentzia hori oso argia da orain. Laster ere, ziurrenik epaile, marrazain edo entrenatzaile lanetan gero eta normalizatuago egongo dira.

Beltz jokalarien eztanda futbolean. Baita emakumeena ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude