Beharrak, zenbat buruko min!
Beharrak, zenbat buruko min! –
Gaur egun, behar egiteko baldintzak hobeak izan arren, badaude herrialde batzuk oraindik alor horretan ez direnak garatu, besteak beste, hirugarren munduko herrialdeak. Herrialde horretan bakoitzean, langileak zenbat ordu ematen dute beraien beharrak egiten eta soldata nazkagarriak dituztela…
Hasteko esango dut gero eta irtenbide gutxiago dagoela nahiz eta unibertsitate batean ikasi. Unibertsitatean hainbat urte eta gero gazteak langabezira bidean egoten dira, zer egin jakin barik. Ez hori bakarrik, azken urteotan gertatu den moduan, ez da arraroa hainbat urtean ikasten ibili eta gero, beste lanbide baten lan egin behar izatea. Horren ondorioz, lanbide batzuetan dabiltzan batzuk ez daukate eskarmenturik eta beste batzuei lan hori egiteko aukera kentzen dabiltza.
Esan beharra dago gero eta berba gehiago egiten dela laneko istripu eta gaixotasunei buruz. Orain dela gutxi ikertzaile batek esan zuen soilik aparteko hiru edo lau ordu egiten zutenek lanaldi arrunta egiten zutenak baino estresatuago zeudela estatistikoki. Persona batzuk egun osoan deskantsurik gabe lan egiten dute. Beraien bizitzetako beste gauza guztiak alde batera ixten ari dira. Kasu batzuetan familia ere alde batera uzten ari direnak beste aukerarik eduki barik.
Egia esan, langabezian dauden persona batzuk lanbidea aurkitzen dute, baina ez dutenez mota horretako lanbiderik nahi, ez daude hartzen, nahiago dute langabezian segi. Gainera, gaur eguneko gazte askoren jokabidea oso txarra da: ardurabakokeria, beharrerako gogorik eza, desmotibazinoa… Amaitu dezadan esanez, ikaragarri aldatu direla lan-baldintzak zein lan-ohiturak. Nire ustez, behar bat hartzerako garrantzitsuena ez da soldata edo ordutegia, baizik eta lana bera gustoz hartzea, ahal bada norberaren gustukoa izatea eta lanera gogoagaz joatea.